< Proiektuetara itzuli

Sarean enbaxada

Wikitokik dituen sare-harremanak indartzeko apustua dira enbaxadak. Baliabide ekonomikoak eta harreman-baliabideak eskaintzen dituzte, gurekin helburuak partekatzen dituzten elkarteetan dugun esku-hartzea jasangarria izan dadin.

Hona enbaxaden helburuak:

  • Modu aktiboan parte hartzea kudeaketa organoetan eta lantaldeetan.
  • Baliabideak izatea elkarrekin proiektuak eta ekintzak garatzeko.
  • Wikitokin garatutako eta testatutako ikaskuntzak, protokoloak eta tresnak beste erakundeetara transferitzea.
  • Eragin instituzionala edo sektoriala duen lana modu artikulatuan burutzea.
  • Wikitokirekin harremana duten entitateen arteko harremanak ezartzea lankidetza proiektuen bidez.

Sareanen, Mariaren Bihotza Plazaren dinamizazio soziokulturalerako elkartearen, bazkide gara eta berarekin egiten dugu lan auzoan harremaneta kultura-eragile asko artikulatzen dituen proiektua delako (Gau Irekia proiektu nabariena izanda) eta gureinguru gertuenean ekintza koordinatuaren lotura mantentzen laguntzen gaituelako.Wikitokin esperimentatutako ikaskuntzak transferitzeko eta zuzenean erabiltzeko entitatea eta Espazioen Elkartrukerako sarearentzatfuntsezko proiektua da.

Bilboko San Frantzisko auzoan elkarlan-sareak ehunduz.

Zer da Sarean?

  • Espazio Plaza kultur elkarteak koordinatutako auzo kulturgunea.
  • Egitarau sozio-kultural parte-hartzailea
    (hiritarrek diseinatutakoa) eskaintzen du.
  • Izaera esperimentala eta diziplinartekoa duen espazio ludikoa.
  • Auzokideen, merkatarien zein kultura-eragileen arteko lankidetza indartzea bilatzen du. Partaidetza, gizarte-kohesioa bultzatzeaz gain, kulturartekoaeta belaunaldiartekoa dena nabarmentzen du.
  • Espazio fisikoa udalarena da (Udal-Etxebizitzak), Espacio Plazaren etaBilbao Ekintzaren arteko hitzarmenaren bidez lagatua.
  • Garagarri kooperatibak kudeatutako taberna-jatetxea, Espacio Plazarekin egindako kontratuaren bidez.

Zergatik Sarean?

  • Wikitokiren konpromisoa tokiko lurraldearen garapenarekin.
  • Auzoko gizarte-eraikuntzan esku hartzea proiektu batean parte hartzen, zeinarekin kidetasuna dagoen edukiei eta jardunbideei dagokienez.
    • Auzoaren gizarte-egiturarekin (antolatuarekin zein banakakoarekin) konektatzea.
    • Antzeko proiektuekin konektatzea, zeinekin sareak sortu eta lurraldearen (auzoaren) eraikuntzan eragina izan.
  • Elkartearekin lotura iraunkorra mantentzea, beste harreman bihurtzen dena, hala nola, reshape, egonaldiak…

Geure baliozko ekarpena:

  • Esperientzia elkarlaneko prozesuetan + lan-metodologia (antolakuntza, bilerak, asanbladak).
  • Ikuspen estrategikoa> lotura beste errealitateekin auzoan eta auzotik kanpo.
  • Bitartekotza-gaitasuna egunerokotasunetik kanpoko eragile gisa.
  • Sareanen helburuen garapena sustatzea, lan indarra eta gaitasuna eskainiz.
  • Sarean ><Wikitokikonexioa mantentzea.
  • Ilusioa eta motibazioa (benetan beharrezkoak).

LOTUTAKO PROIEKTUAK

Lotutako proiektuek ez dute lotura organikorik Wikitokirekin (ez dute parte hartzen bere lan-egituran ezta erabakiak hartzean ere), baina gai- edo harreman-lotura dute. Prozesu hauek Wikitokiren zenbait baliabideren laguntza izan dezakete (ekonomikoak, espazialak, komunikazioa,…) eta espazioa denboran zehar erabili dezakete, topagune edo erreferentzia leku gisa, Wikitokiri, trukean, aurrez aurretik adostutako itzulkina eskainiz.