Artoteka

Reshape (2019-2021) proiektu europarraren prozesutik sortu zen Artoteka. Kultura‑erakundeen sareak bultzatutako proiektuak jardunbide artistiko garaikideen zenbait arazoen inguruan aritu eta ikertzen du, zeinean Sareanek, Karraskanek eta Wikitokik parte hartzen dugun arteak gizarte-ehunean duen balioaren inguruan aritzen den lantalde batean. Ikerketa horretatik eta gure testu inguruan antzemandako gabezietatik abiatuta agertu zen Artoteka sortzeko ideia.

Wikitokik, Karraskanek eta Sareanek bultzatutako plataforma da Artoteka, artelanak mailegatzea eta artistekin bitartekotza-ekintzak eskaintzen dituena, artea egunero kotasunera eta hainbat publikotara gerturatzeko.

Artotekak artea eragile eraldatzaile gisa ulertzen du eta hauek dira bere helburuak: kulturarekiko sarbidea sustatzea, arte garaikidearen gozamena demokratizatzea eta pentsamendu kritikoa eraikitzeko modu berriak bilatzea elkarlanean eta artearen bidez.

Arte-bitartekotzarako proiektua da, arte garaikidea eta lekuko artisten lana zabaltzeko, arte garaikidearen eta gizarte-ehunaren arteko lotura-bideak sortzeko zein artisten ekonomian eredu berriak sustatzeko modu berriak sortzeko beharretik sortu dena.

Artotekaren funtzionamendua hiru etapatan antolatuko da:

  1. Ardatz kontzeptualen eta zenbait diziplinen inguruan, zehazki proiektuarentzat diseinatutako lekuko artisten lanen bildumatik abiatuko da.
  2. Erabiltzaileek lan horietako bat edo batzuk hautatuko dituzte euren etxeetan, lantokietan edo estudioetan maileguz hartzeko, gutxienez hiru hilabetez.
  3. Mailegua aktibatzeko zein artisten eta komunitateen arteko loturak sortzeko, espazioaren eta erabiltzaileen zein artistaren beharren araberako bitartekotza ekintzak diseinatuko dira.

Edonork parte hartu dezake eta Artotekaren “lagun” izan daiteke. Inguruko errealitatearen beharrekin, erronkekin edo arazoekin lotutako artisten ikuspegi anitzez ikasi, konektatu, bizikide izan eta gozatu nahi duten osasun zentroak, zahar-etxeak, eskolak, bulegoak, enpresak, banakakoak edo talde (komunitate) zehatzak izan daitezke Artotekaren lagunak. Horietako bakoitzetik zenbait ekintza garatuko dira, egunerokotasunaren deribetan interesa duen eta esku-hartzen duen publikoaren interesei eta eskaerei erantzuten dietenak.

Gaur egun, prototipoa diseinatzeko eta bere aktibazioa abian jartzeko finantzaketa bilatzeko fasean dago Artoteka. Iranzu Guijarrok, Laura Díezek eta Marina Urrutikoetxeak osatzen dute Artotekako prototipatze fasearen lantaldea.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *