ELKARBIZI aurkezpena: erabilera lagapeneko etxebizitza kooperatiboa Euskadin bultzatzeko gida
ELKARBIZI Ingoin eta Ariwakek kooperatiba txikiek garatutako proiektua da, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren ERAIKAL programaren finantzaketarekin. Proiektuaren helburua da erabilera lagapeneko etxebizitza kooperatiboko egitasmoak bultzatu, garatu eta sendotzeko tresna praktiko eta moldagarriak eskaintzea, Euskadiko testuingurura egokituta.
Gidak ikuspegi integrala proposatzen du, proiektu horiek ez direlako soilik eraikin bat sustatzeko prozesuak: komunitatea, gobernantza, zaintza, bideragarritasun ekonomikoa, esparru juridikoa, arkitektura, lurraldearekiko harremana eta ikaskuntza kolektiboa ere lantzen dituzte.
Aurkezpenean, etxebizitza kooperatiboaren sektorearen testuingurua, ikerketa eta diagnostikoaren ondorio nagusiak eta ELKARBIZI gidaren edukia partekatuko dira. Horrez gain, sektoreko eragileekin eta proiektuetan esperientzia dutenekin mahai-inguru bat egingo da.
Saioaren programa
11:30 Ongietorria
Amaia Goyena / Begoña Abaitua
11:35 Euskadiko etxebizitza kooperatiboaren sektorearen testuingurua
Rubén Méndez · Koobizitza / Ariwake
11:45 Ikerketaren eta diagnostikoaren ondorioak
Rafael Grau Cárdenas + Begoña Abaitua · Ingoin Koop
12:00 ELKARBIZI gidaren aurkezpena
Amaia Goyena · Ingoin Koop
12:10 Mahai-ingurua
Rafael Grau Cárdenas · Gidaren ikertzailea
Rubén Méndez · Koobizitza / Ariwake
Bizkaiko etxebizitza kooperatiboko proiektu gonbidatua
12:40 Galdera-txanda
13:00 Saioaren ondorioak eta esperientzien trukea

