Bherria, tresna askeak eta talde-komikia, urrirako proiektuak

Hilabete honetan, wikitokerrak, zenbait ikuspuntuetatik abiatuta, lankidetzaren inguruko proposamenetan arituko dira. Urrian, honakoak abian jarriko dira: herritarrek parte hartzeko prozesuak Europaren etorkizuna eraikitzeko, software askea sustatzeko proposamenak, administrazio publikoan berrikuntza irekiko prozesuak eta beste proiektu asko.

Europaren etorkizunari buruzko konferentzia

Europar Batasuna, Deliberativa.org, Pezestudio.org

Iraila – Abendua

Europaren etorkizunari buruzko konferentziak zera proposatzen du, Europako herritarrek bertako erronkei eta lehentasunei buruz eztabaidatzea. Mota honetako lehenengo konferentzia da: ekintza demokratiko paneuropear handian datza, eztabaida irekia, inklusiboa eta gardena lortzeko funtsezko lehentasunen eta erronken inguruan.

Herritarren 4 paneletako bakoitza 200 herritarrek osatzen dute, EBko aniztasuna ordezkatzen dutenak eta ausaz hautatu direnak. Panelek EBrentzat gomendioak adieraziko dituzte, Konferentziaren Bilkuran eztabaidatuko direnak.

Demokrazia, Balioak eta eskubideak, Zuzenbidezko Estatua eta Segurtasuna panela koordinatuko dugu Deliberativa.org-ekin batera.

+INFO

Tailerra: Zergatik ez ditugu tresna askeak erabiltzen?

Tailerraren asmoa izango da kultura-jardunbideetan tresnen erabilerari heltzea.

Montera34k antolatuko du tailerraren baitan, Kultura eta Hiritartasunari buruzko VII. Topaketan.

Donostian, 2021eko urriaren 13-15ean, online.

Gaur egun tresna ireki on asko daude erabilgarri, baita proiektuei sendotasuna ematen dieten komunitate asko ere. Gaur egun erraztasunez jar daiteke abian. Ereduak daude aukera ematen dutenak tresna askeak zerbitzu gisa erabiltzeko instalazioaz edo mantentze-lanez arduratu beharrik gabe. Hala ere, tresna askeak erabiltzeari buruzko galdera zaharrak bertan daude eta egokia da oraindik horiek mahaigaineratzea: adibidez, zergatik ez dira erabiltzen “aukera ona” dela jakin arren?

Tailerra galdera horiek batera mahaigaineratzean eta gida batzuk partekatzean datza, bakoitzak bere erantzunak aurki ditzan erabiltzen ditugunak.

+INFO

Bherria TOPAKETArako izen-emateak ireki dira

Bherria lan-jardunaldi irekia da, formatu digitalean eta elkarlan publiko-sozialari buruzkoa

Sustatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzak Boluntariotzaren Euskal Kontseiluarekin batera. Talde teknikoa: Komunikatik, Korapilatzen, ColaBoraBora

2021eko urriaren 14a

Bherria Topaketa heltzear dago Urriaren 14an, 09:00ak eta 14:00ak bitartean, lan-jardunaldi ireki horretan egongo gara. “Lankidetza publiko-soziala larrialdi-egoeretan: erronka berriei erantzuna emateko gakoak” izenburupean, larrialdi-egoeretan (COVID-19ak sortutakoa, esate baterako) erantzun komunitarioak eraiki dituzten proiektu zehatzei begiratuz ikertu eta ikasiko dugu, Administrazio Publikoaren eta herritarren arteko lankidetza kontuan hartuta.
Izen-emateak webgunean.

+INFO

Efectos secundarios: 19 Historietas del Covid

Erakusketa eta Komikia, Efectos secundarios

Antolatzailea: Cultura en Vena fundazioa. Koedizioa: Astiberri eta Cultura en Vena fundazioa.

Autore parte-hartzaileak: Alfonso Zapico, Amaia Arrazola, Ana Galváñ, Ana Oncina, Antonia Santolaya, Carla Berrocal, Cristina Bueno, Cristina Durán, Javier Olivares, Josune Urrutia, Laura (Pérez Vernetti), María Herreros, Martín López Lam, Meritxel Bosch, Miguel Ángel Giner, Nuria Tamarit, Paco Roca, Raúl (Fernandez Calleja), Sole Otero y Susanna Martín. Mónica Lalandaren eta Álvaro Ponsen laguntza eta testuak ditu. Laguntzaileak: Reale Foundation eta AC/E Acción Cultural Española.

Liburuaren argitalpena eta erakusketa ibiltaria: Aínsa (Huesca) urriaren 16a eta 17a.

Jatorriz, ospitaletan eta huste arriskuan dauden landa-komunitateetan, modu ibiltarian erakusteko diseinatu zen proiektua. 22 komiki autoreen lana erakusten du, hausnarketa sustatzeko pandemiaren eta berehalako eraginen inguruan, baita azeleratu dituen arazo guztien inguruan ere. Koronabirusari buruzko istorio zehatzez gain, ekimen honek pandemiak azaleratu duenaren inguruan hausnartzen du ere, “ohikotzat” hartzen genuena: gizarte desberdintasunak, nagusiekiko jokabidea, zaintzen eta genero-rolen garrantzia, banakoen askatasunera eta demokrazietara mehatxua, ingurune-krisialdia…

+INFO

Mujeres Desenredando Violencias: Boterea eta pribilegioak (bis)

Abian jarriko dira Mujeres Desenredando Violencias jardunaldien VII. edizioa. Aurten ere boterean eta pribilegioetan ardaztuko dira

Hika Ateneo + Histeria.

Urriaren 9a, 18:00etan

Inaugurazioa 24×7 antzerki foro erakustaldiarekin. Erein Kolektiboak Etxeko langile eta zaintzaile diren emakume migratuen Getxoko taldearekin batera burutako antzerki laborategiaren ondorioz sortutako talde-sorkuntza.

Urriaren 13a, 18:00etan ONLINE

Relaciones de poder, poder en las relaciones >> Beatriz Cerezo y Lionel Delgado. Poliamodioa eta proposamen ez monogamoak espazio askeak al dira edo botere-harremanek, erresistentziek eta opresioek zeharkatzen dituzte?

Urriaren 19a, 18:30etan

Poner la casa en llamas >> Blanca Ortiga

Tailer honetan botere mekanismoak eta harremanak berrikusiko ditugu, zeinen mendean artearen sistemako historia, kanonak eta zilegitasunak eraiki diren.

Urriaren 26a, 18:00etan(euskaraz)

Irudi menopausikoen laborategia. 2. edizioa >> Josune Muñoz

Zenbat botere galtzen dugu informazio falta dela eta? Noren interesen aldera jotzen du? Nondik dator tabuaren iturria? Beti izan da honela? Eta Euskal Herrian?

+INFO

Zuzkidura-bizitokiak diseinatzen ditu Pezestudiok irizpide jasangarrirekin

10 zuzkidura-bizitoki berri eraikitzeko proiektua burutuko du Otxandion, Bizkaian.

Eusko Jaurlaritza, Pezestudio.org, Control 20.

Lehiaketa publikoaren bidez esleipendunak izan ondoren, eraikuntza hori diseinatzeari ekin genion, herritar zaurgarrirentzat espazioak alokatzera zuzenduko dena. Otxandioko hiri-egitura konfiguratzeko aukera da, 2011tik hutsik egon den espazioa erabiliko baita eta udalerriarentzat zuzkidura publiko garrantzitsua eratuko baita.

Proposatutako eraikuntza, gainera, inguruan barneratzen den arkitektura-pieza jasangarri gisa hartzen da, testuinguruaren garrantzia azpimarratuko duena lekuko material eta sistema birmoldatuen erabileraz abiatuta eta egurra proposatuko duena egitura gisa zein kanpoko eta barneko estalki gisa.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *