Egonaldiaren bigarren gutuna: talde-kontakizuna

Uharte, 2019ko abenduak 11

Jende maitea,

Egun ugari igaro dira bidali genuen azken gutunetik eta esan beharra dago aurkikuntza berriak eta harrigarriak ditugula leku bitxi honi eta bere biztanleei buruz. Wikitokin esperientzia berriaz bueltan gara eta esan dezakegu oraingoan bidaia aurrekoa baino biziagoa izan zela.

Guztira hiru egunzoragarri eman genituen bertan eta denbora gehiena, orduak, Hor aretoan hartu genuen aterpe, non izaki bitxi horietako askok euren ohituren berri eman ziguten zehatz-mehatz. Guretzat areto hori beti izango da hitzen arrainontzia.

Lehenengo eguneanwikitoker batzuekin elkarrizketa pertsonal interesgarriak izan genituen, zeinetan hobeto ulertu nahi genituen gauza ugari galdetu genizkien. Bakoitzari galdetu genien euren istorioa zein zen eta leku horretara zerk eraman zien. Nola bizitzen duzu komuna dena? Nola baloratzen dituzu burutzen dituzun rolak? Nola ikusten duzu erabakiak hartzea? Nola kudeatzen duzu eskainitako denbora? Nolakoak dira zure lotura pertsonalak? Nola eragiten du Wikitokik zure bizitzan? Zeintzuk dira komunitate honetan garatzen dituzun tresnak eta gaitasunak? Zein da zure esperientzian batzen duzun ikaskuntza? Nola proiektatzen da? Gure buruak irudiez, hitzez eta emozioez betetzen joaten ziren hitz egin genuen izaki bitxi bakoitzarekin.

Egun horretan bazkari zaporetsua jan genuen Sareanen. Bertara wikitokerrek enbaxadoreak deitutako izakiak bidaltzen dituzte, ulertu dugunaren arabera gertuko beste proiektuak esploratzera joaten direnak beharrezkoa denean laguntzeko edo lankidetzan aritzeko. Bertankomunitate harrigarri horrekin izandako lehenengo kontaktuarekinhitzak eta elikagaiak partekatu genituen

Hitzen arrainontzian beste une bat igaro ondoren, hain nekatu itxura izan behar genuen, nonhostak bere izena ohoratu eta hartu genezanbere etxera eraman baikintuen, beti egongo gara eskertuta.

Hurrengo goizean Auzolan deitutako talde-erritualera gonbidatu gintuzten. Esan zutenaren arabera, hamaika hilabete zeramatzaten jarduteko egitura eta modu berria eraikitzen eta esperimentatzen eta wikikrazia deitzen dutenaren inguruan bakoitzak nola sentitzen zen partekatu nahi zuten. Atentzioa eman zigun pareta magnetiko bat zutela, zeinean wikitoker bakoitzaren argazkiak kokatzeaz eta mugitzeaz gain,guretzat sinbolo misteriotsuak ziren gauzakerraztasunez margotzen eta ezabatzen zituzten.

Oraingoan ikasi dugu wikitokerrentzat hitzez gain metaforak ere garrantzitsuak direla. Adibidez, erritual horretan semaforoa deitutako gauza bat erabili zuten, polo negatiboa eta positiboa zituena. Horrela, euren gorputzekin momentu bakoitzean nabaritutako energia adierazi nahi zuten. Izakietako batek, bere burua aurkeztu zuena praktiketan zegoen erraztatzailetzat (antza, horrek esan nahi du esperientziarik ez duela eta gainerakoek ebaluatu dezaketela; horiek horrela, primeran egin zuela iruditu zitzaigun), galderak botatzen zituen eta benetan ikusgarria zen ikustea nola mugitzen ziren alde batetik bestera, batzuetan elkarrekin, bestetan banaka. Nola sentitzen zara wikikrazian? Uste duzu zirkulu-egitura berriak Wikitokiko barne-antolakuntza errazten duela? Uste duzu egitura berria eraginkorragoa dela erabakiak hartzean? Uste duzu boterea eta erantzukizunak banatzea mesedegarria dela? Nola sentitzen naiz burutzen dudan posizioan? Eraginkorragoak gara denbora kudeatzen? Lehen baino gutxiago edo gehiago ematen dugu? Lehen baino lan gehiago burutzen dugu taldeka?

Batek begiratzen eta idazten zuen bitartean mugitzen ziren eta hitz egiten zuten. Horrela egin zuten aurrera eta azkenean hobeto ulertu genuen, izaki bitxi horietako batek porru bat erakutsi eta modu zaporetsu honetan azaldu zigunean: hori guztia porru hori bezalakoa zen, bere alde mingotsarekin (denbora edo eginkizun gainkarga bezala) eta bere alde goxoarekin (norabidearen kongruentzia handiena bezala, zeinean boterea banatuago dagoen) eta ederra porru osoaz gozatzea dela.

