Zer dabiltzate Wikitokiko egoiliarrak? 2020ko abenduak

Wikitokerrak, aste hauetan zehar, lantzen ari diren proiektuak eta ekintzak biltzen ditugu:

Carta Ciana egonaldiaren emaitzen erakusketa

Carta Cianaren baitan sortutako zianotipoen erakusketa, Flora Pozzobonen eta Miguel Virizuelaren proposamena. Erakusketa Sareanen ikusi ahalko da abenduan zehar

Wikitoki, Wikiriki 2019-2020 Egonaldien programaren baitan.

“Errebelatzea, revelare latinez, erakustea baino ez da. Batzuetan, argi izpi bakarrak josturen artean sartu eta lehen ezkutu zegoena ikustea ahalbidetzen du. Irudiaren gizartean, non dena prozesatua eta proiektatua dagoen, kanpora ateratzeko eta ikusteko tarte txikia dago.”

Carta Ciana Flora Pozzobonen eta Miguel Virizuelaren diziplinarteko proposamena da, San Frantzisko auzoaren ehun sentikorra eta ezkutua zianotipotan erakusten duena. Abenduak 2 proiektuaren emaitzak aurkeztu ziren; egonaldian zehar burututako testuak eta irudiak biltzen dituen argitalpena.

Erakusketa San Frantzisko auzoan dagoen Sarean auzo kulturgunean egongo da ikusgai bai abenduaren, 12an Gau Irekiaren egitarauaren baitan, bai Sareanen abenduan zehar ekintzak dauden egunetan. Horretarako guztirako, espazioak 30 minutu lehenago irekiko ditu ateak.

+Info

Amatasun bollak

Abenduaren 4, 11 eta 28an, 17: 00etan, Zoom-en

Histeria

Amatasuna historikoki gai biologizista izan da, naturalizatua eta sozialki ezarria, eta horregatik jarri izan da eztabaida feminista hainbeste zalantzan. Baina azken urteetan hausnarketa sakonagoa eta esperientzia-trukeari lekua egiteko eta amatasunen inguruko beste narrazio batzuk eraikitzeko eskatzen duten ahotsak gero eta gehiago dira. Nolakoak dira bollo amatasunak? Zer dute subertsibotik gure amatasunek?

+Info

COVID19 Lagunkoitasuneko Europako Jardunbide Egokiak IV. Jardunaldia

Nola sustatu bizi-ingurune erraztatzaile eta lagunkoiak?

Abenduaren 4a, 8: 30-etatik 13: 30-etara. Erdipresentziala: Bilboko Euskaldunan eta online

Euskadi Lagunkoia (Eusko Jaurlaritza)

Lagunkoitasunaren, bizi-ingurune erraztatzaileen eta zahartzearen erronkan egiteko handia dago. Eta COVID19k frogatu du zeharkakoa eta ezinbestekoa dela hori. Horregatik guztiagatik, funtsezkoa da esperientziak ezagutzea, elkarrekin ikasi ahal izateko eta zenbait lurraldetan bere garapenean eta transferentzian elkarlanean aritu gaitezen. Horixe da jardunaldien helburua.

Manchester Institute for Collaborative Research on Ageing institutuaren, British Society of Gerontology-ren, Manchester Ageing Hub-en edo Zanbranako Alkatearen proposamenez gain, ColaBoraBoratik Gelditu Kurba aurkeztuko da, “Eta pandemia elkarlanean gainditzen badugu? galdera proposatuko duena.

+Info

Escovid19datan sarituak: COVID-19ren inguruko datuak biltzeko lankidetza-proiektua

Montera34k Gaztela eta Lehoiko Datu Irekien IV. Lehiaketa irabazi du

Escovid19data (https://lab.montera34.com/covid19/) lankidetza-proiektutik, Montera34k, herri-administrazioen gardentasun nahiaren eza ikusita, COVID-19ren inguruko datuak biltzen jarraitzen du probintziaka. Egunero, datuak 19 modu desberdinetan biltzen dituzte (bat erkidego edo autonomia-erkidego bakoitzeko) datu-base erabilgarria eta alderagarria eskaintzeko, datu irekiak irekitzeko. Gehiago irakurri gertatzen ari denaren inguruan.

Lan hori dela eta, Gaztela eta Lehoiko Datu Irekien IV. Lehiaketan sarituak izan dira produktuak eta zerbitzuak mailan.

Berriatuako Herri Ikastetxean patioa eraldatzeko prozesua

Ikastetxeko haurrekin haien patioaren eraldaketa landu

Abenduak 17, osteguna.

Hiritik AT – Berriatuako Udala

Herri Ikastetxea berritzeko eta handitzeko lanak abian daudela aprobetxatuz patioa eraldatzeko prozesua abiatu da. Irakaskuntza zentroetako jolasorduetan erabilitako espazioak jolasteko eremuak izateaz gain harremantzeko ere badira. Harreman hauek espazioaren konfigurazio eta ondorioz erabileraren araberakoak izaten dira. Hortaz, zentroetako patioek duten konfigurazioa oso garrantzitsua da haurren harreman hauek sustatu eta eraikitzerako orduan, bai genero berdintasuna zein adin ezberdinetako haurren erlazioa eta orokorrean elkarbizitza lantzeari begira.

+Info

Jolas eremu berri bat Arakaldon

Arakaldoko plazan, natura eta jolasleku berri bat uztartzen dituen proiektu bat garatuko dugu herriko umeekin batera

Abenduaren amaieran, Arakaldon

Hiritik At – Kokoriko Hezkuntza Faktoria – Arakaldoko Udala

Jolas eremu berriaren bidez, sexu, adin eta ezaugarri ezberdinetako haurren beharrei tokia egingo zaie, azken batean, haurren sormena, jolasa eta elkarbizitza osasuntsua sustatuz. Natura, parte-hartzea, aniztasuna, autonomia, jolasa eta sormena oinarri hartzen dituzten jolasguneak eraiki beharra daukagula uste dugu.

+Info

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *