Landa-eremuko erronkak: espazio publikotik elikadura burujabetzara

Gero eta hiri-eremu handiagoa dago munduan, duela zenbait hamarkadetatik aurrera zabaldu den joera; lurralde-garapenari buruz aritzean, ia beti hiriari buruz hitz egitera arte. Bertan biltzen dira zerbitzu eta aukera gehienak, landa-eremuak, ordea, bigarren maila batean geratu dira, sarritan despopulatze-arazotara eta aldaketa demografikotara lotuak.

Baina landa-eremuak garapenerako aukerak eta bizi-proposamenak ere aurkezten ditu, eta sarritan hirien antzeko beharretara aurre egin behar die. Wikitokin, cAnicca eta Hiritik At estudioek ikuspuntu desberdinetatik herri txikien eta landa-eremuen lurralde-garapena lantzeko proiektutan aritzen dira, herritarren parte-hartzean, jasangarritasunean eta burujabetzan oinarrituta.

Arazo berdinak, konponbide desberdinak

“Herri txiki gehienen arazoak eta hiri-espaziorenak antzekoak dira, baina horiei aurre egiteko moduak konplexuagoak izan daitezke”, azaltzen du Hiritik At-en Karlos Renedok. Udalerri horiek udal handiek baino gaitasun ekonomiko askoz txikiagoa dute eta, neurri handian, gune askoz handiagoren mende daude enplegura, aisialdira edo zerbitzutara heltzeko. Baina komunitate sendoagoak dira, “erabakiak hartzeko prozesuetan parte hartzeko eta adostasunetara heltzeko gaitasun handiagoa dute”.

Udalerrira ekonomia gehitzen dionaren begirada gailentzen da; beraz, gizonaren beharrak lehenesten dira; lan emankorra duena, heteroarautzailea dena eta autoan mugitzen dena

Hiritik At kooperatiba oinarri komunitarioa duen tokiko garapenean ardazten da, hirigintzara, elikadura-burujabetzara eta gizarte ekonomiara lotutako prozesuen bidez. Espazio publikoak birdefinitzeko proiektuak burutzen dituzte landa- eta hiri-eremutako udalerrietan, non hirigintza-, gizarte- eta ekonomia-ikuspuntuak batzen ahalegintzen diren. “Orokorrean, udalerrira ekonomia gehitzen dionaren begirada gailentzen da; beraz, gizonaren beharrak lehenesten dira; lan emankorra duena, heteroarautzailea dena eta autoan mugitzen dena. Zaintzetan lan egiten duten pertsonak, ordea, hiri-ingurunean gelditzen dira”, azaltzen du Karlos Renedok, “lurraldearen gainerako ahotsak erakutsi behar dira; haurrak, nagusiak eta foru publikoetatik kanpo daudenak barne”.

Hiritik_At.

Nagusientzat den herria guztientzat den herria izango da

cAnnicca arkitektura eta hirigintza estudioak ingurunea modu baikorrean eraldatzeko proiektuak bultzatzen ditu parte-hartze metodologien bidez. Gaur egun, Nagusiekin Herri Atseginak proiektua abian dute, 2018an Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin Corellan sortutako ekimena, beste herri batzuetara zabaldu dena. Parte-hartze prozesuen bidez, espazio eta zerbitzu publikoak nagusien beharretara moldatzean datza proposamena.

“Lehendabizikoa da ulertzea herriari buruz gehien dakiten ak bertan bizi diren pertsonak direla”, azaltzen du cAnicca-ko Carlos Muñozek, “hortaz, ezin zara heldu arazoa konponduko duen teknikaria bazina bezala, kontua da entzutea eta batera jardutea”. Prozesu horietan, herritarren beharrak lantzen dituzte ikuspuntu zabal batetik, irisgarritasunaz gain beste gai batzuk barne hartzen dituena. “Badaude araudia betetzen dituzten espazioak zeinetara inor ez den gerturatzen, irisgarritasuna oinarrizko eskubidea da, baina eragina duten aldagai ugari daude eskailera-maila bat egotearen edo ez egotearen haratago doazenak; adibidez, eguzkiaren norabidearen arabera bankuak nola dauden, usainak…”.

