KIMERAvsKIMERA

Jasangarritasunaren eta ekoindustriaren sektorearen eta kulturaren eta sormenaren sektorearen arteko hibridazio- eta elkarsorkuntza- esperientzia elkarrekin aurretik dugun ekologia-, gizarte- eta ekoizpen-trantsizioari heltzeko.

KIMERAvsKIMERA BIDCek, #BBDW20en (Bilbao Bizkaia Design Week 2020) testuinguruan, sustatuko proiektua da. Edizio hori EnpatíaRE gairen inguruan ardaztu zen. Azaroak 19 eta abenduak 10 artean garatutako hainbat ekintza, Aclima ingurune-klusterreko enpresa eta profesionalen eta EIDE, KARRASKAN eta Wikitoki elkarteen partaidetzarekin, baita beste esparru batzuetako (unibertsitateak, erakundeak…) pertsonen partaidetzarekin ere. ColaBoraBorak diseinatutako eta erraztutako prozesua.

KIMERAvsKIMERA munstroen eta Z Serieko filmen metaforarekin jolastuz sortu da, ziurgabetasuneko eta krisialdi multidimentsionaleko garaietan, harreman eta proposamen berriak bilatzen, zeinei esker egoera apokaliptiko historiko hau eraldatzailetzat ikusi. Potentziaz betetako topaketa bi sektoreen artean –jasangarritasuna eta ekoindustriarena eta kultura eta sormenarena–, elkarrekin lan egiten aukera- eta erantzun-uholde bat sor dezaketenak, galdera hauekin harremana dutenak: sektore hauen arteko hibridazioak nola lagun dezake aurrean dugun ekologia-, gizarte- eta ekoizpen-trantsizioa? nola bideratu daiteke hau berrikuntzara, inguruneko zerbitzu aurreratuak garatzeko, ekoizpen-eredu zirkularra, berdea eta laranja, ezartzeko edo, partaidetza- eta sentsibilizazio-prozesuen bidez, gizartea horretan guztian sartzeko?

Elkarsorkuntzako saio batzuen inguruan osatutako esperientzia, Z Serieko (zirkularra) filma bat zeinean KIMEREN arteko borroka nola izango litzatekeen lantzeko, kontzeptuaren esanahi bikoitzetik abiatuta, munstro mutante suntsitzaile gisa eta lortezina den desira gisa. Errealitate beraren bi aurpegi, mundu Zirkularragoa lortzeko borroka gogorrean daudenak. Zer sor daiteke kimera suntsitzailearen eta birsortzailearen arteko, arriskuaren eta utopiaren arteko talkatik?

+info

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *