Ze prestatu dute Wikitokerrak 2022ko maiatzarako?

Wikitokiko iraupen luzeko egoiliarrek hilabete honetan lantzen ari diren proiektuak eta jarduerak partekatzen ditugu:

Barruko espezieak, Non dago nire etxea?

Gema Marín + Wikitoki

Maiatzak 5 eta 26

Joan den apirilaren 8an Wikitokin “Non dago nire etxea?”, Wikirikiren deialdiak aukeratutako egoitzetako bat, bere lehenengo topaketa ospatu zuen. “Babeslekua bilatu” izeneko topaketa honetan, hausnarketak eta esperientziak partekatzeko deialdi bat egin zen honako kontzeptu hauetan oinarrituta: leku seguruak sortzea eta elkartzea, etxea potentzialitate politikoko gune gisa hartzea eta etxean sortzen ditugun loturak eta intimitateak.

Oraingo honetan, maiatzaren 5ean, tailer baten bidez dinamizatuko den topaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. “Barruko espezieak” da hurrengo saio honen izena da. Bertan, Gema Marínek etxeari buruz hausnartzen jarraitzera gonbidatuko gaitu, etorkizuneko iruditeriak batera sortuz, bizitzeko beste aukera batzuk aztertzeko aukera emango digutenak. Maiatzaren 26ko saioaren gaia laster entzungo duzue…Adi egon!

“Barrualdeko espezieak” tailerrean parte hartzeko inprimakia.

+info

Teletestua egiteko tailerra Elkarrekiko liburutegiaren partez

Raquel Meyers y Arkaitz Saiz + Wikitoki

Maiatzaren 19an Wikitokin

Elkarrekiko liburutegia [Interdependence Library]’ 2022ko Wikiriki deialdian hautatutako egonaldi bat da. Proiektu honen asmoa Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoen aniztasun kulturala dokumentatzea eta gure auzokideen objektuak, baliabide immaterialak, gaitasunak, estimuak, ezagutzak eta jakintzak kolektibizatzea da. Proiektuaren barruan, maiatzak 19an, Teletextu tailer bat antolatuko da.

Teletestu tailerrak egoitzaren egileen eskutik jasoko dugu; Rayel Meyers, diziplina anitzak eta teknologia zaharkituen (teletestua, faxa eta Commodore 64a) mekanografiarekin lan egiten duen artista da, bestetik, Arkaitz Saiz argazkilaria da eta argazkigintzako zein bideo proiektu pertsonalak eta merkataritza- eta argitaratze-proiektuak konbinatzen ditu.

+info

Hospital Pal’Alma, Arte-instalazioa Wellbeing Summit Bilbao 2022an

Arte-instalazioa: Yazmany Arboleda + Pezestudio

Ekitaldia: Wellbeing Project-en, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren lankidetza.

Yazmany Arboleda artistarekin elkarlana arte-instalazio bat diseinatzeko eta eraikitzeko The Wellbeing Summit 2022 lehenengo nazioarteko gailurrarentzat, gizarte- eta komunitate-aldaketari helduko diona talde-ekintzaren bidez.

Hospital Pal’Alma Yazmany Arboledak, Bilboko zenbait egoiliarrekin batera, sortutako arte-instalazioa da. 11 egunetan zehar, bisitariek aukera izango dute Árbol de la Magnolia nº 5 -ren isla eta Bizkaiko zerua ikusteko Casilda Iturrizar parkeko erdialdean bereziki eratutako espazioan. Ispiluz estalitako instalazioak parte-hartzaileak gonbidatuko ditu naturaren artean dagoen elkarrekiko mendekotasunaren inguruan hausnartzera. 

Espainiako Gerra Zibilak sortutako belaunaldi-traumen eta bere ondorioen aurreko erantzun gisa sortu da espazioa. Ospitalea sortzen parte hartu zuten pertsona gehienek partekatu egin zuten gerraren ondorioak kudeatu behar dituztela oraindik ere. Zuhaitz bati egindako tenpluaren asmoa da Lurrean dugun tokia begiratzeko eta harritzeko moduko lekua izatea. 

+info

Imajinatu Cangas

Cangasko udala + Pezestudio

Cangas de Narcea

Parte-hartze prozesua guztion artean hausnartzeko azpiegitura berdeko paisaia-interbentzio eta ekintza integral posibleen inguruan; mugikortasun jasangarriarentzat, gizarte-eraldaketarentzat eta eraldaketa digitalarentzat.

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren “Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren testuinguruan, trantsizio energetikoaren eragina izan duten udalerritan, ingurune-, gizarte-azpiegituren eta azpiegitura digitalen proiektuei zuzendutako norgehiagoka erregimeneko laguntzen” testuinguruan sortu zen proiektua. Helburua zera da: talde-eztabaida sortzea, zeinetik abiatuta, 2022an, laguntza horien ondorengo deialdian aurkezteko moduko lehenengo proposamena garatu.

Prozesua Herritarrek Parte Hartzeko Metodologietan oinarritzen da; administraritzaren eta herritarren ikaskuntza partekatutako inguruak sortzen dituzten tresnak, zeinetan espazio publikoa asmatu eta programatu adostutako beharren arabera.

Katalizazio sonoroa

Wikisoinuak

Esperimentazioaren soinutan murgildu nahi? Ariketa praktiko honetatik abiatuta, Wikisoinuak bere lehen podcast saila amaituko du.

Zein soinu du elkarlaneko praktiken laborategi batek?

Wikitokiren azken topaketan, 2021eko abenduan, Hika Ateneon, wikitokerrek proiekzio eta katalizazio ariketa bat egin zuten, indarrak, iritziak eta sentimenduak bilduz “2022ko soinu katalizatzailea” izeneko podcast berri honen oinarria sortzeko. Wikitokerrek gorputz soinuen bidez, eta oso objektu gutxirekin, irudimena adierazi zuten 2022an Wikitoki espazio fisikoan eta bere egunerokotasunaren soinua adierazteko eta izango duen soinua sortzeko.

Podcast hau soinu-arte esperimentala da, giza adierazpenen bat-batekotasunaz eta postprodukzioz betetako ekoizpen batekin eraikia, non Lornak (ikus ezazu) bihotzetik itzuli nahi duen itxiera gisa, wikitokerrekin nahastearen esperientzia. 

+info

Hirigintza saria!!!!!

CANICCA + ERGOSFERA

“Ser mayor en Tajo-Salor” proiektuak Extremadurako Hirigintza lehen saria irabazi du

Apirilaren 21ean (saria eman zen)

Apirilaren 21ean Extremadura 2021 Arkitektura eta Hirigintza sariak eman ziren, non Caniccak eta Ergosferak burututako “Ser mayor en Tajo-Salor” proiektuak Hirigintza lehen saria jaso zuen “HIRIGINTZA-BALIABIDEEI BALIOA EMATEKO PLANGINTZA EDO PROPOSAMENAK” modalitatean.
Proiektua honetan datza: Tajo-Salor Extremadurako eskualdean, adinekoen ikuspuntutik, lurraldearen diagnosi parte-hartzailea burutzean. Epai-mahaiak burututako landa-azterketa eta ikerketa sakonak aintzat hartu zituen, baita proposatutako jarduera-ildoen bidez emandako erantzuna ere.

Proiektuari buruzko informazioa
sariei buruzko prentsa-oharra
sariagatik irratian egindako elkarrizketa

Araba Erdialdeko LPPren berrikuspena

Ezquiaga + Canicca + Holamarina

Sustatzaileak: Eusko Jaurlaritza + Arabako Aldundia

Apirilean, maiatzean eta ekainean

Araba Erdialdeko Lurralde Plan Partziala berrikusteko parte-hartze prozesua.

Araba Erdialdeko LPPren Aurrerapena idatzi ondoren, parte-hartze prozesua abian jarriko da. Euskadiko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan jasotakoa zehazten du Araba Erdialdeko Lurralde Plan Partizlak eta Hiri-antolamendurako Plan Orokorrak prestatzeko udalerriaz gaindiko gida da. Parte hartzeko aukera egongo da gaitutako kanal digitalen eta Araba Erdialdeko bost kuadriletan emango diren tailerren bidez.

+info cast.
+info eus.

Herritar berrikuntza agenda publikoan jartzea

ColaBoraBora, estatuko Herritar-berrikuntzako beste eragileekin batera, Daniel y Nina Carasso fundazioaren laguntzarekin.

Maiatzaren 5ean eta 6an Cornellako Citilaben, Bartzelonako Cadromean eta Sant Boiko Coboilaben.

Colaboratorio IC-ren eta “La Innovación Ciudadana, una oportunidad para un mundo en transición” agiriaren aurkezpena.

