Ikasturte berria indar handiz hasi da Wikitokin!

Wikitokerrak, aste hauetan zehar, lantzen ari diren proiektuak eta ekintzak bildu ditugu. Arterekin eta jardunbide artistikorekin, herritarren berrikuntzarekin, kultura‑kudeaketa feministarekin, gorputzarekin, plazerarekin eta (auto)zaintzekin, prokomunarekin, belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioarekin, hondakinez gero osatutako instalaziorekin… lotura duten ekimen ugari dira. 

Hori erranik, atera zure agenda eta idatzi datozen kontuak: jardunaldiak, erakusketa, topaketak, tailerrak… Idatzi ere gure ustez zuentzat interesgarriak izan daitezkeen zenbait berri eta irakurketa.

Erakusketa: zaborra ez  da existitzen

Kontsumoaren eta hondakinen gizarteari buruz hausnartzeko erakusketa.

Basurama

2022ko irailaren 22tik abenduaren 11ra, Cristina Enea Fundazioan, Donostia

Abenduaren 11ra arte Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean ikusgai egongo den erakusketa honetan ikus-entzunezko materiala eta instalazio fisikoak bilduko dira, hondakinetatik abiatuta, “kontsumo eta hondakinen gizarte honi buruz hausnartzeko helburuarekin”.

Basuramak, 2001ean sortutako kultura- eta ingurumen-ikerketa, -sorkuntza eta -ekoizpenean diharduen kolektiboak, bere azterlana eta jarduna ekoizpen-prozesuetan, horiek dakartzaten hondakinen sorreran eta egungo egoera horiek sorrarazten dituzten sormen-aukeretan oinarritu du.

+info

Ekosistema Transitando nazioarteko topaketa

Komunitateak eta prokomunak eusteko metodologiak eta tresnak partekatzeko topaketa.

Grupo de Actividad Cooperativizada (GAC) taldeak antolatua, ColaBoraBoraren parte-hartzearekin. Beste eragile batzuek ere parte hartu dute, hala nola, L’Arada Creativitat SocialPeer-Produced Research Lab, Projet Collectif, Remix the Commons edo Solidarius Italia.

Online. Urriaren 4a, asteartea, 15:00etatik 17:00etara.

Prokomuna komunitate-kudeaketarako aspaldiko jardunbidea da (alternatiba estatuari eta merkatuari edo horien osagarria), azken urteotan berpiztu dena proiektu teknologikoren, kulturalen, sozialen bidez; baita ere ekoizteko, erreproduzitzeko, kudeatzeko eta erabakiak hartzeko eredu irekirekin, banaturekin eta demokratikorekin.

Topaketa honetan metodologiak, tresnak (teknologikoak, juridikoak, ko-diseinuaren ingurukoak, kudeaketaren ingurukoak, zaintzaren ingurukoak…) partekatuko dira. Jardunbide prokomunalak gero eta leku eta esparru gehiagotan hedatzen laguntzen duten esperientzia eta ikaskuntzak trukatzeko aukera.

+info

“Hiri eskubidea” jardunaldia

Hirietan giza berrikuntza eta justizia nola ahalbidetu.

Antolatzailea: “Bilbao Urban & Cities Design – Hirigintza eta Hiriak” Elkartea

Laguntzailea: Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia eta Innobasque

La Terminal, 2022ko urriaren 5a

Eusko Jaurlaritza RIS3 espezializazio-arloen eta 2030 Agendaren lehentasunen euskal programaren lurralde-hedapenarako burutzen ari diren ekimenen zati gisa,  ihardunaldi hau GJH 11 eta «Hiri Jasangarriak» aukera-eremu helburuen barruan kokatzen da.

Wikitokiko bi hizlarik parte hartzen dute:

  • Ricardo Antón (ColaBoraBora), Berrikuntza, trantsizioan dagoen mundo baterako aukera. 
  • Karlos Renedo (Hiritik-At), Hirien papera trantsizio ekosozialean – teoriak, esperientziak eta ekintzak.