Txundituta ikusi genuen ere matxinsaltoak (txapulinak, esan zuten) zituzten txokolate tabletak jaten zituztela eta oraindik ez dakigu hori erritualaren zati zen ala ez. Egiaz, izaki bitxi hauek janariarekin duten harremana benetan berezia da guretzat.

Amaitzeko, proposamenez betetako kolorezko paperez bete zuten pareta, denak aurrerapen egokia duela uste duten arren, wikitokerrekbadakitelako hobetu beharreko gauzak daudela. Errituala amaitzeko lurrera bota ziren, batzuen buruak besteen sabelen gainean, ulu egin zuten eta barrea behartu zuten algarara arte.

Egun horretan, Wikitokin partekatutako otordua jendetsua izan zen oso eta taldeak zein pribilegioak errazteari hitz egin genuen, baia guk ezin izan ginen bazkalostean luzatu beste izaki batek bere hitzak oparitzekoa baitzen arrainontzian.

Mundu berri hau eta bere biztanleak askoz hobeto ulertu arren, Hortaz, azken egunean, izaki horietako batzuk ausaz hartu eta hitzen arrainontzia sartu genituen euren artean hitz egin zezaten. Boterearen gaia azaldu genien. Wikitokin, zer ulertzen da boteretzat? Zer-nolako eragina duteWikitokin botere ardatzek (sexu-generoak, adinak, arrazalizazioak, ikasketek…)? Wikitokin boterea eskaintzen duenari (informazioari, partaide izateari, antzinatasunari, partaidetzari) buruz kontatu zutenaz bezainbatean, honakoa galdetu genien: zer egiten da berarekin, zer-nolako gatazkak/asimetriak sortzen ditu, nola erregulatzen da, zer-nolako potentziak ditu, zer-nolako ahultasunak sortzen ditu? Zein da botere banaketaren atzean dagoen filosofia, zergatik banatu?

Hori guztia azken otordua baino lehen bota genien, benetan esanguratsua izan zena ere. Jakin izan genuen eraikina antzinako medikamentu kontsultategia izan zela sexu-transmisiozko gaixotasunentzat eta auzoari buruzko anekdota eta istorio atsegingarri ugari kontatu zizkiguten.

Arratsaldez, bazkaldu ostean, beste izaki batzuk harrapatu genituen eta “bizitza erdian” deitzen denari buruz galdetu genien. Denborari, zaintzei eta diruari buruz hitz egin zuten. Autoustiapenari eta produktibismoari buruz, desazkundeari eta ekonomia feministari buruz. Batzuetan slogan batean baino ez geratzen dena betetzearen zailtasunari buruz. Baita frogatzen dituzten ekintzei zein esperimentuei buruz eta talde-posizioa izatearen beharrari buruz ere.

Berriz ere, esperientzia aberasgarria izan da, dudarik gabe. Askoz hobeto ulertu dugu leku bitxi hau zer den, euren izakiak nortzuk diren euren eta wikikrazia deitzen duten horizer den. Orain etxera itzultzeko, istorio polit hau idazteko unea da.

Maitasun osoz,

Laura eta Guille

Post-data: Itzuleran, hainbeste aurkikuntzaz nekatuta, lo geratu ginen eta amets harrigarri bat partekatu genuen: txalupa batean geunden ozeano erdian, hainbat tamainako txalupez inguratuta, denak hari batez lotuak eta norabide berean. Iluntasuneko eta zalantzazko ozeano zabal horretaz nabigatzen argizko eta esperantzazko uharte baterantz gindoaz. Bere urertzetan arrain anitz eta bitxien ekosistema bat ikusi genuen. Ez zen uharte bakarti bat, aldiz, zuhaitzez betea zegoen: forma bihurriak baina kimu berriak zituzten zuhaitz okertuak, kiwi zuhaitzak erori zitezenekiditen zuten tutoreez inguratuta, sokez lotutako zuhaitzak non ez zen argi ikusten nork eusten zuen nor. Uhartea kartelez beteta zegoen ere, hainbat bide adierazten zituztenak: hartzen ikasi, pesimista itxaropentsua, zizare-zuloa, 3.0, aurkikuntza handia, hirugarren motako topaketak, beste dimentsioan, OZeko astiaren zurrunbiloa, Alizia ispiluan zehar, zortzigarren familia eta kluster eta gaztetxe baten arteko gurutzaketa. Ez genekien zein bide hartu, ezta hitz horien guztien esanahia ere, baina urrunean mihiztadura antzeko bat ikusi genuen eta jakin-nahiarekin gerturatu ginen. Identifikatu gabeko eta identifikaezina zen objektu hori hainbat gauzez eginda zegoen, labaingarri baten bidez itsatsita zeudenak. Labaingarriaren etiketan “elkarsorkuntza” irakurtzen zen eta erradiazio liluragarria igortzen zuen. Erradiazioagatik liluratuta, bat-batean soinu xarmagarri batek esnatu gintuen. Abesti bat zen, “ez da hanka-sartzerik egon…” edo tankerako zerbait esaten zuena.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *