< Jardueretara itzuli

TAILERRA: Heteronormak ikusten uzten ez duena

Histeria kolektiboak gure erakundeetan begiratu ahal izateko espazio-denbora bat antolatu du, non heteronormak sortzen dituen hutsuneak antzeman ditzakegu. Bereziki, sexu- eta genero-aniztasuna gure talde eta proiektuetan bihurtu ohi diren isilune eta tabuei zuzenduko dugun ekintza izango da hau.

Zuen lankidetza-prozesuetan kontuan hartzen al dituzue pertsona heterodisidenteen bizi-ezaugarriak? Zergatik da funtsezkoa LGTBI+ biztanleria kontuan hartzea? Kontuan hartu nahi duzue eta ez duzue hori izendatzeko formularik aurkitu?

Wikitokitik tailer bat proposatu nahi dizuegu, agerian uzten duena LGTBI+ pertsonen bizitzei buruz hitz egiten dugunean zutaz ere ari garela, lagun cisthetero, zuri ere generoari eta desioari buruzko arau sozial berberak zeharkatzen bait zaituzte.

TAILERRA/Hausnarketa kolektiboa:

Heteronormak ikusten uzten ez duena. Sexo eta genero aniztasuna gure erakundeetan

Saioen amaieran baloratuko dugu ea beste esku-hartzerik behar den pertsonalizatutako kasu praktikoetan, edo eta, erakunde bakoitzean sor daitekeen beste behar zehatzen bat elkarrekin aztertzeko.

Noiz: Wikitoki

Noiz: Abenduak 2 eta 3, 15:00-17:00h

Facilitazioa: Udane HerFer (Histeria)

Hizkuntzak: euskara eta gaztelania

Leku mugatuak. IZENA EMAN* (azaroaren 26ra arteko epea zabalik)

*Karraskan, Sarean, Ekonopolo eta Wikitokiko langileei eta boluntarioei zuzendutako doako tailerra.