+info

Mujeres Desenredando Violencias VIII. jardunaldiak: Plazerra eta (auto) zaintza

Antolatzailea: hikaateneo // Laguntzailea: Histeria kolektiboa // Babeslea: BFA eta Bilboko Udala

Urriak 14 – abenduak 29, hikaateneoan (Bilbo)

Aurten (geure burura) zaintzearen eta geure denbora ematearen garrantzian jarri nahi dugu

arreta. Era berean, mendekotasuna duten pertsonak garenez, zainketak eman eta jasotzearen ezinbesteko funtsa ezagutzea. Maite dugun jendeari, hurbileko inguruari, auzokoei, lan egiten dugun pertsonei eta elkarrekin bizi garen pertsonei ere. Baita gizarte osoari eta, inoiz baino gehiago, hura zaintzeko gure konpromisoa behar duen mundu finitu bati merezi duen zainketa ematea. Historikoki, sakrifizioarekin eta konpromisoarekin zerikusia duten jarreretatik aldarrikatu izan da, eta “borroka”, “militantzia” eta antzeko adierazpenak erabili izan dira.

Jardueren artean hainbat hitzaldi, tailer eta elkarrizketa aurkituko dituzu.

Anima zaitez eta parte hartu!

+info

Topaketa: E-kin, diseinua ahizpatasunez

Antolatzailea: Mundo Ivaginario eta Wikitoki // Laguntzailea: COAVN, BBK kuna, … // Babeslea: BFA, Emakunde eta Wikitoki-Sorgune EJ

Urriaren 27an, BBK Kunan eta azaroaren 23an Wikitokin (17:00-19:30)

Urria eta azaroan bi topaketa egongo dira, zeinetan emakumeok egindako eta balore feministak dituen diseinuaz kolektiboki hausnartu, sektoreko dinamika patriarkalak identifikatu, proiektu eta ekimenak ikusarazi eta komunitatearen hurrengo urratsak emateko usteak partekatuko ditugun. Topaketa horien asmoa zaintzarako une eta guneak izatea da; sostengurako espazio osasuntsuak, seguruak, atseginak eta ahizpatasunez beteak. Parte-hartzea laguntzeko, zaintza gune bat ere izango dugu.

+info

5 gako zure proiektuan xedeak duen indarra aztertzeko

Lankidetza publiko-sozialeko proiektuak definitzen dituzten ezaugarrien inguruko lehenengo zikloa bueltan dugu.

Bherria, lankidetza publiko-soziala sustatzeko programa

Koordinatzaileak: Korapilatzen, Komunikatik eta ColaBoraBora

Bherrian, lankidetza publiko-sozialeko proiektuak definitzen dituzten 11 ezaugarritan sakontzeko asmoa hartu dugu; lankidetza hori Administrazio Publikoaren eta herritarren arteko lankidetza da. Horretarako, hiru-hileko bakoitzaren ekintzak ezaugarri batean ardaztu genituen. 2022. urtea “Lankidetza publiko-sozialaren asmoa” ezaugarrian sakontzen hasi genuen. Lanaren emaitza gisa, bi dokumentu prestatu ditugu (testu bat eta infografia bat) bost gakoak laburbiltzeko, lankidetza publiko-komunitarioko proiektuen asmoa bera zehaztu nahi duten pertsonak lagundu ahal izateko.

+info

Compostando documenta15

ColaBoraBorako Ricardo Antónen artikulua, Poliédrica magazinean eta artxiboan digitalean argitaratua.

Zein da artearen ahalmena? Zein da lumbungaren ahalmena? Zer-nolako ahalmena izatea nahi dugu?

“Dokumenta” bati gerturatzea, hegoalde globaletik ekosistema prokomunal bat balitz bezala eratu dena. Erre-produkzio bideak sortzaileen zerbitzura jartzeko ahalegina egin duen proposamena. Denbora eta ideiak partekatzeko, topatzeko eta ezagutzeko, elkarrizketa informalak izateko, besteekin ikasteko eta ondo pasatzeko gonbidapena.

Proposamen artistiko kolektibo eta kolaboratiboari, desafiatzaile eta pluribertsalari, esperientzial eta bizipenezkoari, konplexu eta arazotzaileari gerturatzen da testua, zeinak etorkizunera begira hausnartzen utziko gaituen. Ez da, berez, artelanei buruz ari, ordea, arreta jartzen du artelanak iragateko eta elkarrekin eragiteko moduko sistema eragile libre eta irekia eratzeko talde-ahaleginean.

info+

Berandu goaz, baina irailean landu ditugun zenbait ekintzen berri eman nahi dizuegu:

Projecte Vitamina, lekuko garapena sarean

Topaketa, lotura eta adimen kolektiboa sareko lana sustatzeko, aldameneko lurraldeen garapena lortu nahian.

