Zer dabiltzate Wikitokiko egoiliarrak? 2020ko azaroak

Wikitokerrak, aste hauetan zehar, lantzen ari diren proiektuak eta ekintzak biltzen ditugu:

Burgiko plaza eraldatzen da!

Hirigintza taktikoko esku-hartzea plazaren espazioa pertsonentzat berreskuratzeko

cAnicca

Irailaren amaieran Burgiko Plaza eraldatzeko auzolana burutu zen.

Gaur egun ibilgailuek inbaditzen duten espazioa berreskuratzea eta pertsonen beharrak erdian jartzea izan dira hirigintza taktikoko proiektu honen helburuak. Autoeraikuntza, lorezaintza eta marrazketaren inguruko jardunaldi batzuekin amaitu zen, zeinetan Pirinioetako herritxoko adinekoenek zein gazteenek hartu zuten parte.

Obra amaitzean, probaldi bat hasi zen aspektu beharrezkoak testatzeko eta moldatzeko aukera emango duena. Plaza lehentasunezkotzat antzeman zen esku-hartzetako bat izan zen, Burgi Atsegina hiri-diagnostiko parte-hartzailearen emaitza gisa.

Untzitibar Arana SAREAN NAHASTEN

Nafarroako Untzitibar Aranaren espazio eta baliabide komunen inguruan taldeka aztertzeko proiektua.

cAnicca

Untzitibar Arana. Nafarroa.

Untzitibar Aranaren udalbatzen artean SAREAN NAHASTEA, ELKARTZEA, KONEKTATZEA ETA SAREA SORTZEA bilatzen zuen proiektua abian jarri zen. Ikuspegi teknikoa lurralde horretan bizi diren pertsonen eguneroko esperientzia eta beharrekin nahasten duen proiektua. Inguru horren logikak behatzeko eta ulertzeko gonbidapena, egitura fisikotik haraindi doazen zenbait aspektutan arreta jartzen.

Mugikortasuna Lerinen

Lerineko Alde Zaharrean mugikortasunari buruzko azterketa.

cAnicca

Lerin. Nafarroa.

Lerineko mugikortasunari buruzko azterketa 2019an burututako Lerin Atsegina proiektuaren emaitzetako bat da. Proiektuak udalerriko espazio publikoa ulertzeko moduan aldaketa bat eragin zuela ikusteak poztu gintuen; hortaz, azterketa honi ekin genion, pertsonen lehentasunak espazio publikoaren erdian jartzeko asmoa duena. Erregulatzea, antolatzea, mugatzea eta kontzientziatzea dira Jose Francisco Cidekin batera garatzen gauden proiektu honetan landuko ditugun aspektu batzuk dira.

Mutrikuko Hezkuntza Plana

Mutrikuko Hezkuntza Plana diseinatzeko prozesuaren 3. saioa.

Hiritik At

Azaroak 24, Mutrikun.

Mutrikuko Hezkuntza Plana diseinatzeko prozesuaren asmo nagusia herritik herriarentzat hezkuntza estrategia diseinatzea da eta horren baitan proiektu pilotoa garatzea. Hezkuntza zeregin partekatu bat den horretan, eskolak eta familiak funtsezko eginkizuna duten arren, badira beste hainbat eragile zeregin horretan zuzeneko erantzkizuna dutenak. Beraz, herritik herrira norabidea segitzen duten prozesu iraunkorra eginen da.

Areatzako mugikortasun jasangarrirako estrategia

Areatza herriko mugikortasun jasangarriaren estrategia landuko da, espazio publikoak eta mugikortasuna aztertuz.

Hiritik At

Areatzako Herri Eskolan, 2020ko azaroaren 10ean.

Hiri-mugikortasunak udalerriaren eskalarekin, bizi-kalitatearekin, biztanleen hezkuntzarekin eta ohiturekin oso lotuta dagoen erronka bat planteatzen du, horregatik plan hau gauzatzeko ezinbestekotzat jotzen da herritarrek planaren diseinuan parte hartzea.

BERpentsatu Otxar – Pauzoa

Otxarkoaga auzoa suspertzeko proposamena eta azterlan esperimentala egiteko prozesua.

Hiritik At y Pezestudio.org

Urrian, Otxarkoaga auzoan Hiri Laborategi bat antolatu genuen, BERpentsatu OTXAR prozesuaren barne, non hitzaldiak, hiri ibilbide gidatua eta laborategi praktikoa gauzatu ziren. Horren baitan, tailer kreatibo batean aritu ginen Otxarkoagako auzokideekin batera, auzoan proposatzen genituen esku-hartzeen inguruan eztabaidatzen. Orain, azaroan zehar, Pez Estudiorekin batera, esku-hartze horien ebazpen konstruktibo teknikoak garatuko dira.

+Info

Auzo eta herrien eraldaketa ikuspegi feministatik

Hiritik At

Bilbon, 2020ko azaroaren 21 eta 28, 10.00-14.00/15.30-18.30.

Kanpo espazioen eraldaketak geroz eta garrantzia handiagoa dauka gure ingurune eta lan hezitzailean, espazio hauek ere hezitzaileak direla dakigulako. Herri eta hirien antolaketak, harremanetan eta haurraren garapenean duen eraginaz jabedun izanik, ikastaro honetan, hezitzaile gisa ditugun egonezinak elkarbanatuko ditugu, herri zein auzoen eraldaketa prozesuetan adituak direnen laguntzaz.

+Info

Berdintasunezko eta hezkidetzako jolastokiak Nafarroan

Irakasleekin prestakuntza jolastokietan esku-hartze baten inguruan berdintasunezko eta hezkidetzako espazioa bihur daitezen.

Pezestudio.org

El proyecto consistió en dos jornadas de trabajo del equipo de Pezestudio junto con profesorado de 5 colegios de Navarra: C.P.Hegoalde Ikastola, C.P. Ermitaberri, C.E.I.P. Xavier Zubiri, y C.E.I.P. San Francisco sobre las metodologías y modos de intervención en los patios escolares para convertirlos en espacios que fomenten la igualdad de género y el aprendizaje compartido.

La sesión incluyó una visita a cada centro donde se desarrollaron dinámicas de percepción y reflexión sobre el espacio, así como una sesión de presentación de metodologías y proyectos de referencia, en la cual también exploramos el imaginario del patio coeducativo e igualitario.

Pezestudio 2021eko Veneziako Arkitektura Bienalean

Hiribiotikoa – Agroplaza 2021eko Veneziako Arkitektura Bienaleko Espainiako Pabilioian erakusteko hautatua izan dena.

Pezestudio.org

Maiatzak 2021.

Agroplaza sistema ekologikoen eta jardunbide berritzaileen herritarren laborategi-espazio eredu bat da. Egonaldi eta topaketa hiri-altzariak dira, baliabideen ziklo itxien sistemak gehitzen dituztenak eta bioaniztasuna handitzen dituztenak Hazkuntza eta Elikadura, Energia, Ura eta Hondakinen sistemen bidez. Agroplaza Getafen, Madrilgo hegoaldean, 2015ean garatu zen lehenengo aldiz. Proiektu hau Veneziako 17. Arkitektura Bienalean erakusteko hautatua izan da benetako eskalan egindako hiri-altzari pieza baten bidez.

+Info

#Transbióticaren aurkezpenea Kultura eta Herritartasunari buruzko VI. Topaketan. “Ekologiak”

2019tik batera garatutako ikerketa-akzioaren aurkezpena.

ColaBoraBora y Pezestudio.org

Azaroak 11 eta 12, Tabakalera (Donostia- San Sebastián) Online sarbidea gaituta.

TransBiótica diseinu eta I+G laborategia da bizitza komunerako habitat eta sistema berrien inguruan, hirikoa, landakoa eta naturala dena nahastuz. “Bizitza erdian jartzea”, planetaren eta gorputzen mugen, erritmoen eta bizi izandakoaren ahultasunaren ardura hartzea nolakoa den esploratzeko pistak bilatzea eta aukerak elkarsustatzea da asmoa. Horretarako guztirako, elkarsorkuntzarako ekintzak proposatzen ditu zenbait agenteen artean, begirada esperimental, ekologikoa, feminista, kolaboratiboa eta kode irekikoa nahasten. Topaketan orain arte egindako ibilbidea aurkeztuko dugu eta aurreko kontuen inguruan hausnartuko eta sakonduko dugu.

+Info

Eta sarean nahasten bagara?

Herritarren berrikuntzaren ekosistema artikulatzeko elkarlabari buruzko txostena.

ColaBoraBora

Udaberriko konfinamenduan zehar, 150 eragile anitz baino gehiago (laborategiak, bideratzaileak, aktibistak, ikertzaileak… batez ere estatu mailakoak eta Latino Amerikakoak) elkartu ginen ETA SAREAN NAHASTEN BAGARA? Elkarlabean, Frena La Curva-ren testuinguruan, herritarren berrikuntzako ekosistema ondo artikulatzeko moduaren inguruan modu jarraituan eta jasangarrian hausnartzeko larrialdi uneez haraindi eta gure gizartean funtseko elementua bihurtu dadin. Orain, prozesu horren zati gisa, topaketa horren emaitzen txostena argitaratu da, geure burua artikulatzen jarraitzeko iturburu-kode gisa erabili dezakeguna.