8 urte baino txikiagorentzat edo 80 baino nagusiagorentzat atsegina den zerbait lortzen baduzu, herritar guztientzat izango da

Parte-hartze saioen bidez, zenbait hobekuntza lortu dituzte, hala nola, aparkalekuak murriztea espazio publiko gehiago lortzeko, Burgin, edo hiri-altzariak moldatzea, Corellan. Ingurune inklusiboagoa lortzeko ibilbide-orri gisa jasotzen dira proposamenak. “Nagusien etiketa jarri diogu, baina egiatan guztientzat atseginak diren espazioak lortzen dira” dio Carlos Muñozek, “8-80 teoria jarraitzen du; 8 urte baino txikiagorentzat edo 80 baino nagusiagorentzat atsegina den zerbait lortzen baduzu, herritar guztientzat izango da”.

cAnicca.

Hiri-logikak gauzatzearen akatsa

cAnnica estudioak abian duen beste proiektutako bat da Habitar el Palacio, Jerteko Bailarako mankomunitatearekin batera eta Daniel eta Nina Carassoren finantzaketarekin abian jarri dena. Ekimena Cerezo jauregiarentzat erabilera berriak bilatzean datza. Jauregia 2005ean eraikitako azpiegitura da, amaitu ez zena eta gaur egun hutsik dagoena. “Lurralde batean, non dagoen kontuan hartu gabe, bertaratzearen eredu argia da; herritar xedeekin aritzen ez bazara, gauzak dabiltzala frogatzen du horrek”, azaltzen du Carlos Muñozek.

Asmoa da espazioarentzat kultura-erabilera berriak bilatzea, baina, akats berdina ez burutzeko, parte-hartze prozesu sakonarekin hasi da bailaran bizi diren pertsonen artean. “Espazioaren arazoa, landa-eremu gehienetan bezala, bertara iristeko modua da; herrien arteko mugikortasuna auto pribatuaren mende dago egiatan eta horrek nagusiak, haurrak eta gidatzen ez dutenak baztertzen ditu. Gainera, jasangarria ez den garraiobide batera lotzen du”. Garatzen ari den proposamena kulturgune “olagarro” bat sortzean datza; azpiegitura mugikorrekin, garroak balira bezala, zeinei esker ekintzak bailarako herrietara eraman.

Habitar el Palacio.

Elikadura burujabetasunerako bidean

Landa-eremuak tradizionalki lehenengo sektorera lotuta egon diren arren, Euskal Herriaren kasuan lurraldea oso industrializatua dago eta herritar gehienak egunero beste herrigune batzuetara doaz lan egitera. “Lehenengo sektorea zati txiki bat da eta sustatzeko moduak bilatu behar ditugu, gazteek bizimodu gisa hautatu ezean, desagertuko baita”, azaltzen du Hiritik At-en Karlos Renedok.

Elikadura burujabetzaren esparruan, kooperatibak gertutasuneko nekazaritza laguntzeko proiektuak garatzen jarraitzen du. “Erronka handiena honakoa da: lurraldeetan bertoko produktua kontsumitzea, produktu horren balioa nabarmentzea eta epe luzera onura handiagoa eskaintzen duela onartzea”, azaltzen du Karlosek.

Beterri Km 0.

Horretarako guztirako, ekoizpenaren, banaketaren eta kontsumitzaileen arteko zirkulua ixtera zuzendutako estrategiak lantzen dituzte. Zentzu horretan, Beterri Km 0 sarea edo Labore, supermerkatu kooperatiboa bultzatu dituzte, besteak beste. “Kontsumoa lantzen dugu lurraldean bertan, ekoizleentzat gainkarga ez den banaketa-lineen bidez eta lekuko sareak sortzen” dio Hiritik At-en fundatzailekideak.

Taldearentzat, funtsezkoa da erakundeen papera, zeinek aukera duten lekuko produktuaren kontsumoa laguntzeko jantokiak dituzten eskoletan, egoitzetan edo ikastetxe publikotan; ekoizpena epe luzera bideragarria izan dadin. “”Hori ez dator bat alderdi ekonomikoarekin”, azaltzen du Karlosek, “baina, zein minimo izan behar ditu eskola edo egoitza bateko menuak jasangarria eta osasuntsua izan dadin? Gure nagusiei edo haurrei produktu prozesatuak eman ahal dizkiegu? Guretzat, hori da funtsezkoena, elikadura duina eta hurbila eskubidetzat ezartzea”.

Leave a Reply

Your email address will not be published.