Koordinatzaileak: Korapilatzen, Komunikatik eta ColaBoraBora.

2022ko udaberrian Kataluniako bi probintzietako bost lurralderen sustapen ekonomikorako entitateak lagundu genituen Projecte Vitamina sproiektuan: elkarlanean aritzeko aliantza publiko-pribatua. Proiektuaren helburua zera da: lanarekiko sarbidea erraztea eta mantentzea, lanbide-heziketa eta prestakuntza sustatzea eta bost lurralderen (Manlleu eta lurralde esparrua, Ges harana, Orís eta Bisaura, el Moianès, Garrotxa eta Ripollès) lekuko garapena bultzatzea.

Webguneak proiektuaren informazioa osoa biltzen du, eta bideo-laburpenak zehaztasunez laburbiltzen du proiektuaren ahalmena.

info+

GORPUTZ TANTAK. Zer behar du ikaslearen gorputzak ikaskuntzarako prest egoteko?

Artaziakoop

Gorputz Tantak bigarren hezkuntzako irakasleei zuzenduriko formazio eta  material pedagogiko sorta da, gorputza, zentzumenak eta emozioak ikaskuntza prozesuen erdigunean jartzeko.

Gipuzkoako DBH  institutu ezberdinak

Zer behar du ikaslearen gorputzak ikaskuntzarako prest egoteko? 

Galdera honi tiraka dantzaren, arte hezkuntzaren, psikoterapiaren, fisioterapiaren yoga eta diafreoaren profesioanak elkartu ginen. Gero eta argiago daukagu gure gorputzak, emozioak, zentzumenak lantzea ezinbestekoa dela ikaskuntzarako eta eguneorko bizitzarako.  Baina nola heldu gai honi? Nola landu ditzakete irakasleek ongizate fisiko eta emozionala ikasgelan?

Hausnarketa hauen emaitza 30 ariketa labur dira, 1-5 minutukoak, DBHko irakasle eta ikasleek gelan bertan behar dituztenean erabiltzeko. Gorputzak zer behar duen pentsatu eta horren arabera aktibatzeko, erlaxatzeko, enfokatzeko, birkokatzeko edo elkartzeko dinamikak eskaintzen ditu ekimen honek. 

Bideo, Instagram 

XX. Getxoko Komiki Azoka

Antolatzailea: Getxoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.

Getxon, irailaren 30etik urriaren 2ra.

Josune Urrutiak XX. Getxoko Komiki Azokan parte hartuko du berriki argitaratu den komikiarekin, Hoy no es el día, zeinean sei emakumeren bizitza eta arte-ondarea esploratu eta omentzen dituen. Emakume horiek Josuneren inspirazioa izan dira, minbiziarekin izandako esperientzia euren artelanak eraldatzea eta aberastea laga izan baitzuten.

Aleak sinatuko ditu urriaren 2an, igandean:

>13:00etan Jokerreko saltokian

>17:00etan Astiberriko saltokian

info+

Tailerra: Kultur kudeaketa feministaren ahulguneak eta indarguneak 

Kultur kudeaketa begirada feminista batetiik sinposioa antolatu zuten Eusko Ikaskuntzak, Emakunderen eta Bilboko udalaren babesarekin. Artaziakoopek tailer bat eman du honen baitan.

BBK Kuna, Bilbo, 2022/09/22

Eusko Ikaskuntzak topagune bat antolatu zuen: Kultur kudeaketa begirada feminista batetik. Eragile ezberdinak elkartu ginen bertan, gure eguneroko jardun eta kezken inguruan partekatu eta hitz egitera.  Aratziakoopek tailer bat eskaini genuen, kultur kudeaketa femisitaren ahulgune eta indarguneak lantzeko, gorputzak erdigunean jarriz, gure soinak eta hauen  ingurua entzunez eta elkar zainduz. 

info+, Bideo

Txirikorda jardunaldiak, Usurbilgo belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioa martxan jartzeko.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala 

Laguntzaile eta parte-hartzaile: Hiritik At

Irailak 23 eta 24, Potxoenean. Usurbil, Gipuzkoa 

Txirikorda belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioa gauzatzetik gero eta gertuago dago: 2023an bertan martxan jartzea espero da. Elkarbizitza eta izaera komunitario berezia izango du, eta horregatik, aurre-lanketa bat egitea ezinbestekoa da. Besteak beste, Txirikorda jardunaldiak egin ziren, etxebizitza komunitarioen eta belaunaldi arteko esperientzien ingurukoak.

info+

HORRELA IKUSTEN DUT NIRE BURUA

Josune Urrutiarekin marrazkiaren bidez nork bere buruari begiratzeko tailerra

Antolatzaileak: Nafarroako Komikiaren Azoka, Tiza Pamplona elkartea Nafarroako Gobernuaren, Iruñeko Udalaren eta Lizarrako Udalaren laguntzarekin.

Irailak 24, 11:00 – 13:00, Civivox Condestable

8 urtetik aurrera. Plaza mugatuak.

Josune Urrutiak erakutsitako belaunaldiarteko tailerra, marrazkiaren bidez, autoerretratuari eta begiradari helduko diona. Zer da autoerretratua? Eta zeintzuk dira bere osagaiak?

Así me veo liburuaz abiatuta, autoerretratuaren inguruan arituko gara.

Así me veo lanerako tresna da, hausnarketa eta ekintza gonbidatzen dituen irakurketa.

Tailerra zera proposatzen du: marrazkiaren bidez, (geure burua) begiratzea eta prozesuaz gozatzea. Guztiok marrazteko gai gara, neurri handiagoan edo txikiagoan. Tailer honetan, teknika ez da garrantzitsuena eta ez dugu zertan marrazten jakin parte hartzeko.

Nafarroako Komikiaren XII. Azokaren egitaraua / Liburuaren esteka / Esteka Navarra Televisión-en bideora (8. min.)

Hoy no es el día’ ERAKUSKETA Nafarroako Komikiaren XII. Azokan

Antolatzailea: Nafarroako Komikiaren Azoka, Tiza Pamplona elkartea Nafarroako Gobernuaren, Iruñeko Udalaren eta Lizarrako Udalaren laguntzarekin.

Lizarrako Fray Diego Kultur Etxea, irailaren 6tik 28ra.

María Herrerosek, Jaime Martínek, Josune Urrutiak eta Flavita Bananak erakusketa batzuk burutuko dituzte eta euren lanak aurkeztuko dituzte Nafarroako Komikiaren XII. Azokan.

“Hoy no es el día” Josune Urrutiak osotasunean egin duen lehenengo nobela grafikoaren lan originalak eta ikerketa materialak, marrazkiak eta erakutsiko dira. Bertan, Beatriz da Costaren, Anna Halprinen, Audre Lorderen, Susan Sontagen, Jo Spencen y Hannah Wilken bizitza eta arte‑ondarea esploratu eta omentzen ditu. Sei emakume horiek Josuneren inspirazioa izan dira, minbiziarekin izandako esperientzia euren artelanak eraldatzea eta aberastea laga izan baitzuten.

info+

Azkenik, jakinarazi nahi dizuegu…

EHKOM Wikitokira batu da Wikilagun gisa

EHKOM y Wikitoki – Beñat Azkargorta

EHKOM Wikitokerren komunitatera batu da eta espazioa partekatuko du Bilbon sarea osatzen duten gainontzeko egitasmo, eragile eta pertsonekin.

ehkom irabazi asmorik gabeko kooperatiba integrala da, lankidetza publiko-komunitarioan oinarrituta Euskal Herrian telekomunikazio-sare irekiak eratzeko eta kudeatzeko jaio dena.

Bere helburu nagusiak: Euskal Herriaren burujabetza teknologikoa hauspotzea, euskal herritarroi azpiegitura propioak emanez, eta arrakala digitala ezabatzea, bai desberdintasun sozioekonomikoek eragindakoa zein periferian edo landa guneetan bizi diren herritarrek pairatzen dutena. 

Gehiago jakin nahi baduzu, eman begirada bat gure webguneari!

EHKOM-en webgunea, gehiago jakin nahi duenarentzat.

Oraindik egin ez baduzu, hileroko aldizkarian harpidetu daitezela gomendatu iezaiezu zure lagunei, Wikitoki orbitako ezer gal ez dezazuen. Bestalde, gogoratu gure sare sozialak (twitter eta instagram) jarraitzea, berri ugari baitaude bertan.

Zaindu eta laster arte!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *