< Proiektuetara itzuli

R-Ladies Bilbao

Nazioarteko sarea da R-Ladies, genero-aniztasuna sustatzen duena R-komunitatean, datuak kudeatzeko asko erabiltzen den kode irekiko programazio inguruan. Ekimena 2012an jaio zen, Gabriela de Queiroz ikertzailearen eta datu-zientzian adituaren eskutik eta gaur egun lekuko 180 talde inguru daude 48 herrialdetan, eta gero eta gehiago daude. Ikertzaile talde batek sortu zuen R-Ladies Bilbao eta Wikitokira gerturatu ziren zenbait tailer garatu ahal izateko.

Wikitoki 2019an hasi zen R-Ladies Bilbaorekinaldizka lan egiten eta 2020an elkarlana estutu zen.

Info gehiago:

R-Ladies Bilbao Meetup

Elkarrizketa

Tailerra: Visualización de datos, Introducción a ggplot2

Tailerra: Desarrollo de paquetes de R con RStudio

Tailerra: Taylor y Sailor, Diagramas para comparar diferentes simulaciones frente a las observaciones

 

Lotutako proiektuek ez dute lotura organikorik Wikitokirekin (ez dute parte hartzen bere lan-egituran ezta erabakiak hartzean ere), baina gai- edo harreman-lotura dute. Prozesu hauek Wikitokiren zenbait baliabideren laguntza izan dezakete (ekonomikoak, espazialak, komunikazioa,…) eta espazioa denboran zehar erabili dezakete, topagune edo erreferentzia leku gisa, Wikitokiri, trukean, aurrez aurretik adostutako itzulkina eskainiz.