Colaboratorio IC-ek bi urte darama su txikian, Frena La Curvaren testuinguruan abian jarri zenetik. Orain, azkenean, jendaurrean aurkeztuko da eta deialdia egingo du parte-hartzera, estatuko Herritar-berrikuntzako ekosistemara gehitzera; harremanak, azpiegiturak, baliabide zein proiektu partekatuak sortzeko elkarlanean aritzera. 12 erronka jasotzen dituen agiriaz gain, webgunea eta eredu zehatzak eskaintzen dituen txostena aurkeztuko ditugu. Decidimen bidez, komunitatearen gobernantzaren aldeko tresna elkarrekin diseinatzeko arituko gara ere.

+info

HazLab egiten

ColaBoraBorak Jarduketa-Komunitateetan (CdP) parte hartzen du IV Plan de Gobierno Abierto España 2020-24 planaren jarduketen barruan, Gobernantza Publikoko Zuzendaritza Orokorrak sustatzen duena, INAPren, Ogasun eta Funtzio Publikoko ogasunaren laguntzarekin.

Parte-hartzean berritzeko parte-hartze prozesuaren bidez, laborategi bat elkarrekin diseinatzeko ikasketa-komunitatea.

Komunitatearen hurrengo topaketa maiatzaren 20an izango da, Semana de la Adminsitración Abierta SAA2022ren testuinguruan (aurrez aurre Madrilen + online).

Aragoiko LAAABek koordinatzen duen komunitate hau HazLab eratzen laguntzen dago. HazLab laborategi digitalaren asmoa zera da: politika publikotan herritarrek parte hartzeko konponbide berritzaileak esploratzea eta erabiltzea. Espazio guztiz birtuala da, zeinaren asmoa den topatzeko, partekatzeko, esploratzeko eta parte hartzeko, baita lankidetza publiko-sozialerako aukerak esperimentatzeko tresnak eskaintzea edonolako eragileri, metodologia berrien eta esperientzia pilotuen bidez. Prozesua, plataforma-laborategi hau diseinatzen laguntzeaz gain, estatu osoan parte-hartzearekin lotura duten eragileen artean ezagutzeko eta nahasteko aukera da batez ere.

+info

Erro(re)tik 2022. Mintegi desbideratua (erroretik) eta erradikala (errotik)

Artaziak + Tabakalera

2022ko Maiatzaren 12, 13, 14

Iaz ekindako bidean jarraituz, aurtengo Erro(re)tik mintegiak ere, erosoak omen diren esparruetatik desbideratzeko ariketa izaten jarraituko du. Edo behintzat, horien gabeziak agerian uztekoa. Akatsetik ikaspen kritikoa ateratzeko aukera bezala planteatu dugu topaketa hau, guztiontzat izango den kultur erakunde anitz, ireki eta malguago bat eraikitzeko daukagun ardura, behar eta gogotik pentsatua.

Maiatzak 12 eta 14 bitartean egingo dugun mintegia, zabalagoa den Erro(re)tik proiektuaren momentu publikoetako bat da. 2020. urtean abiatu genuen prozesua Carasso Fundazioaren laguntzarekin, hiru zutaberen gainean garatzeko: Tabakalerako lantaldearen barne-formakuntzak, UNIK sorkuntza-lantalde irekia eta mintegia bera. Azken hau, bere bigarren edizioan orain aurkezten dizueguna alegia, gogoeta eta elkarrizketarako espazio bat da. Desberdintasunetik elkarrekin zerbait egiteko denbora. Zaurgarrituak eta prekarizatuak diren talde, erakunde zein norbanakoekin egon, partekatu eta aliantzak esploratzeko gunea – disidentzia eta zaintza aldarrikatuz, berdinzaleagoak diren harremanak sortzeko.

Aurten, intersekzionalitatean jarri dugu azpimarra, hau da, desberdintasun edo/eta diskriminazio ardatz ezberdinen arteko loturan, elkarren artean bereiziak ez daudenak. Aipatutako elkartze, aliantza eta gurutzatze horiek eman daitezen, nahikoa zabalak diren espazioak sortzeko beharrean. Baita bestelakotasuna errore edota desbideratzetik ulertzearen pertzepzioa aldatzearen arduran, eta hegemonikoa dena zalantzan jartzearen urgentzian. Erroretik eta erroraino.

+info

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *