Kulunka-farola bat, autoerretratu bat eta elkarlanerako tresna batzuk: maiatzerako proiektuak

Hona zenbait proiektu eta ekintza, zeinetan maiatzean zehar wikitokerrak lanean egongo diren

Larraga Bizigarri

cAnicca + Larragako Udala

Partaidetzazko Herri- Diagnostikoa, Maiatza – Ekaina

Larraga herria aztertzeko prozesu bat da, udalerriko espazioak atsegintzeko eta zerbitzu eta ekipamendu publikoak hobetzeko helburuarekin.Espazio publikoaren alderdiak aztertuko ditugu (kaleak, plazak, erabiltzen ez diren espazioak, ekipamendu publikoak, mugikortasuna…), gure ikuspegi teknikoa eta Larragako herritarrek beren herriari buruz duten esperientzia eta ezagutza uztartuz. Herritarron beharrak askotarikoak dira, eta gure herrietako espazio publikoek egokitzeko gai izan behar dute.

+Info

Idiazabal herri estrategia: espazio publikoa eta mugikortasuna

Idiazabalgo Udala + Hiritik At

Lan saioak udal taldearekin, udal teknikariekin eta herritarrekin, Maiatzean zehar

Idiazabalgo espazio publikoari eta mugikortasunari lotutako herri estrategia diseinatzeko prozesu parte hartzailea. Saio ezberdinak burutuko dira hirigintzari lotutako proiektu estrategikoak definitzeko.

+Info

Hiri Biotikoa Agroplaza Veneziako Arkitektura Bienalean

Veneziako Arkitektura Bienala, Uncertainty, Acción Cultural Española, PezEstudio, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Arkitektura saila

Gure lana munduko Arkitektura Bienal garrantzitsuenean erakutsiko da!

Maiatzaren 22an Veneziako Arkitektura Bienalari hasiera emango zaio, zeinean Pezestudio hautatua izan den Hiri Biotikoa Agroplaza, Hiri jasangarriagoa lortzeko ikasketa-espazioak proiektuarekin. Agroplaza sistema ekologikoen eta jardunbide berritzaileen herritarren laborategi-espazio bat da. Espazio pedagogikoa da, gure egunerokotasuna birpentsatzen duena guztien ongiez bezainbatean eta teknologia-, energia- eta elikatze-autosufizientziaren inguruan. Espainiako pabiloian Agroplazako hiri-altzariko pieza interaktibo bat erakutsiko da eskala errealean. Kulunka-farola bat da, jolasaren bidez energia sortzen duena eta argiztatze-sistema bat elikatzen duena.

+Info

Besaya Europa – Trantsizio ekologikoa

Kantabriako Gobernua, Deliberativa, PezEstudio

Trantsizio ekologikorako lehentasunak ezarriko dituen herritarren eztabaida-prozesua lagunduko dugu Besayan

Maiatzaren 28an, Besaya Europa parte-hartze saioei hasiera emango diegu, zeinetan biztanleriaren ordezkari diren eta zozketaz hautatu diren 35 pertsonaz osatutako epaimahaiaren deliberamendua erraztuko dugun. Prozesua uztailera arte luzatuko da eta bertan lurraldearen ikuspegi orokorra sortuko da eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsa (EGEF) berrian eta Europako Gizarte Funtsan (EGF) 2021-2027 aldirako, Besayako eskualdean eta Europako trantsizio ekologikoaren esparruan gehituko diren ekintzak lehenetsiko dira.

+Info

“Horrela ikusten dut nire burua” Tailerra

Azkuna Zentroan, Maiatzak 24 eta 25 17:30etik 19:30era

“Horrela ikusten dut nire burua” proposamenak gonbit egiten du autorretratuaren ideiari buruzko behaketari, azterketari, gogoetari eta ekintzari ekiteko

Izenburu bera duen liburutik abiatuta, autorretratuari ekitea proposatzen du, nork bere burua ezagutzeko prozesu gisa, eta marrazkiaren bidez nork bere burua begiratzeko esperientzia bizitzea. Horretarako, beharrezkoa da nork bere buruari baimena ematea prozesu honetan esperimentatzeko, jolasteko, aurkitzeko eta harritzeko.  

“Así me veo” proposamenak gonbit egiten du autorretratuaren ideiari buruzko behaketari, azterketari, gogoetari eta ekintzari ekiteko. Lehen pertsonan egindako ikerketa- eta esperimentazio- prozesu sakon baten emaitza ere bada. John Berger-ek dioenez, ‘Marraztea ez da soilik paperean neurtzea eta jartzea, jasotzea ere bai baita. (…) Marraztutako irudiak begiratzeko esperientzia biltzen du’. 

Tailerra mota guztietako jendeari zuzenduta dago, eta ez da beharrezkoa marrazkiei buruz ezer jakitea tailer honetan parte hartzeko.

+Info

Bherriak ziklo berri bati ekingo dio

Eusko Jaurlaritzako Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzak Boluntariotzaren Euskal Kontseiluarekin batera

Koordinatzaileak: ColaBoraBora, Komunikatik eta Korapilatzen

Bherriak ziklo berri bati ekingo dio programa iraunkor batekin Euskadiko lankidetza publiko-soziala indartzeko

Bherriak ziklo berri bati ekingo dio lankidetza publiko-sozialerako modu berriak ustiatu eta sustatzeko programa iraunkor batekin.
Programa hiru lan-ardatzen arabera egituratzen da: ekintzarako trebakuntza jarduera irekiak lankidetza publiko-sozialarekin lotutako alderdietan (Prestakuntza); ikaskuntza komunitate baten aktibazioa zeinetan tokiko proiektuen garapenerako ezagutza praktiko eta erabilgarria eskuratuko den (Komunitatea); eta gai ezberdinak sakonki lantzeko topaketa ireki eta zehatzak (Topaketak). Ziklo berriak barne hartzen ditu, gainera, bi jarduketa-lerro giltza: eragile estrategikoekin itunak adostea; eta esplorazio lan bat abian jartzea Administrazio Publikoa eta herritarren arteko lankidetzarekin.

+Info

HIP aurkeztea: Berrikuntza publikorako hexagonoa

Aragoiko LAAABek garatutako eredua SEGIBrekin batera. ColaBoraBora, bereziki TRANS bektorera lotuta, enbaxadoretako bat da bertan.

Andorran ospatutako Estatuburuen goi-bilera iberoamerikarrean aurkeztu berri da

Nola berritu dezakete erakundeek? Gero eta egokiagoa da galdera hori, zeini HIP ereduak ekosistemaren nozioaz abiatuta heltzea proposatzen duena. Era berean zera proposatzen du: berrikuntza eta sorkuntza sortzen duten baldintzak sustatzen erraztea, erakundeak sare gisa nodoen, loturen, elkarrizketen eta ikaskuntzen multzo gisa birpentsatzea. Eta hori guztia proposatzen da elkarri lotutako sei bektoreen inguruan aritzeko: OPEN (irekia, askea, erreplikagarria), TRANS (dibertsitatea, nahasketa, trantsizioak), FAST (faseak, bizkortasuna), PROTO (prototipatzea, froga), CO (elkarlanekoa, kolektiboa) y TEC (teknologia gogorrak eta bigunak). HIP praktikatzen duten erakunde asko behar dira!

+Info

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *