Politika Zientzia eta Soziologiako graduko ikasleen bisita

Proiektuak Diseinatu eta Egitea 3. mailako Politika Zientzia eta Soziologiako ikasleek duten nahitaezko irakasgai bat da. Irakasgaia bereziki ikerketa metodologiara bideratuta badago ere, asmoa dut hortik haratago daude proiektu eta diseinuen berri emateko, Wikitokira bisita egiteko aukera baliatu dut. Batetik, zabaldu egiten duelako proiektuen esparrua gizarte berrikuntza, kultura eta esku-hartzea uztartzen dituzten proiektuetara begira. Bestetik, berrikuntzara diseinatutako kolektibo bat ezagutuko dute. Ikasleek ikasgai izan dute botere harreman eta dinamika sozialak eta honek beste praktika eta diziplina batzuetatik. Horretaz gain, noski, haien ingurunea ezagutzen laguntzen die, unibertsitatean eta unibertsitatetik kanpoko gertakizunen harremanak uztartuz.

Bisitan, Haizea eta Isak egin ziguten harrera, proiektuaren zer, zergatik eta nola osatzen den azaldu ziguten, proiektuen formulazioa eta honek dituen zailtasunak erdigunean jarriz. Ondoren, proiektuak formulatzeak dituzten zailtasunen inguruan hausnartu genuen Ritxi eta Isak plantetatutako zailtasunak mahai gaineratu ziren. Esango nuke ikasleek harriduraz hartu zutela proiektuaren planteamendua, esango nuke ez zutela sumatu horrelako proiektuak sortzeko beharra, edo honek izan ditzakeen ondorioak.

Wikitoki ezusteko gauzak gertatzeko azpiegitura bat dela, eta ezustekoen bila aritzea ezinbestekoa dugu gizarte arloa berritu nahi badugu.

Niri bisitan iruditu zitzaidan Wikitoki ezusteko gauzak gertatzeko azpiegitura bat dela, eta ezustekoen bila aritzea ezinbestekoa dugu gizarte arloa berritu nahi badugu. Hala ere, ez genuen lortu haien artean ezusterako nahia, gogoa piztea. Esango nuke toki urruna suertatzen zaiela, nolabait ohartu nintzen badaudela elementu generazional batzuk (hacker kultura esaterako) identifikatzen zailak dituztenak. Baina toki hurbila ere egiten zaie, gune kolektiboekin jarraikortasun argia dutenak. Hala ere, ustekabekoa izan zen bertan aurkitu zutena eta espazioan lekutua: aurkezpenaren ondoren, espazioan barrena murgildu ziren,
bertan zituzten antolakuntzarako kartelak eta instalazioak ikusten.

Bisita egin ostean, postreren batekin identifikatzeko eskatu zigun Isak bukaeran. Niretzat, gazi-geza izan da postre hori. Batetik, ikasleen harridura sanoa iruditzen zait, sozial-politiko landu eta diseinatzeko ustekabeko espazioak ikustaraztea. Bestetik, harridura hori egitasmoren batera itzultzeko beharra ikusten dut, bestela estimulu hutsean geratu daitekeelako, ez bada ondorio konkretuetara lotzen. Asmoa izan nuen haiekin gune honi lotutako proiektu bat proposatzeko, baina ez nuen gune egokirik topatu pauso hori emateko. Agian hor dut nik hurrengo batean haiekin lantzeko erronka. Ritxik “paluego” postrea proposatu zuen gertatutako deskribatzeko: egun hartan dastatutako esperientziara etorkizunean berriro etorriko zaiela eta honek zentzu berrituak izango dituela. Ziur hala izango dela kasu batzuetan.

Hutsune hauek ikusita, Wikitokiri bisitaz haratago doan proposamen bat egitea gustatukolitzaidake hurrengo urte baterako. Bertan gauzatzen ari diren proiektu baten inguruan engaiatzea ikasleak eta begi horietatik esperimentaziorako, diseinuen gaineko hausnarketarako eta haien ezagutzak ikasgeletatik haratago eramateko gogoa piztea.

Asier Amezaga, EHUko irakaslea Zientzia eta Soziologiako graduan, idatzitako artikulua.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *