Herritar berrikuntzari, arte eta hirigintza parte-hartzaileari buruzko proiektuz betea egongo da uztaila
Ondorengo asteetan, wikitokerrak, zenbait ikuspegitatik, gizarte-berrikuntzara lotutako prozesutan murgilduko dira. Hona lantzen ari diren proposamen batzuk.
Gorputzaldiak
Antolatzen du: Adierak Dantza eta Hezkuntza Elkartea
Kolaboratzailea: Artaziakoop
Gorputzaldiak ekimenaren 2021/2022 ikasturterako formakuntza egiteko IZEN-EMATEA irekia dago
ADIERAK Dantza eta Hezkuntza Elkartea eta ARTAZIAK kolaboratzailea duen proiektu hontatik, bizitzen ari garen egoera konplikatuari aurre egiteko gure aportazioa egin nahi dugunez, aurten DEIALDI berezi bat irekiko dugu, interesatuetako 3 ikastetxeen kostuen kargu egingo delarik Gorputzaldiak egitasmoa.
- Gorputzaldiak LH: Gaitasun sozioafektiboak
- Gorputzaldiak HH: Mugitu, sentitu eta ezagutu
Nola elkarsortu elkarsorkuntzako ekosistema
ArantzazuLab, ColaBoraBoraren eta elkarsorkuntzan aritzen diren beste hainbat eragileen parte-hartzearekin.
Uztaileko 20a, ArantzazuLaben (Oñati).
Euskal Herriko elkarsorkuntzako profesionalen artean elkartzeko gonbidapena
Elkarsorkuntzak, zenbait eragileen jakintzak eta esperientziak konbinatuz, edonolako erronkei heltzen laguntzen du. Euskal Herrian, arlo horretan ibilbide luzea duten eragile asko daude, baina, ELKAR- dena landu arren, ez dira elkarlaneko hainbeste harreman sortzen edo komunikazio zein lan partekatutako ekosistemarik edo kanalik ez dago.
Hori sustatzea da ColaBoraBoraren eta Wikitokiren helburu nagusietako bat; hortaz, ArantzazuLaben deialdiak hasiera-hasieratik liluratu gaitu: gizarte-berrikuntzako laborategi berria, elkarlana sustatzen duena… Seinale ona da hori!
Lurzoru Okupazio Ordenantza berregokitzeko prozesua
Bergarako udala + Hiritik At
Uztailak 5- 6, Igartza jauregia, Bergara
Lurzoruaren okupazioari buruzko araubidea modu parte hartzailean berdefinitzeko herritar, merkatari eta ostalariekin lan saioak
Saio hauen helburua espazio publikoaren okupazioaren inguruko beharrak, kezkak, proposamenak ezagutzea,baloratzea, eta ekarpenak egitea izango da. Herritar, ostalari eta merkatarien beharrak jasoz, uda ondoren fase deliberatiboari ekiteko.
Heri Estrategiak: Espazio Publikoa eta Mugikortasuna
Idiazabalgo udala + Hiritik At
Uztailak 7, 18:00etan Idiazabalgo plazan
Erakusketa eta kontraste saioa Idiazabalgo plazan
Idiazabalgo mugikortasunaren eta espazio publikoaren arloan epe ertain eta luzerako esku hartzeko proposamenen aurkezpena eta kontraste saioa. Herritarrentzako saio irekia, udaletxeko plazan.
EAko udal eraikinetan erabilera aukerak aztertzeko prozesua
Ea-ko udala + Hiritik At
Uztailak 8, 18:00etan Eskolondon, Ea
Eraikin publikoen erabilera proposamena kontrastatzeko saioa
Eraikinen erabilera berrien inguruko proposamenak lantzeko saioa. Erabilera aukera ezberdinak eramango dira, aukera guztiak baloratu eta irtenbide egokienaren inguruan adostasun batera iristea izango da saio honen helburua.
Mungiako HAPOaren errebisioa
Mungiako udala + Taper Studio + Territorio y Ciudad + Hiritik At
Uztailak 8, 18:30etan, Mungia
Mungiako HAPO berrikusteko prozesua abiarazteko eta aurkezteko saioa
Saio publikoa, Mungiako HAPO berrikusteko prozesuari hasiera emateko. Erredakzio-talde teknikoa eta prozesuaren gakoak, bai eta herritarren parte-hartzea dinamizatuko dituen taldea, eta prozesuaren mugarria aurkeztea.
“El color de la cobertura de la corrupción en España” tesiaren aurkezpena 4 minututan
FCRI Fundazioa
Pablo Rey-k bere ikerketa gaia aurkezten du “Presenta tu tesis en 4 minutos” lehiaketan
UOCren ordezkari gisa, Pablo Reyk bere tesia aurkeztu du “El color de la cobertura de la corrupción en España. El escenario de la agenda en un ecosistema mediático polarizado” «Presenta tu tesis en 4 minutos» lehiaketan. Kataluniako 12 unibertsitateen arteko lehiaketa da, zeinean parte-hartzaile bakoitzak bere ikerketa aurkeztu behar duen publiko ororentzat ulergarria den hizkuntza erabilita eta, ga, gehienez lau minututan azaldu beharreko erronkari aurre eginda
Bideoa (40:40)
“En el aire”, COVID-19 binetak
Pablo Rey @numeroteca
“En el aire” Pablo (@numeroteca) gure kideak margotutako bineta-sorta da, COVID-19 birusa airetik nola transmititzen den irudiekin azaltzen duena. Tirak zenbait hizkuntzetan itzuli dira eta hainbat ikertzaileek dibulgaziozko material gisa erabili dituzte, adibidez José Luis Jiménezek.
TikTok-en
Hiria Birgaitzeko, Birsortzeko eta Berritzeko legea
cAnicca + Extremadurako Batzordea_Arkitekturaren eta Eraikuntzaren Kalitatearen Zuzendaritza Nagusia
Maiatza – Urria
3Ben legearen zirriborroa egiteko parte-prozesua diseinatzea eta koordinatzea
Extremadurako Hiria Birgaitzeko, Birsortzeko eta Berritzeko legearen idazketa laguntzeko, herritar guztiei irekitako prozesua diseinatu da. Prozesuaren hasieran kontraste-etapa bat egin zen sektore teknikoekin eta, ondoren, ekaina eta uztaila artean, bere alderdi publikoena burutuko da. Prozesu honen helburua zera da: BBB legearen oinarriak ezagutzera ematea eta horren inguruko beharrak, eskaerak, interesak edo ardurak jasotzea, modu parte-hartzailean idatzitako legea izan dadin eta; hortaz, bere testuinguruan errealista izan dadin.
Ezagutza sustatzeko koprodukzioa Mar Menorren
Violeta Cabello
2020ko Uztaila – 2023ko Uztaila
Ikerketa hau zenbait eragileen artean aritzeko zubiak bilatu nahi ditu Mar Menorreko degradazioari heltzeko
Mediterraneoko itsasertzeko urmael handiena da Mar Menor. Eutrofizazio gisa ezagutzen den degradazio prozesua jasaten darama zenbait hamarkadez. Eutrofizazio horren ondorioak katastrofikoak dira ekologia-mailan, urmaelaren ertzetan agertu diren milaka arrain hilen argazkietan ikusi den bezala, eta gizarte-mailan, pertsona ugarik urmaela behar baitute bizirik irauteko. Horregatik guztiagatik, ikerketa honek zenbait eragileek arazoaren aurrean duten jarrera ulertu nahi du eta konponbide bateratuak proposatu nahi ditu elkarlaneko metodologien bidez.
Agroplaza Kirikiño – Hiri-eraldaketa ekologikoa Bilbon
Pezestudio.org – Designscapes Europako Proiektua, Bilboko udala, Eusko Jaurlaritza
Kirikiño plaza, Irala, Bilbo.
Agroplaza Kirikiño proiektua bukatu da
Agroplaza Kirikiñoren emaitza: azpiegitura ekologiko berritzaileak instalatu dira Kirikiño plazaren eraldatze sozial eta ekologikoa burutzeko. Bizikletak Aparkatzeko Harmaila eta Soinu Agertokia proiektuaren emaitza dira. Prozesua iazko uztailean abian jarri zen lekuko eragileekin batera sortzeko prozesuarekin, ekainetik aurrera erabiltzaileen esku dagoena. Hiri-azpiegiturak autosufizienteak dira eta landaredia ere badute, euriagandik babesten dute, energia sortzen dute eta teknologia interaktiboen bidez, aisialdirako ekintzak eta ekintza komunitarioak burutzea ahalbidetzen dute (bozgorailu soinu sistema bluetooth bidez, ispiluak eta USB konexioa).
Besaya Europa – Trantsizio Ekologikoa
Kantabriako Gobernua, Deliberativa, Pezestudio.org
Maiatza- Uztaila , Online, Besako eskualdea, Kantabria
Besayan Trantsizio Ekologikorako lehentasunak ezarriko dituen herritarren eztabaida-prozesua lagunduko dugu
Besaya Europa parte-hartze saioekin jarraituko dugu, zeinetan biztanleriaren ordezkari diren eta zozketaz hautatu diren 35 pertsonaz osatutako epaimahaiaren deliberamendua erraztuko dugun. Lurraldearen ikuspegi orokorra landu ondoren, Eskualde Garapenerako Europako Funtsa (EGEF) berrian eta Europako Gizarte Funtsan (EGF) 2021-2027 aldirako, Besayako eskualdean, Europako trantsizio ekologikoaren esparruan, gehituko diren ekintzak lehenesten jarraituko dugu.
Arrasateko Azoka eraberritzea
Pezestudio.org
Arrasateko azoka eraberritzeko egikaritze proiektua
Egungo Arrasateko azoka eraberritze-lanetan dihardugu. Herriko udalak urte hasieran abian jarritako lizitazioa irabazi genuen eta, analisi bat egin ostean, proposamenaren Oinarrizko Proiektua entregatu genuen. Udalarekin behin kontrastea eginda, egikaritze proiektua garatzen jarraituko dugu. Proposamenak azoka espazio malguan eraldatzea jasotzen zuen, erabilera berrietara irekita dagoena eta kanpoaldearekin harreman zuzena duena, zabaltasuna eta argitasuna handitzeko eta kanpoko ikusgarritasuna hobetzeko, espazioa herritarren topagune gisa txertatzeko.