Lurretatik itsasora: Mar Menorren eraldaketaren inguruko kontakizun kolektiboa
Aurten, Wikitokin arte-zientzia lankidetzak esploratzen hasi gara. Violeta Cabellok y Paula Zuluagak indarrak batu ditugu ikerketa-ekintza prozesu parte-hartzaile bat ekiteko Murtziako Mar Menor aintziraren krisialdi sozioekologikoaren inguruan. Etika feministatik eta zainketetatik abiatuta, hiru urteko ikerketa honek hausnarketarako gune bat sortu nahi dugu, eztabaida publikoan ordezkatuta ez dauden hainbat gizarte- eragilerekin, nahiz eta kaltetuenak izan: arrantzaleekin, nekazari txikiekin, turismoaren sektorearekin eta aintziraren aldeko kolektiboetan inplikatutako ekintzaileekin.
Lanaren lehen urtean aurretiko ikerketa-lana egin genuen Mar Menor lurraldeak jasandako eraldaketaren inguruan, zeinean nekazaritza-eremu zabala dagoen: Campo de Cartagena. Lana hasteko, lurralde horretan hazi diren 30 pertsona elkarrizketatu ziren, azken 50 urteotan jasandako bilakaerari buruzko zenbait begirada dituztenak. Elkarrizketetatik abiatuta, hiru kontakizun osagarri eraiki genituen: bata, nekazari txikien ikuspegitik eta Campo de Cartagenari buruz, eta, bestea, Mar Menorrari buruz, arrantzaleen eta sektore turistikoaren ikuspegia eta aktibistena jasoz. Kontakizun horiek 3 foku-taldetan banatu ziren, eta elkarrizketatutako 15 pertsonak horiek zuzentzen eta hobetzen lagundu gintuzten. Azkenik, hiru kontakizunak ehundu genituen Campo de Cartagenako eta Mar Menorreko begirada integratzailea irudikatzen duen kontakizun bakarrean.
Orduan hausnartu genuen zer egin genezakeen kontakizun hori jardun akademikoa baino gehiago izan zedin, eta nola hedatu genezakeen gehiago zabaltzeko. Beraz, Lorna Biermannn eta Raquel Meyers artistak sartu ziren, bizitza grafikoa eta entzumenezkoa eman ziezazkioten. Lornak infografia bat diseinatu zuen kontakizunez abiatuta, zeinean, ikur-sorta bati esker, aukera dagoen hiru kontakizun partzialen denbora-lerroak jarraitzeko eta istorioan zehar nola elkarlotzen diren ikusteko. Bestalde, Raquelek bere Murtziako kutsua eskaini zuen Violetarekin batera istorioa kontatzeko, eta Lornak, Wikitokiren audioaren erreginak, podcast batean grabatu zuen, Archive-n entzun daitekena. Azkenik, Lornak kontakizunaren amaierako testua maketatu zuen irakurtzea nahiago duten horientzat.
“Mar Menor. Kontakizun kolektibo bat”-en helburua ez da Itsaso Txikiko prozesu sozio-ekologikoen azalpen zehatza ematea, ezta egia objektibo baten antza izatea ere. Parte-hartzaileen ahotsez eta esperientziaz osatutako armiarma-sarea da, beste formatu batzuetan eraldatzen lagundu duten ikertzaileen eta artisten bitartekaritzarekin. Mar Menor-en dauden ahots guztiak ez daude bertan. Adibidez, ez ditugu elkarrizketatu nekazaritzako ekoizpen- eta esportazio-enpresa handietako ordezkariak, ezta erakundetan erabakiak hartzen dituztenak ere, ezta arrainak, zalditxoak eta aintzirako beste ez-gizaki batzuk ere. Abiapuntu da zabaltzen jarraitzea espero dugun komunikazio-kanalak irekitzeko eta gure elikadura-sistemaren eraginez lotuta dauden lurraren eta itsasoaren arteko harremanaren inguruko eztabaida publikoa sustatzeko.
Ikertzaileek biziki eskertzen diegu kontakizuna eraikitzeko denbora eta ezagutza eskuzabaltasunez partekatu duten pertsonei eta parte-hartzaileak aurkitzen lagundu digutenei. Espero dugu istorio honek lagungarria izatea Mar Menorrentzat etorkizun bidezkoagoa eta osasuntsuagoa irudikatzeko zubiak sortzeko.
Lan hau honakoek finantzatu dute: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak Juan de la Cierva programaren bidez (MCIN/AEI/10.13039/501100011033); bikaintasuna egiaztatzeko 2018-2022 Maria de Maeztu programak (MDM-2017-0714); Eusko Jaurlaritzak BERC 2022-2025 programaren bidez; eta Europako Batzordeak,
Horizonte 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren bidez, Marie Skłodowska-Curie ‘NEWAVE – Next Water Governance’ Prestakuntza eta Berrikuntza sareak, 861509. Finantziazio-hitzarmenapean.