< Egonaldietara itzuli

Wikisoinuak

UPV/EHU-ko Arte garaikide teknologiko eta performatiboa masterreko praktiken baitan, Lorna Biermann Lópezek Wikisoinuak proiektua abian jarri du, Wikitokiri eta bere aliatuei buruzko podcast-sorta bat sortzera bideratuta dagoena. Lehenengo asteetan, grabazioak burutzeko espazio ho berria eraiki zuen berrerabilitako materialekin, eta orain lehenengo edukiak grabatzen dago. Emaitza hiru audio-produktu izango dira:

  1. Wikitoki: Iragana, oraina eta etorkizuna.
  2. Feminismoak Wikitokin.
  3. Auzoko kartografiak: Wikitoki eta bere konplizeak.
  4. Hitz egiozu auzoari
  5. Katalizazio sonoroa

Laster emaitzak zabalduko ditugu. Adi egon!

 

Wikisoinuak emaitzak:

> Katalizazio sonoroa (2022/03/24)

Esperimentazioaren soinuetan murgildu nahi zara? Ariketa praktiko honetatik abiatuta, Wikisoinuak bere lehen podcast saila amaituko du. Zer itxura du elkarlaneko praktiken laborategi batek?

Wikitokiren azken topaketan, 2021eko abenduan, Hika Ateneon, wikitokerrek proiekzio eta katalizazio ariketa bat egin zuten, indarrak, iritziak eta sentimenduak bilduz “2022ko soinu katalizatzailea” izeneko podcast berri honen oinarria sortzeko. Wikitokerrek gorputz soinuen bidez, eta oso objektu gutxirekin, irudimena adierazi zuten 2022an Wikitoki espazio fisikoan eta bere egunerokotasunaren soinua adierazteko eta izango duen soinua sortzeko.

Podcast hau soinu-arte esperimentala da, giza adierazpenen bat-batekotasunaz eta postprodukzioz betetako ekoizpen batekin eraikia, non Lornak bihotzetik itzuli nahi duen itxiera gisa, wikitokerrekin nahastearen esperientzia.

> Gau Irekiarekin kolaborazioan egindako podcast-a (01/03/2022)

Hitz egiozu auzoari

Hau da Gau Irekian egin genuen esperimentuaren entzumen-emaitza. Zer esan zion komunitateak auzoari?

2021eko abenduaren 11n, Hitz egiozu auzoari jarduera egin zen Wikitokin Gau Irekiaren programaren barruan. Wikisoinuak egindako entzunezko sarrera honetan, Wikitoki eta Dibuja Tol Rato kolaborazioan proposatu zuten jardueraren emaitza erakusten dizuegu. Soinu-artetik eta marrazketatik abiatutako ekimen honetara, bakarrik eta lagunduta zetozen pertsonak iritsi ziren auzoa piztu zuen esperimentu honetan parte hartzeko. Ekintza honetan partaideen ahotsaren bidez, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetara biderautako mezuak erregistratu eta zabaldu ziren denbora errealean.

> Podcast 3 (06/12/2021)

Auzo baten kartografiak: Wikitoki eta berer konplizeak

Horaingo honetan podcast batetik 4 atal gauzatu ditugu.

Audio hauetan gure auzotik zehar egindako lau ibilbide partekatzen dizkizuegu; ibilbide bakoitzean Wikitokiko ADNaren parte diren lau gaien inguruan hitzegingo dugu, gai hauek haien egunerokoan grinaz lantzen duten Wikitokiko lau aliatuekin:

  • Podcast 3.1: Kultura Komunitarioaren ibilbidea: Sarean
  • Podcast 3.2: Komunikazio Feministaren ibilbidea: Pikara Magazine
  • Podcast 3.3: Ekonomia Sozial y Solidarioaren ibilbidea: Ekonopolo
  • Podcast 3.4: Elikaduraren Subirotasunaren ibilbidea: Kidekoop

 

 

  • Kultura komunitarioaren ibilbidea:

Podcast 3.1: Sarean-ekin, auzoan sarea ehuntzen.

Wikitoki Sarean elkarteko kidea eta kolaboratzailea da. Wikitokiren ustez, Sarean den proiektua, auzoko kultura-harreman eta -eragile askoren arteko artikulatzailea da. Gainera, ingurune hurbilenarekin ekintza-lotura koordinatu bat izatea errazten du.

Gaur, auzoan zehar egiten den soinu-miaketa honen barruan, Mariaren Bihotza plazara joango gara Sarean duen espazio fisikora.

Wikitokitik irtengo gara eta Txelurekin hitz eginez abiatuko gara, hiru urtez Sarearen enbaxadore izan den wikitokerra. Wikitoker honek asko daki lankidetza-prozesuei, lan-metodologiei, freak musikari eta memeei buruz, eta, gainera, duela urte asko ezagutzen du Sarean.

Han, Maria eta Sandrak jasoko gaituzte, eta Sarean zer den eta zer egiten duenaren ezagutza askoz gehiago zabalduko dutenak.

Azkenean, Wikitokira itzuliko gara Ikerrekin batera, duela bi urte Sarean-en enbaxadore izaten hasi zena wikitoker bat.

Kolaboratzaileak: Txelu, María, Sandra, Iker y Haizea.

Musika:

MAGMADAM – ZzK BOM BOM

DOGMA COBRA- Live en SAREAN

Betto Snay – Codigo

Betto Snay – Muevelo en la calle

 

 

  • Komunikazio Feministaren Ibilbidea

Podcast 3.2: Píkara, zaila azaltzen den fenomeno bat, nahi izatea erraza dena.

Gaur Wikitokitik ilusioz eta emozioz bete dugun maleta batez Píkara Magazine bisitatzera goaz.

Píkara 2010ean jaio zen, ikuspegi feminista eta kalitatezko kazetaritza izango zuen komunikabide bat izateko gogoz. Píkara haien gela propioa sortu zuten. Píkara Magazinek ezaugarri kritikoak, urratzaileak, enpatikoak, beroak, kalitate handikoak eta beti feministak lantzen ditu haren kazetaritza. Bere argitalpen digitaletan eta paperekoetan gai sozial, kultural eta politikoak aurkitzen ditzazkegu.

Píkara auzoan kokatuta daugoen Wikitokiren beste aliatu bat da, hori dela eta, Laurarekin, La Transmisora egunkariko kazetari eta sortzailearekin, joango gara ibilbide honetan. Han, Andrearekin elkartzuko gara, Píkararen barne egitura erakutziko diguna. Wikitokira itzultzeko ibilbidea, Histeria Kolektiboko kide den Maria kultur ekoizlearekin egingo dugu.

Zoriontsu gara emakumeen nahasketa honetan, elkarrekin ikasten jarraitu ahal izateagaitik.

Píkara Magazine oraindik ezagutzen ez baduzu, berandu zoaz. Bisitatu zure webgunean pikaramagazine.com eta noski, harpidetu.

 

Kolaboratzaileak: Laura, Andrea, Meri, Uxue y Haizea.

Musika:

Irene Zugaza – PIKARA EN DIRECTO

Maruja Limón ‘De Ti’ La Píkara Magazine

Lo que te Pika – Eva Sierra para Pikara Magazine

Black Mama – La Guerrera – De Ecudador al sofá de Píkara

Temazo – La canción de Pikara

 

 

  • Ibilbidea Ekonomia Sozial eta Solidarioa:

Podcast 3.3: su leunez egiten diren Ekonopolorekiko harremanak.

Gaur Ekonopolora goaz.

Ekonopoloa Bilboko Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Poloa da. Ekonopoloa Espazio fisiko bat du, baina, hau ez da soilik entitatea antolatzeko leku bat, baizik eta topagune bat da ere. Ekonopoloa Ekonomia Sozial eta Solidario hori bultzatzeko plataforma bat, eta lankidetza publiko-sozial batetik sortzen da.

Wikitokiren atzean dago kokatuta, eta gizarte-ekonomiako hainbat agente eragileren artean ehunduz joan den ekosistema bat da; hauek, ekintzailetza sozial eta kooperatiboaren inguruan sortzen ari diren beharrak eta erronka berriak identifikatzea dute helburu.

