Wikiriki 2023 – 2024 :: Hautatutako egoitzak

Edizio honetan parte hartu izana eskertu nahi dizugu. Wikirikiren historian proposamen gehien jaso dituen deialdia izan da! Mila esker!!

57 proposamen jaso ditugu, eta horietatik lau aukeratu behar izan ditugu, gutxi direnak… Beraz, oso lan zaila izan zen Jurades taldearentzat, behin baino gehiagotan elkartu ginen; izan ere, banakako ezaugarriengatik lau aukeratzeaz gain, lau egoitzen multzoak haien arteko oreka-mailaren bat izatea ere bilatu genuen, eta Wikitokitik ekintza-eremu gehiago bete ahal izatea. 

Hainbat ikuspuntutatik heldu dira proiektuak, besteak beste, artea, jaia, lankidetza-sareak, landareak, jolasa, auzoko harremanak, informazio librea, ezkutuko ekonomiak… eta gainera, munduko hainbat lekutatik heldu dira.

Proposamenak bi txandatan egingo dira, urriaren amaieran eta urtarrilean hasiko dira, 2 eta 4 hilabete bitartean. 2023-2024 ikerketa eta sorkuntzarako egoitzetarako deialdiaren barruan garatuko diren lau proiektuak hauek izango dira:

2023:

Landagrafia – María Arriera. Auzoko esplorazio botanikoa, landare-aniztasunean paseatzeko gonbidapena, BilboZaharra, San Frantzisko eta Zabalako lorategi batekin topo egitea, natura beti bertan dagoela ospatzeko.

El pan-óptico – Muchacho Loco. Pan-optikoak segurtasunaren eta segurtasun ezaren kontzeptuei buruz ikertu eta gogoeta egin nahi du Bilbo Zaharrean. Eremu horrek Bilboko beste auzo batzuetan baino polizia-presentzia eta zaintza-sistema handiagoak ditu.

2024:

Wiki takes San Francisco – Mentxu Ramilo Araujo.  Bilboko San Frantzisko auzoa hartu auzoko eta hiriko hainbat kolektiboren parte-hartzearekin, Wikimedia proiektuetan (Wikipedia, Commons, Wikidata) ondareari, pertsonei, lekuei (testuak, irudiak, datuak) buruzko ezagutza askea sortzea, eta esperientzia hau baliagarria izan dadila prozesu hori beste leku batzuetan errepikatzea erraztuko duen gida batean sistematizatzeko.

Postalak – Marian Puertas eta Dorleta Urrutia. Artistak kaleetako saltzaileekin elkartzea, lokalik ez dutenekin, Bilbotik buetaka dabiltzanekin, formatu merkean, eskuragarrian eta modatik pasatzen ez direnekin: postalak.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *