Nola

maraña
Wikitoki beta iraunkorrean dagoen proiektua da; egikerak, erlazio-erak eta antolaketa erak modu praktikoan zalantzan jartzean datza proiektua.
Gaur egun elkar-ezagutza, identifikazioa, interes zein helburu komunen zehaztapena eta martxan jartzearen fasean gaude. Gure funtzionamenduari dagokionez, gure kezkek bereziki bi alderdi dituzte ardatz:

  • Saretze modu ezberdinak, komunitatean sartu-partehartu-barne egoteko (inplikazio-konpromezu-ardura-eskubide…mailak)
  • Gobernantza eredua eta bideragarritasun planaren garapena.

Des-contra

Partaidetza erak

Saretze moduei dagokionez, bi bazkide motek osatzen dute Wikitoki:
Wikitoker, barne-antolaketan, funtzionamenduan, jardueren antolaketan, atazen banaketan eta erabaki hartzeetan modu aktiboan partehartzen duten pertsona edo erakundeak. Espazio komunen erabilerari lotutako modalitate ezberdinak daude:

  • Txoker: lanerako espazio finkoa duen wikitokerra da. Instalakuntza komunen ohiko erabilpena egiten du.
  • Mahaier: lanerako mahai jarraituan noizbehinkako espazioa duen wikitokerra da. Instalakuntza komunen noizbehinkako erabilpena egiten du.
  • Sarer: lanerako espazioa behar ez duen wikitokerra da. Instalakuntza komunen noizbehinkako erabilera egin dezake.
  • Wikilagun, proiektuarengandik hurbil dauden, amabitxi modura laguntzen duten eta jardueretan partehartzen duten pertsona edo erakundeak dira (Wikitokiko espazioen erabilpen egin ahal izateko, Wikilagun izateko beharra dago).

Dibujo Asamblea

Kudeaketa eredua

Gure kudeaketa ereduak horizontaltasuna, gardentasuna, sakanabaketa eta elkar-erantzunkizuna bilatzen du – modu kritikoan, gatazkei aurre eginez, errutina eta ohiturak gaindituz-. Zerikusia duten beste ekimenetako esperientzien metaketa eta lan kolektibo osatzen dugunon batuketaren emaitza da.
Eredua ondorengoen bidez artikulatzen da:

  • Elkarrizketa eta erabakiak hartzeko bidezko organoa den hilean biko asanblada.
  • Gobernantza, espazio fisikoa, jarduerak eta komunikazioa lan-taldeak, eguneroko kudeaketarako eta proiektu zehatzak garatu ahal izateko. Wikitokiko kideak lan-talde ezberdinetan txandakatzen dira.
  • Auzolan praktikak baliabide komunen mantentze egokia egiteko.
  • Denboraren bankua, inplikatutako agente guztien artean denboraren kudeaketa-jarduna eta erantzukizunen oreka bilatzeko modu gisa.