Javirekin irtengo gara Wikitokitik, Kolaboraboraren kide den wikitokerra. Plazan Zaloarekin topatuko gara, esku eta ideien arteko loturak azalduko dizkiguna, Ekonopoloa nola jaio zen eta hartatik zer gertatu den kontatuko digu ere. Wikitokira Karlosekin itzuliko gara. Karlos Hiritikat kooperatibaren kide da, Ekonopoloa osatzen duen kooperatibetako bat.

Hasiera eman dezagun Bilboko ekonomia sozial eta solidarioaren barrenean eramango gaituen bidaia honi. Auzoan, ongi etorri Ekonopolora.

 

Kolaboratzaileak: Javi, Zaloa, Karlos y Haizea.

Musika: 

Yo no te pido – Silvio Rodrígues y Pablo Milanés

MAGMADAM – Pitch Bitch

Funky – Santiago Ibarretxe

Eskorbuto – Cuidado

Anatomía Humana Desmontable ‘Quiero Arder’ – Feeel _ betevé

 

 

  • Elikagaien Subirotasunaren ibilbidea:

Podcast 3.4: Kidekoop, ekintza politiko gisa elikatzea

Kidekoop duela ia zortzi urte sortu zen, Bilbo Alde Zaharrean eta inguruetan elikadura burujabetza sustatzeko asmoz. Kidekoop, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko, eztabaida eta harremanak dakartzaten bidezko ekintzak mahai gainean jartzea eta haien azterketa du oinarri. Horrela, bestelako eredu sozio-ekonomiko eta kritiko baten alde egiten du Kidekoop.

Gaur bisitan joango gara Isa eta Uxuerekin. Isa, lagun izango dugu joateko bidaian, eta itzulera, Uxuerekin egingo dugu. Han, Anderrekin hitz egingo dugu eta xehetasun handiagoz kontatuko digu; Kidekoop nola jaio eta hazi den, produktu agroekologiko eta hurbileko horien xehetasunak, bitartekorik gabeko harremanak eta, azkenik, gardentasunez burutzen duen haren zeregina.

Ongi etorri erabakiak modu horizontalean hartzen diren, bazkideen borondatezko lana sustatzen den, lankidetza bultzatzen duten eta auzoko sareak indartzen dituzten espaziora. Kidetu nahi baduzu eta Kidekook-i buruz gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu kidekoop.org helbidean.

On egin, Bilboko bizilagunak!

 

Kolaboratzaileak: Isa, Ander, Uxue Pérez y Haizea.
Musika:

> 2. Podcast-a (2021/07/30) Feminismoak Wikitokin

Hona Lornaren proposamena podcast honentzat: Wikitokiko filosofian zein egunerokotasunean ikuspegi feminista nola txertatuta dagoen hausnartzea. Teoria feministen inguruan aritzea baino, asmoa da Wikitokin feminismoak nola nabarmentzen diren modu praktikoan lantzea. Eran berean, espazio horizontal baten eguneroko estrategiari buruz hitz egitea; zenbait diziplinatako 30 profesionalek kudeatzen duten espazioa, non euren proiektu pertsonalak zein esperimentu partekatuak garatzen dituzten. Wikitoki eta feminismoak nola berrelikatzen diren lantzean datza, hau da, feminismoek Wikitokiri zer ematen dioten eta Wikitokik feminismoei zer ematen dien. Gainera, Lornak erosotasunaren eta deserosotasunaren kontzeptuei heldu nahi izan die, hau da, zera landu nahi izan du: zeinen erosoa edo deserosoa izan daitekeen feminismoa Wikitoki komunitatea osatzen duten pertsonentzat.

Laburbilduz, podcast honen asmoa ez da teoria feministei buruz aritzea. Ideia honakoa izan da: prest zeuden wikitoker guztiek Wikitokiko egunerokotasunean dituzten esperientzien inguruan aritzeko aukera izan zezaten, ondoren horiek alderatzeko eta ahotsak zein pentsamenduak nahasteko, zeinekin podcast bat sortu komunitatean bertan hausnartzeko edo beste erakundek edo kolektibok horixe kontuan har dezaten.

