Wikitokerren jardunaldiak – Otsailak 2019

Ona hemen Wikitokerrak hilabete honetan izango ditugun jardunaldiak:

Pilula sortzailea Conexiones Improbablesekin Gatzagan

Leintz Gatzaga, 2020ko otsailak 1, 10:00etan.

Pezestudio.org Conexiones improbables programaren baitan 

Otsailean hibridazio prozesua jarriko da abian Debagoiena eskualdean. Bertan, Landa-maila berriekin lotuta dauden erronkei helduko zaie. Kasu honetan, Gatzaga inguruaren garrantzia azpimarratuko da Leintz Gatzaga eta Aretxabaleta arteko bide abandonatua aktibatuz lekuko eragileekin bat. Jardunaldi hau diagnostiko bat egitera eta paradigma berriak elkarrekin lortzera egongo da bideratuta. Bidea ibiliko da eta sentsazioak zein aukerak mapatuko dira esku-hartzea elkarrekin diseinatzeko.

+Info

Martxan da dagoeneko KoopFabrika Bilbo 2020 programa!

Bilbo. Izen-ematea otsailaren 7an amaituko da 23:59etan.

KoopFabrikaBilbo.

Hemen duzue lehen aldiz Bilbon egingo den KoopFabrika, Ekonomia Soziala eta Ekintzailetza Kooperatiboa sustatzen duen programa formatiboa!

Ideia sozial bat baduzu edota ekimen kooperatibo bat martxan jarri baduzu, hau da zure lekua! Formakuntza honetan saio teoriko zein praktikoak izango dituzue ekonomia sozialean proiektu kooperatibo bat nola ekin jakiteko. Gainera, proiektu bakoitzak banakako jarraipena izan du tutore espezializatu batekin.

Ezagutu programa osoa hemen. 2020ko martxotik ekainainera izango da.

Codi Obert

2020ko otsailak 18 eta 19 Bartzelonako zenbait lekutan.

ESDAP Catalunya

Kataluniako Arte Plastikoko eta Diseinuko Goi-Eskolak antolatutako kode irekiari buruzko jardunaldietan hartu dugu parte ColaBoraBoratik. Lankidetzako diseinuaren, besteekin egiten ikastearen, ikuspuntuak eta diziplinak gurutzatzearen, muga mentalak eta “pikortak” identifikatzearen, ELKAR-a errazten duten tresnak proposatzearen inguruan arituko gara. Diziplinarteko proiektuen taldearekin arituko gara, aurten literatura eta food design-a fusionatzean ardaztua. Gainera, mahai-inguru bat dinamizatuko dugu. Eta batez ere, besteekin esperientziak eta ikaskuntzak partekatuko ditugu: Isabel Campi, La Col, MAKEA Tu Vida, Open Systems edo Patrick Thomas.

+Info

Visual Thinkingari buruzko hitzaldia Josune Urrutiarekin

2020ko otsailak 27, 19:00etatik 21:00etara, Basozelai Gizarte Etxean.

Basozelai, 11 (Basauri).

Gai honetan interesa daukaten pertsona guztei zuzendutako hitzaldia izanen, lehenik eta behin Visual Thinking edo pentsamendu bisualaren hastapenak ikusiko ditugu. Gero eta ezagunagoa den teknika hau testuinguruan jarri, eta bere mota desberdinak banan-banan aipatuz: graphic recording, bideratze edo laburpen grafikoa, sketching eta note-taking,  mapa mentalak edo visual scribing bezala. Mota hauen arteko ezberditasun zein berezitasunak aipatu eta erreferente nazional eta internazionalak ezagutuz. Bukatzeko Visual Thinking arlo profesionalean tresna baliagarria izanez, bere erabilera batzuk erakutsiko ditugu.

Sarrera dohainik lekua bete arte.

Informazio gehiago: basozelai@basauri.eus / Tel. 944666400

Laburpen grafikoari buruzko ikastaroa Josune Urrutiarekin

2020ko otsailak 29, 10:00etatik 14:00etara, Basozelai Gizarte Etxean.

Basozelai, 11 (Basauri).

Tailer honen lehenengo atalean teoria pixka bat landuko dugu Visual Thinkingaren mota ezberdinak erreferente interesgarrienak eta bere gakoak astertuz. Ikastaroaren bigarren zatian berriz, laburpen grafikoan bideratuta, lehen ikusitako gako eta tresnak ariketa errezekin gauzatuko ditugu. Bukatzeko teknika hau arlo profesionalean tresna baliagarria izanez, bere erabilera profesional batzuk erakutsiko ditugu.

Sarrera dohainik leku guztiak bete arte [ leku mugatuak ]

Informazio gehiago eta izen ematea: basozelai@basauri.eus / Tel. 944666400

+Info

De la ciencia antigua a la búsqueda conjunta de la desconocida poesía de lo emocional

Irrati-podcast

Abenduan, Violeta Caballo gure ikertzaile-erraztaileak Paula Novo ikertzaile eta Scotland´s Rural Collegeko irakaslearekin batera parte hartu zuen Óscar Flores zuzendutako Radio Grazalemako El Paseo irratsaioan. Haiekin eboluzionatu diren ekosistemak eta bizimodu tradizionalak galtzeak sortzen duen minaz eta zientzian ere maila emozionalatik jarduteaz hitz egin zuten. Bestalde, arazo sozioekologiko konplexuetan balio-aniztasuna hartzearen garrantziaz eta jasangarritasunaren zientziak metodologia berriez, antzerkiaz edo partaidetzaz besteak beste, lantzera irekitzeaz hitz egin zuten.

Hiri Biotikoa – Trans Diseinua

Azkuna Zentroa- Alhóndiga Bilbao, 2020ko urtarrilak 24.

Colaborabora eta Pezestudio.org 

Urtarrilak 24 Hiri Biotikoa eta Trans Diseinua izeneko topaketa egin zen, hiriaren eta diseinuaren inguruko ikerketa- eta ekintza-proiektua. Gure denboraren kontraesanez, aukerez, mugez, erresilientziaz eta ziurgabetasunez zeharkatutako ikerketa. Krisialdi soziopolitiko, kultural, ekonomiko eta ingurumenekoaz nabarmendutako denbora. Proposamen-bilaketa helburu-leku bat imajinatzeko, eraikitzeko eta habitatzeko, trantsizioan, gaur egun nagusi diren eta deskonposizioan dauden ereduetatik at (eta horietatik aurrera). Eman nahi izan genuen lehenengo pausoa izan zen imajinario kolektiboa eraikitzea zeri buruz hitz egiten dugun partekatzeko. Ibiltzeko, aztertzeko eta proposatzeko gonbidapena izan zen.

+Info

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *