Zer dabiltzate Wikitokiko egoiliarrak? 2021 ekainak

Hona zenbait proiektu eta ekintza, zeinetan ekainean zehar wikitokerrak lanean egongo diren

Ari! Sormena eta Mugimendua

Artaziakoop + Bizipoza + Gipuzkoako kirol egokituen Federazioa (Orona, Irizan)

Izaera inklusibokoa eta genero ikuspegia landuz, gorputzarekin, arteekin eta mugimenduarekin lotutako gazteei zuzendutako ekimena

ARI! sormena eta mugimendua hiru fasetan garatu da. Lehenengoan, Jordi Cortes koreografoak tailer intentsibo bat eman zuen dantza inklusiboaren arloan egindako ibilbidean eta esperientzian oinarrituta.

Bigarrenean, Ion Munduate koreografoak 10 saio zuzendu zituen mugimenduarekin eta gorputzarekin lotutako dinamikak lantzen gaitasun anitzak dituzten gazteekin.

Eta azken fase gisa, aplikatutako metodologia biltzen duen material pedagogikoa sortu da, proiektua errepika dadin helburuarekin. Material hau webgune batean plazaratuko da ekainaren 10etik aurrera.

+INFO

Herri Bizigarriak Adinekoekin

cAnicca

Herritarren parte-hartzearen arloko jardunbide egokien aitortza

“Nagusiekin Herri Atseginak” lan-ildoak, cAniccak Burgin, Lerinen eta Corellan garatutakoak eta Lurralde-Antolamenduko Sailak sustatuak, Herritarren Parte-Hartzearen Jardunbide Egokien aitortza jaso beste proiektu batzuekin batera Nafarroako Gobernuaren eskutik.

+INFO

Habitar el Palacio

Jerteko Bailara + cAnicca + Carasso Fundazioa

Parte-Hartze prozesua, Palacio del Cerezo jauregia berpizteko herritarren proposamena burutzeko

Apirilean Habitar el Palacio proiektuaren lehenengo herritarren laborategia burutu zen; Jerteko Bailararen Kultura-Ekosistemak. Talde gogoetarako espazioa izan zen, zeinean orainaldia aztertu zen Jerteko Bailararen kulturen etorkizuna irudikatzeko eta elkarrekin diseinatzeko.

Ondorengo hilabeteetan zehar, proiektuaren hurrengo urratsetan lan egiten jarraituko dugu eta udara arte, Palacio del Cerezo jauregiaren espazioan kulturaren inguruko hausnarketa txikieniei gerturatuko diegu Bailarako eskolen bidez.

+INFO

Datu irekien kudeaketa. COVID– 19aren Liburu Zuria

Tabakalera Medialab. 18:00. bertan behera.

Aurkezpen honetan, Euskadiko pandemiako datu irekien kudeaketa aztertuko da, COVID 19ren Liburu Zurian egiten diren hobekuntza-proposamen batzuk eztabaidagai izateko.

Parte-hartzaileak baieztatzeke.

Euskadiko datu irekien kudeaketari buruzko aurkezpen hau COVID– 19aren Liburu Zuriaren proiektuaren parte da, non arlo ezberdinetatik pandemiak eragindakoari buruz auzolanean gogoeta egin den. 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *