< Jardueretara itzuli

Taylor y Sailor: Diagramas para comparar diferentes simulaciones frente a las observaciones.

R-Ladies Global genero aniztasuna sustatu asmoz sortutako komunitate internazional bat da. R-Ladies Bilbao talde handi honen parte den atal bat da. Gure helburua elkarri babesa eman eta R-ko komunitatearen barruan hazten laguntzea da. Gainera, R-Ladies Global proiektua, R Consortium-Linux Foundation-ek finantziatzen du.

Informazio gehiago eta tailerrerako materiala: https://www.meetup.com/es/rladies-bilbao/

 

Politika eta portaera kodea:

R-Ladies komunitateko antolakuntza eta hizlari postuak genero femeninoarekin edo genero minoritarioekin (cis eta trans emakumeak, trans gizonak, ez-binarioak, ageneroak, kasu) identifikatzen diren pertsonek bakarrik beteko dituzte. Hala ere, pertsona orori irekia da hitzaldi eta jardueretako parte-hartzea.

R-Ladies jazarpenik gabeko eremuak sortzeaz arduratzen da, ez dugu onartuko parte-hartzaileenganako inongo jazarpenik. Hori dela eta, R-Ladies Bilbao taldeak erantzukizuna eta eskubidea du, komunitatearen interesa babesteko hartu beharreko neurriak hartzeko, jokabide-kodearen arabera.

 

Norbaitek tailer edota hitzaldiren bat eman nahiko balu R-Ladiesen saioetakoren batean, ondoko helbide elektronikora bidal diezaguke mezu bat: bilbao@rladies.org

 

Info gehiago:

R-Ladies: https://github.com/rladies/starter-kit/wiki/Code-of-Conduct#spanish

R-Consortium: https://wiki.r-consortium.org/view/R_Consortium_and_the_R_Community_Code_of_Conduct