< Egonaldietara itzuli

Territorio y confluencia (Lurraldea eta konfluentzia) | Sol Benavente Molina eta Vito Pinto Herrera (2026)

Territorio y confluencia (Lurraldea eta konfluentzia) sorkuntza-prozesu kolektiboko egonaldia da, bidaia eta lekualdatzea bizitzako esperientzia partekatutzat aztertzea proposatzen duena. Proiektua bultzatzen duten pertsonen migrazio-esperientzian oinarrituta, begirada zabaltzen du gure bizitzak eraldatzen dituzten hainbat mugimendu begiratzera: hiri bat aldatzea, leku bat uztea, ingurune ezezagun batera iristea eta kide izateko modu berriak eraikitzea.

Gogoeta, esperimentazioa eta sorkuntza lankidetzazko hiru saiotan zehar, abiatzea, testuinguru berri batean beste pertsona bat izatearen esperientzia eta bizi ditugun espazioak sinbolikoki bere egiteko moduak aztertuko ditugu. Laburbilduz, lekualdatzearen esperientzia bere egitea.

Proposamena hainbat sorkuntzatan gauzatuko da: espazio publikoan esku-hartze gisa pentsatutako objektu txikiak, nortasuna aztertzen duten maskarak eta pertsonaiak, eta prozesuan zehar sortutako istorio, oroitzapen eta gogoetak biltuko dituen fanzine kolektibo bat.

Proiektuak esperientzia desberdinen arteko topagune bat sortzea du helburu: antzekotasunak ezagutzea, desberdintasunak ezabatu gabe, eta hiria espazio bizidun, humanoa eta partekatutzat ikustea ahalbidetuko digun memoria kolektibo bat eraikitzea.

Egonaldiaren amaieran, emaitzen aurkezpena eta sorkuntza-prozesuaren erakusketa eta partekatzea egingo dira.

 

Bultzatzaileei buruz:

  • Sol Benavente Molina Bilbon bizi den artista bisual txiletarra da, eta Hibernando Estudio-ren sortzaileetako bat. Bere lana sorkuntza bisuala, espazio publikoan esku-hartzea eta prozesu partizipatiboak uztartzen ditu.
  • Vito Pinto Herrera Bilbon bizi den kazetari, kultura-kudeatzaile eta komunikatzaile txiletarra da. Bere lana komunikazioa, ekoizpen kulturala eta bitartekotzea lotzen ditu, bereziki artista eta kultura-proiektu ez-europarren zabalkuntzan interesa duela.

Gainera, Pasmi Iparraguirre artista multidiziplinario eta kultura-kudeatzailearen lankidetza izango dute; prozesua lagunduko du eta hirugarren saioan parte hartuko du.