BIDAIA: Hiri-tramankulu tailerra
Keinu artistiko bat abiatzeari, iristeari eta lurralde berriak bizitzeko moduari buruz hausnartzeko.
Wikitokik eta Hibernando Estudiok, “Territorio y Confluencia” egonaldiaren esparruan, sortzeko tailer doakoetan parte hartzera gonbidatzen zaituzte, migrazioa baino haratago desplazamendua begiratzeko: bizipen partekatu bat da, arrazoi eta distantzia desberdinekin guri eragiten diguna eta lurralde eta komunitate berrietan berriz kokatzera gonbidatzen gaituena.
Tailerra honetan, Hibernando Estudioko Sol Benavente artista plastikoaren laguntzarekin, etxe txikiak egingo ditugu; gero, espazio publikoan utzita, performanceak egin ahal izateko.
Zatoz? 👉 IZEN-EMATEKO FORMULARIOA
Tailerra gaztelaniaz egingo da; ez da beharrezkoa aurretik esperientzia izatea, komunitatean partekatzeko eta sortzeko gogoa baizik.
Parte hartzeko zure ardurapeko pertsonak zaintzeko tailerrean laguntza behar baduzu, esan iezaguzu!

Bilboko auzotarrei zuzendutako tailer irekien bidez, esperientzia desberdinen arteko topagune bat sortu nahi da, antzekotasunak aitortzeko diferentziak ezabatu gabe, eta memoria kolektibo bat eraikitzeko, hiria espazio bizidun, humanoa eta partekatua bezala begiratzea ahalbidetuko diguna.
“Territorio y Confluencia” bizilekua WIKIRIKI ikerketa eta sorkuntza bizilekuen deialdian hautatu da 2026an, Wikitokik bultzatua eta Bilboko Udalaren Kultura Sailaren finantzazio-laguntzarekin.