+Info

KIMERA vs KIMERA

Elkarsokuntzarako topaketa gizarte- eta ekologia-trantsizioen inguruan.

Aclima, BIDC, EIDE, KARRASKAN eta Wikitoki artean garatutako, ColaBoraBorak diseinatutako eta koordinatutako ekintza.

2020ko azaroak eta abenduak (lehenengo ekintza azaroak 19).

Aukera kimerikoa, munstroen eta Z Serieko filmen metaforaz abiatuta, ziurgabetasunezko aro hauetan, galdera honi erantzunak bilatzeko asmoa du: nola lagundu dezakete ekoindustriaren eta kulturaren sektoreen hibridazioak eta sormenak ingurumen-zerbitzuen berrikuntzara, ekonomia borobil eta berdea garatzera eta gizarte- eta ekologia-trantsiziorako gizarte-sentsibilizaziora? Zer sor daiteke kimera suntsitzailearen eta birsortzailearen arteko, arriskuaren eta utopiaren arteko talkatik? Hori guztia BBDWren testuinguruan, aurten EnpatiariRE buruz doana.

+Info

Bizitza gure erakundeen erdigunean jartzeko proposamen praktikoak

Gure erakundeak eraldatzeko eta bizitzeko modukoak egiteko tresnak aurkeztea.

ColaBoraBora

Azaroak 20, ostirala. 10:00 – 12:30. Arrupe Etxea. Aita Lojendio kalea 2. Bilbo

Aurrez aurrekoa eta streaming bidez atzeratua www.reaseuskadi.eus/FeminismozBlai20

LA VIDA EN EL CENTRO propuestas y herramientas para transformar (nos)‘ REAS Euskadik antolatutako jardunaldian, gure erakundeak bizigarri egiteko genero-ikuspegia duten hainbat tresna eta praktika aurkezten dira. ColaBoraBoratik bi aurkeztu dituzte, eta horietan parte hartu dute. Bata, ‘IraunBIZIbideragarritasuna Gida‘, aurretik espazio honetan aipatu duguna. Bestea, ‘Bizigarria izango da edo ez da izango: gure erakundeentzako (txikientzako) apunte feministak‘: problematiken -eta izan ditzakeen konponbideen- bilduma irekia, erakunde txikien kasuistiketan zentratua.

+Info

Arte Garaikidearen Kontserbazioa II. Jardunaldiak: «Contigo No Bitxo»

BilbaoArte, azaroak 5-6.

Antolatzailea: Bilbao Arte.

Hizlariak: Saioa Olmo, Mikel Arce, Elssie Ansareo, Ainhoa Akutain, Jon Ander Cortabarria, Idoia Knörr, Alex Malax, Iñaki Eskala, Irati Urrestarazu, Irati Inoriza, Javier Pérez eta Esther Ferrer.

Arte garaikidearen kontserbazioa sektore horretako profesionalen ikuspegitik landu da beti. Jardunaldi horien helburua ikuspegia aldatzea da, problematika sormen artistikoaren hizkuntzatik transmititzeko artisten eta beste profesional batzuen bitartez, aurrez ezarritako aurreiritziak hautsiz. Proposamena zabalik egongo litzateke arte eta kontserbazio arloko profesionalentzat zein gradu, master eta doktoregoko ikasleentzat.

+Info

Online bilera egokiak

Prestakuntza: Gure lantaldeen bilera birtualak hobetzeko tresnak eta gakoak.

antolatzaileak: Reas Euskadi + Wikitoki.

Irakaslea: Altekio.

Online. Talde 1 (10:00-12:00) + Talde 2 (15:30-17:30) Data: Azaroak 17 eta 24 + Abenduak 1 eta 9.

Prestakuntza horretatik online bilerak diseinatzeko eta errazteko gaitasun handiagoak izatea nahi dugu, eraginkorrak izatea (espero diren emaitzak lortzea), parte-hartzaileak izatea (talde-jakinduria sortzea ahalbidetzen duten metodologiak sortzea) eta pertsonak horrelako bilera gehiago izateko motibazioarekin eta energiarekin ateratzea. Hartzaileak: Online talde-prozesuetan eta lan-bileren digitalizazioan interesa duten REAS Euskadiko erakundeetako langileak: taldeen koordinatzaileak, prozesuen arduradunak, bilerak errazten dituztenak eta, oro har, langileak.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *