< Jardueretara itzuli

WIKIREKI Ate irekien jardunalgia

INFORMATU ·  PARTEKATU · GOZATU · IKASI  · OSPATU

Wikitoki zer den eta bertan zer gertatzen den partekatzeko ate irekien jardunaldia. Elkar ezagutzeko, nahasteko eta saretzeaz gozatzeko. Eta ziurgabetasun garai hauetan, komunitatean eusteko abentura txiki-handiak ospatzeko. Bisita gidatu batetik auzoko garagardo bat dastatzera, wikikrazia tailer bat, torrija bat eta landare auzolan bat tartean, elkarrekin bazkaltzeko geldialdiarekin. Egun oso bat gertukoak gonbidatzeko, baina baita jende berria, jakintsua eta gogoduna ere hartzeko.

2026ko irailaren 30a, asteazkena.
10:00etatik aurrera, egun osoan zehar.
Bisita gidatu batetik auzobirra dastatzera.
Askotariko jarduerak, guztiontzako.

Ekintza guztietan parte hartu dezakezu edo nahi duzuna aukeratu.
Jardunaldi osoan edo ekintza konkretu batean parte hartzeko, izena eman behar da, lekua bete arte.
Jarduera solteetan izen-ematea doakoa da. Jardunaldi osoan parte hartzeko, bazkaria barne, 5 € ordaindu beharko dira.

 

Zertarako dira jardunaldi hauek?

Wikitoki zer den ezagutzeko eta bertan gertatzen dena elkarbanatzeko.

Elkar ezagutzeko, nahasteko, saretzeko eta kodiseinatzeko, eta inguruko lurraldeetako eragileekin elkarrekin lan egiteko.

Unibertso honetara hurbildu nahi duten bazkide berriekin konektatzeko.

Eta ziurgabetasun garai hauetan,  komunitatean bizitzearen abentura ospatzeko.

GORDE ZURE PLAZA!

 

Zer gertatuko da?

Wikitokiren alderdi, ezaugarri eta une ezberdinak ezagutzeko esperientzia izango da: 

  • 10:00etan. BISITA GIDATUA. Proiektua ezagutu eta LAB, KOOP eta SARE dimentsioetan murgiltzeko. Espazioan barrena ibiliko gara: nor garen, zer egiten dugun, nola funtzionatzen dugun…
  • 11:00etan. TORRIJA. Wikitokiri eragiten dioten gaiez hitz egiteko hamaiketakoan biltzen gara . Oraingo honetan, Wikitokin parte hartzeko sortu diren modu berriak izango ditugu hizpide.
  • 12:00etan. ETA WIKIKRAZIA, ZER DA?. Soziokrazian oinarritutako Wikitokiren antolaketa ereduari buruzko saio praktikoa: zirkuluak, adostasuna, rolak… Horrez gain, gure erregulazio eta zaintza tresnak ezagutuko ditugu.
  • 14:00etan. BAZKARI HERRIKOIA. Goizean zehar sukaldatuko ditugun jakien usain gozoek espazioa girotuko dute, elkarrekin bazkaltzea Wikitokiko une onenetarikoa baita. Elkarrekin egoteko eta bizitzako kontuez, esku artean ditugun gaiez eta Wikitokiz hitz egiteko momentua da.
  • 16:00etan. LANDARE AUZOLANA. Wikitokin landare asko ditugu eta hauek espazioaren parte bihurtzeko ezinbestekoa dira zaintza lanak, elkar ezagutzea eta bizitzaren materialtasunean inplikatzea. Tailer honetan eskuak lurretan sartu eta Wikitokin bizi diren landare eta beste izaki bizidunak ezagutuko ditugu.
  • 18:30ean. AUZO BIRRA. Wikitokitik auzora. Wikitokitik atera eta auzoa ezagutuko dugu, zerbait hartzen dugun bitartean. Lehenengo ibilbide txiki bat egingo dugu eta gero… gerokoak.

GORDE ZURE PLAZA!


Zergatik da interesgarria gurekin elkartzea?

Zure printzipio eta balioekin bat datorren lanerako espazio baten bila zabiltzalako. Trantsizio ekosozialarekin lotutako erlazio-ekosistema baten parte izan nahi duzulako, jarduera-arlo ezberdinetatik. KO lotura komun gisa ulertzen duzulako: kolektiboa, kolaboratiboa, kooperatiboa, komunitarioa… Edo, besterik gabe, hemen egiten dena ezagutzeko jakin-mina duzulako.  

ZURE ZAIN GAUDE! PLAZA GORDE!

Jarduera hau “Sareko laborategiak: kultura komunitarioa eta hirien arteko lankidetza Santander-Bilbo-Gasteiz” proiektuaren barruan garatzen da, La Ortiga Colectiva, Fundación Caja Rioja eta Wikitokiren arteko lankidetzan, TAN CERCA 2026 programaren babesarekin. Programa hau Bilboko eta Gasteizko udalen kultura-arloek eta Fundación Santander Creativak sustatzen dute.