WIKIRIKI 2021-2022 egonaldiak hautatu ditugu!
Wikirikiko epai-mahaiak hautatu egin ditu 2021-2022 Ikerketa- eta sorkuntza-egonaldien deialdiaren baitan garatuko diren lau proiektuak. Hona proposamenak:
- Elkarrekiko liburutegia, Raquel Meyersena eta Arkaitz Saizena. Bizitza erdian jartzen duten giza-erreprodukzioko ereduekin eta Wikitokiko auzoko gizarte- eta kultura-testuinguruarekin duen loturagatik.
- Non dago nire etxea, Gema Marín Méndezena. Genero eta sexu aniztasuna zainduz, bizitza erdian jartzen duten giza-erreprodukzioko ereduekin duen loturagatik eta Wikitokiko auzoko eragileekin duen harremanagatik.
- Sigma proiektua, Ma Sofía Hurtado Valdésena eta Juan J. Glez de Lena Vallinarena. Mundua interpretatzeko dinamika gisa jolasarekin eta elkarlanean sortzen ari diren teknologien erabilera kritikoarekin duen loturengatik.
- Wikitoki Sound Techxtures, Jose Javier Salutregui Paciosena. Trantsizioan dagoen munduaren eta auzoko gizarte- eta kultura-testuinguruaren aurreko aukerekin duen loturagatik.
Erabakia ez da erraza izan, proiektu ugari jaso baititugu elkarsorkuntza zenbait ikuspuntutatik esploratzen dituztenak; artea, musika, ikus-entzunezkoen sormena, jolasak… barne hartzen dituztenak. Guztira 43 proposamen izan dira, gehienbat Euskadikoak eta Estatukoak, bata beste hainbat lekukoak ere, adibidez: Buenos Aires, Caracas eta Mexiko Hiria. Kanpoan geratu dira ekimen interesgarri asko, elkarsorkuntzaren inguruan esploratzeke dauden bideak erakusten dituztenak.
Hautaketa egiteko, epaimahaiak kontuan hartu ditu oinarrietan jasotako irizpideak. Era berean, aniztasuna bilatzen saiatu du, bai gaiez zein parte-hartzaileen profilez bezainbatean.
Proposamenak bi txandatan garatuko dira, urriaren amaieran eta urtarrilean hasiko direnak eta 2 eta4 hilabete arteko iraupena izango dutenak.
Hala ere, kontuan hartuko ditugu jasotako gainerako proposamenak, etorkizunean bestelankidetza-ildoak abian jartzeko aukera badugu.
Hona hautatutako lau Wikiutoki egonaldien azalpen laburra:
Sigma proiektua
Egileak: Ma Sofía Hurtado Valdés eta Juan J. Glez de Lena Vallina
Sigma proiektuaren asmoa da Errealitate Alternatiboko Joko (ARG) berriak erabiltzeko aukerari buruz ikertzea bizikidetasunaren eta afektibitate-loturen mesedetan. ARGak formatu anitzeko esperientzia barneratzaileetan oinarritzen dira, baliabide digital zein fisikotan integratuta daudenak. Parte-hartzaileek esperientzia berritzaile honetan parte hartuko dute, zeinean besteekiko harremanak eraldatuko diren. Ma Sofía Hurtado Valdés eta Juan J. Glez de Lena Vallina diziplina anitzeko artista gazteak dira.
Wikitoki Sound Techxtures
Egileak: Jose Javier Salutregui Pacios
Proposamena, izaera esperimentalekoa, ekoizteko, kontsumitzeko sentitzeko eta hondakinak kudeatzeko moduarekin lotuta dago; hondakin horiek espazio geografikotik – bitaletik – kulturaletik- urbanotik – sozialetik eta kolektibotik ,”WIKITOKI” hiritik, Bilbo Zaharratik, San Frantziskotik eta Zabalatik jaiotzen den soinu-aztarna bihurtzeko. Zaborraren zarata soinudunaren pertzepzio sentikorraren bidez, geure sentikortasuna moldatuko dugu eta naturarekin, hondakinekiko erantzukizunarekin, elikadurarekin, zaintzekin eta kontsumitzeko moduarekin dugun harremanari esanahi berria eskainiko diogu. Jose Javier Salutregui Pacios Arte ederretan eta Gizarte- eta kultura-antropologian lizentziaduna da. Piano irakaslea da eta musikarekin eta teknologiarekin lan egiten du gizartea eraldatzeko tresna gisa.
Non dago nire etxea?
Egileak: Gema Marín Méndez
Non dago nire etxea? Ikuspuntu queer batetik, etxearen esperientziari buruz talde-hausnarketa lortu nahi duen proiektua da, topagune bat sortzeko, zeinetik bizipenak partekatu eta etorkizun posibleak proposatzeko familiaren, etxearen edo etxea bizitzearen inguruan Wikitoki komunitatearen testuinguruan. Gema Marín Méndez arkitektoa ikusizko artista da, arte garaikidean prestakuntza duena. Ikerkuntza artistikoa eta jardunbide kulturala batera egiten ditu genero eta queer politiken ebakipuntuan.
‘Elkarrekiko liburutegia [Interdependence Library]’
Egileak: Raquel Meyers eta Arkaitz Saiz
‘Elkarrekiko liburutegia [Interdependence Library]’ proiektuaren asmoa da Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoen aniztasun kulturala dokumentatzea eta gure auzokideen objektuak, baliabide immaterialak, gaitasunak, estimuak, ezagutzak eta jakintzak kolektibizatzea; baita euren herrialdeen jatorria, kulturak, erlijioak… ere ikuspuntu garaikide batetik eta zaintzari buruz hausnarketa kritikoa egiten. Ikuspuntu teorikotik zein praktikotik.
«Gauzen liburutegietan [libraries of things]» eta «Artoteketan» (arte liburutegietan) iradokitutako proiektua.
Rayel Meyers diziplina anitzeko artista da, eta teknologia zaharkituekin (teletestua, faxa eta Commodore 64a) mekanografia gisa definitzen du bere praktika. Arkaitz Saiz argazkilaria da eta argazkigintzako zein bideo proiektu pertsonalak eta merkataritza- eta argitaratze-proiektuak konbinatzen ditu.