AgroHULEkologikoa. Elkarrekin diseinatzeko bazkariaren eta hitzeman-bazkalondoaren kontakizuna. (laburpena)

Laborategi AgroHULEkologikoa, Wikitokiko Wikiriki egonaldi-programaren baitan kokatua, astindua izan da pandemialdi hau dela eta. Horrela izan behar, gertutasuneko espazioa baita, non janaria, gure elikadura-burujabetzari buruzko hausnarketak eta konpromisoak partekatu mahai baten inguruan, bere hule eta guzti. Hortaz, hainbat hilabete itxaron behar izan dugu, mahaia partekatzeari uko egin gabe, segurtasun-neurriekin lan egin ahal izateko.

Laborategiaren bigarren saio hau 2020ko urriaren 5eko, asteleheneko, bazkari zein bazkalondoan ospatu zen eta , Wikitoki komunitatean jardunbide agroekologikoak hobetzeko estrategiak elkarrekin diseinatzera bideratu zen. Bertan, Isa, Iker, Thais eta Carlos (cAnicca), Karlos (Hiritik-at eta Labore), Ricardo (Colaborabora) eta Laura wikitokerrek hartu zuten parte. Era berean, beste taldeetako pertsona batzuk egon ziren: Sareango Marina; Sustraiak-en Garbi, bazkariaren plater nagusia kozinatu zuen cateringa; Kidekoop kontsumo-taldearen kontzumitzailea eta ekoizlea, eta Amillena-ren “la Jose” eta Luis. Surcos Urbanos-etik, prozesuaren erraztatzaile gisa, Raquelek eta Mariannak 1. mahaian hartu dugu parte eta Marianek eta Andrések 2. mahaian.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es web_imagen0.jpg

Martxoko lehenengo saioan, lurraldeko sare agroekologikoa indartzeko behar eta helburu zehatzak behin identifikatuta, bigarren topaketa honen helburu nagusia da hori lortzeko har daitezkeen estrategiak finkatzea eta akzio zehatzekin hitzematea. Hori guztia agroekologikoa bazkaltzen, mahai baten inguruan, hule eta guzti, rotua eskuan, eta lekuko esperientzia agroekologikoen mapari begira, aurreko saioan elkarlanean eraiki zena.

Faseak:

  • Harrera eta lehenengo saioa oroitzea.
  • Bazkaria eta Berriketa.
  • Trantsizio agroekologikoaren abaraska: 1. Mahaia elkarrekin diseinatzea + 2. Mahaia elkarrekin diseinatzea
  • Partekatzea eta konpromisoak.

1. Mahaia elkarrekin diseinatzea: Ekoizpen-kontsumo ereduak sortzea, agroekologia jende gehiagori eta profil anitzagori helduarazten dituztenak” abiapuntutik hasita, hiru jarduera-ardatz garatu genituen: ekoizpen-sektorean, erosketa publikoan eta Wikitoki inguruan eredu agroekologikoak sustatzean.

2. Mahaia elkarrekin diseinatzea: Mahai honetatik, hule eta guzti, ikusten dugun etorkizuna zera da: komuna denatik abiatuta, hiriaren eta landaren arteko loturak sendatzea eta birsortzea. Hori lortzeko hiru akzio zehaztu dira: landa eta hiriaren artean egon daitekeen mugimendua planifikatzea, landa eremutik zuzendutako proiektu komunak sortzea eta GIS tresnak erabiltzea lurralde-antolakuntza berriak prentsatzeko.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es 20_10_05_Agrohuleweb4.jpg

Tailerraren amaieraren asmoa da mahai bakoitzak garatutako hausnarketak eta lana partekatzea. Talde bakoitzak bere abaraska erakusten du: abiapuntua, proposatutako akzioak, horiek sustatzen edo oztopatzen dituzten elementu guztiekin.

Mahai bietan ideiak eta ekintzak garatuz joan dira, Wikitokiren inguru gertuenetik eta dauden aliatuetatik eta euren jardunbideetatik abiatuta luzatzen direnak lurraldearen esperientzien artikulazioa bilatzeko, elikaduraren dimentsio politikoa aztertzen.

Lana eta erabilitako denbora transzenditu ditzaten, saioaz gain baliagarriak izan daitezen eta trantsizio agroekologikorantz urratsen bat emateko, mahaikideek, euren izena duen gomets batekin, zelda batzuk seinalatzen dituzte, zeinetan lan egingo dutela hitzematen duten. Horrela, identifikatuko dugu zein akziotan egon nahi dugun, zeinetan egon ahal garen eta zeinetan egoteko hitzematen dugun eta zeinetarako aliantzak bilatu beharko genituzkeen.

Hortik aurrera, Wikitoki komunitatea osatzen duten mahaikideen esku dago prozesua: bere biztanleen, auzokideen eta akziokideen, gertuko eragileen eta kideko eragileen esku, zeinekin trantsizio agroekologikoan ibili. Talde eraikitako Bizkaiko esperientzia agroekologikoen mapa; komunitatearen beharren arabera, egutegia zehazteko akzioez eta aukerez betea dagoen etorkizuna dituzte eskura, baita mahai baten inguruan, hule eta guzti, partekatzeko elikagai onak ere. Surcos Urbanos-en urrutiko laguntza daukate ere, baita euren esperientzia Madrilgo antzeko prozesuetan ere.

Info gehiago:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *