WIKIRIKI ::: 2023-2024 ikerketa- eta sorkuntza-egonaldietarako deialdia

Wikitokitik esperimentazio irekia egiteko deia egiten dugu. Ikerketa eta sorkuntza egonaldien deialdia atera dugu, diziplinaz gaindikoa, eta elkarlanaren hainbat alderdiren eta aurrean ditugun erronken eta trantsizioen ingurukoa.

Oinarrien laburpena

  • Proposamenen izaera: WIKIRIKI izaera esperimentaleko eta diziplinarteko proposamenetara zuzenduta dago, edozein formatutan. Proiektu berriak edo dagoeneko martxan dauden proiektuak aurkeztu daitezke, baita Wikitokiren esparruan fase berri bat edo horien zati espezifiko bat gara dezaketenak.
  • Nori zuzenduta daude: Egonaldiak mota guztietako pertsona eta kolektiboei zuzenduta daude (formalak eta informalak), jatorria edozein dela ere, ikerketa, sorkuntza eta/edo sormen aplikatuarekin lotuta badaude.
  • Gaiak: WIKIRIKI elkarlanaren inguruko proposamenetara zuzenduta dago. Proposamenen gaiek nolabaiteko lotura izan behar dute Wikitokiren ikerketa-lerroekin eta interesekin (informazio gehiago izateko irakurri 3.puntua Zeintzuk dira WIKIRIKIren ezaugarri nagusiak?). 
  • Baliabideak: Guztira gutxienez 4 proiektu garatzeko 12.000€ (zergak barne), proiektu bakoitzeko 3.000€-ko gehieneko aurrekontua + Wikitokiren espazioetara sartzeko eta baliabide materialak zein inmaterialak erabiltzeko aukera, egonaldian zehar eskainitako laguntzaz gain.
  • Epeak: Proposamenak aurkezteko epea 2023ko irailaren 4tik urriaren 4ra (eguna barne, 23:59 arte) izango da. Proiektuak bi txandatan gauzatuko dira: 2023ko urriaren 23tik aurrera eta 2024ko urtarrilaren 15etik aurrera. Egonaldi bakoitzak 2 eta 4 hilabete arteko iraupena izango du.
  • Zalantzarik? Lorna Biermann López-i idatzi email bidez helbide honetara: wikitokibilbao@gmail.com
  • Deialdiari buruzko zalantzak argitzeko edo kontsultatzeko online saio irekia irailaren 18an, 18:00tik 20:00etara.

Gehiago jakin: WIKIRIKI deialdi osoa!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *