< Proiektuetara itzuli

FEM TEK -Jarduera artistiko garaikeak, feminismoak eta teknologia-

FEM TEK, hikaateneoren programa bat da, denboran zabaltzen dena, eztabaida kritiko eta jakimen sorkuntza sortzen saiatzen dena, praktika artistiko garaikidetik abiatuz.
Blanca Ortigak eta Victoria Askasok zuzendutako programa.

FEM TEKek, diziplinarteko ikuspuntu batetik, laborategi antolakuntza, zuzenezko esperimentazioak, hitzaldi topaketak, ikerketa-sorkuntza egonaldi birtualak, eta denboran irauten duen OPEN LAB suposatzen du.

FEM TEK lan sare bat bezala pentsatuta dago, beste espazio, agente eta programekin mintzatzen eta haiengatik edaten. Horregaitik, gorputz propio bat sortu nahi baino, urrian, azaroan eta abenduan besteen gorputzen parte izango gara: Wikitoki, Sarean/GauIrekia, Le Larraskitu Kluba, UPV/EHU, beste batzuen artean.

Wikitoki 2018an hasi zen FEM TEKin aldizka lan egiten, 2019an harremana estutu zen eta 2020an Wikitokiri lotutako proiektu bihurtu zen.

Info gehiago:

Bideo-laburpena FEM TEK 2020

Programazioa FEM TEK 2020

Programazioa FEM TEK 2019

Bideo-laburpena FEM TEK 2019

Programazioa FEM TEK 2018

Bideo-laburpena FEM TEK 2018

 

Lotutako proiektuek ez dute lotura organikorik Wikitokirekin (ez dute parte hartzen bere lan-egituran ezta erabakiak hartzean ere), baina gai- edo harreman-lotura dute. Prozesu hauek Wikitokiren zenbait baliabideren laguntza izan dezakete (ekonomikoak, espazialak, komunikazioa,…) eta espazioa denboran zehar erabili dezakete, topagune edo erreferentzia leku gisa, Wikitokiri, trukean, aurrez aurretik adostutako itzulkina eskainiz.