Lornak audioak bildu eta editatu ditu software libre batekin. Biltze- eta sorkuntza-prozesuan Wikitokiko Saioa Olmoren eta Isabel Tomásen laguntza izan du.

Espero dugu emaitza interesgarria eta iradokitzailea gertatzea beste sorkuntzarako komunitateentzat zein espazioentzat.

Wikisoinuak sarrera honetan musika kolaborazioak erabili ditugu. Aitortza egin nahi diegu musika egiten duten emakume guztiei, beren artea sortzeko eta partekatzeko elkartzen direnei. Podcast honetan, “Feminismoak Wikitokin”, soinu egiten dute:

“A la huelga” Coro Feminista La Kora (Greba M8, Bilbo 2018)

“Brontxleza” Sweaty Lovers

“D.A.N.T.Z.A.” La Basu

“Lo quiero todo” Las Odio

“El temps” Berta Tres

“Trakamatraka” La Basu Feat Aneguria DJ

“Transparente” Andrea Echeverry

“Antipatriarca” Ana Tijoux

“Bella Ciao Feminista” Magara

 

 

> 1. Podcast-a (2021/07/09) Wikitoki: Iragana, oraina eta etorkizun

Wikisoinuak proiektua podcast batekin abian jarri genuen, zeinean Lornak zenbait wikitokerren (Wikitoki komunitatea osatzen duten pertsonen) ahotsak erregistratu zituen eta, elkarrekin, Wikitokiko iraganaren, orainaldian eta etorkizunean zehar aritu ziren. Lorna duela urtebete Kolonbiatik heldu zen Bizkaira, ez du euskaraz hitz egiten, euskarazko soinu-edukiak sartzeko ahalegina egiten duen arren, Wikitokiko korridoreetan eta espazioetan maiz aditzen baita.

Lornak gidoi bat prestatu zuen elkarrizketentzat, zeinean honako galderak zeuden besteak beste: Zergatik erabaki zenuen Wikitokiko kide izatea?, nolakoak izan ziren zure lehenengo egunak Wikitokin?, nolakoa izan da Wikitokiko 8 urteko ibilbidea?, zer da Wikitoki zuretzat?, zein soinurekin lotuko zenuke Wikitoki? Nola baloratzen dituzu Wikitokin aurkezten diren etorkizuneko eszenatokiak? Solas egiteko moduko tonu lasaia bilatu zuen, gure lagunekin hizketan gaudenean erabiltzen dugun tankerakoa. Hala ere, arinkeriak, barreak eta algarak, negarrak, biraoak onartu ziren, baita elkarrizketa batean gure bat-batekotasuna osatzen duten guztia ere.

Lornak audioak bildu eta editatu ditu software libre batekin. Biltze- eta sorkuntza-prozesuan Wikitokiko Saioa Olmoren eta Isabel Tomásen laguntza izan du.

Espero dugu emaitza interesgarria eta iradokitzailea gertatzea beste sorkuntzarako komunitateentzat zein espazioentzat.

 

> Wikisoinuak (06/07/2021): Sarrera

Wikisoinuko podcastei sarrera emateko soinua, audio hau soinu desberdinez eta wikitokerren ahotzez osatua izan da.

> Wikisoinuak (2021/07/06): Sarrera-gortina

Audio-segmentu laburra, wikitokerren hainbat soinuz zein ahotsez osatuta dagoena eta Wikisoinuak podcast bakoitza hasteko sortu dena.

> Wikisoinuak (2021/07/06): Goazen, goazen guztiok batera! gortina

Audio-segmentu laburra wikitokerren hainbat soinuz zein ahotsez osatuta dagoena eta Wikisoinuak podcast bakoitza amaitzeko, jendeak gure sare sozialetan lagun gaitzan eta gure buletinara harpidetu dadin animatzeko sortu dena.

 

>Laster, gehio!

 

 

This slideshow requires JavaScript.