Abian jarri dugu WIKIRIKI 2021-2022 egonaldien deialdia

WIKI elkarlanagatik
IRIKI irekitasunagatik
KIKIRIKI dei gisa

Esperimentazio irekirako deialdia da WIKIRIKI. Wikitokitik abian jarri dugu elkarlanari lotutako aspektuen inguruko diziplinarteko ikerketa- eta sorkuntza-egonaldien deialdia.

Irailaren 30era arte aurkeztu ahalko dira proposamenak.

Egonaldi hauen helburua zera da pertsonak eta taldeak gonbidatzea modu esperimentalean zein hedatuan aritzera Wikitokiren ikerketa-ildoen inguruan, baita elkarlanari lotutako arazoetan ere. Era berean, gure asmoa da ikerketa eta sorkuntza erraztea, ezagutzak trukatzea sustatzea, eta Wikitoki komunitatea irekitzea beste eragileei.

Oinarrien laburpena

Proposamenen izaera: WIKIRIKI diziplinarteko proposamen esperimentaletara, edozein formatu motakotara, zuzenduta dago. Proiektu berriak edo abian dauden proiektuak izan daitezke, aukera baldin badago horien fase berria edo alderdi zehatza Wikitokiren esparruan garatzeko. 

Nori zuzenduta daude: Egonaldiak edozein motatako pertsonetara eta taldetara (formaletara eta informaletara) zuzenduta dago, zeinen jarduera ikerketara, sorkuntzara edo sormen aplikatura lotuta dagoen.

Gaiak: WIKIRIKI elkarlanaren inguruko proposamenera zuzenduta dago. Gai zehatzak irekiak eta askeak dira, baina, proposamenak bideratzen errazteko, Wikitokiren esperimentazio-esparruak proposatzen dira, besteak beste:

  • Aukerak trantsizioan dagoen munduaren aurrean.
  • Antolakuntza-, harreman- eta lan-eredu horizontalak eta banatuak. 
  • Ekoizpen-eredu kooperatiboak, askeak eta irekiak.
  • Bizitza erdian jartzen duten giza-erreprodukzioko ereduak.
  • Wikitoki dagoen auzoko (Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala) gizarte- eta kultura‑testuinguruarekin eta eragileekin lotutako proposamenak.
  • Wikitokin euskara erabiltzea normalizatzeko ekintzak.
  • Sortzen ari diren teknologien erabilera kritikoa jardunbide parte-hartzaileetan eta elkarlanekoetan.
  • Izaera fisiko edo bisuala duten esku-hartzeak Wikitoki espazioan. 
  • Kultura-esperimentazioa eta elkarlanarekin lotutako subjektibotasun berriak ekoiztea.
  • Zenbait diziplinen arteko elkarrizketa, hibridazioa eta elkarsorkuntza.
  • Jolasa dinamika, tresna, bizimodu eta mundua interpretatzeko modu gisa. 

Baliabideak: Guztira 12 000 € (zergak barne), gutxienez 4 proiektu garatzeko, proiektuko 3000 €-ko aurrekontuarekin gehienez + Wikitokiren espazioetara sartzeko eta baliabide materialak zein inmaterialak erabiltzeko aukera, egonaldian zehar eskainitako laguntzaz gain.

Epeak: Proposamenak 2021eko irailaren 30arte (23:59ak arte) aurkeztu ahalko dira. Proiektuak bi txandatan burutuko dira: 2021eko urriaren 25etik aurrera eta 2022ko urtarrilaren 17tik aurrera. 2 eta 4 hilabete arteko iraupena duten egonaldiak.

Nola parte hartu?

Eskaerak euskaraz edo gazteleraz aurkeztuko dira, maila bidez wikiriki@wikitoki.org helbidean, gaian “ZureIzena, WIKIRIKI 2021-2022” adierazten.

Gehienez 5 MB-ko PDF dokumentu bakarra aurkeztuko da, honakoa duena:

  • Izenburua
  • Laburpen-fitxa
  • Proposamenaren deskribapena
  • Kronograma
  • Aurrekontua
  • Pertsonaren edo kolektiboaren aurkezpena edo curriculuma
  • Pertsonaren edo kolektiboaren administrazio-datuak
  • Aurreko proiektuak dituen eranskina (aukerakoa)

Irailaren 16a, 17:30etatik 19:00etara, saio ireki bat burutuko dugu online deialdiaren inguruko zalantzak galdetzeko edo argitzeko.

Irakurri oinarri osoak HEMEN.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *