AgroHULEecológico. Mapaketa janaurreko eta bazkaria
Wikitokin, AgroHULEcológico Laborategiaren lehenengo saioa 2020ko martxoak 2, astelehenean ospatu zen bazkarian zehar. Mahaiaren inguruan, hule eta guzti, eserita —errotua eskuan, mokadu eta trago agroekologikoen artean—elikaduraren aspektu politikoak esploratu genituen, egunero hirutan ahora daramagunaren (zorionekoek)elikadura-subiranotasunarekin eta ingurumen-, gizarte- eta osasun‑inpaktuarekin lotuta daudenak.
Janaria bizitzaren erdialdera itzultzeko eta janariamerkantzia gisa erabiltzen dituztenak,ekoizpenaren zein banaketaren multinazional handienzerbitzura dagoena, ezagutarazteko helburuekin, munduko nekazaritzako elikagaien sistemaren diagnostikoa batekin abian jarri genuen tailerra.
Saioaren bigarren zatian, esperientzia agroekologikoak, zeinetan sartuta gauden eta gertu ditugunak, mapeatu genituen, era berean, janariaren inguruan dagoen zentzugabekeria neokapitalistaren aurrean lekuko erantzun indartsua izan litezkenak. 200 entitate, esperientzia, sare eta ekoizpen-, kontsumo- zein banaketa-proiektuak baino gehiago dituen aurreko mapaketa-lana dugu.
Kontu zehatzez aritu ginen, besteak beste, Wikitokin erosketa komuna birpentsatzeaz edo wikitokerrenbanakako erosketak zentralizatzeaz, edo gure komunitatea kontzientziatzeko tresnak partekatzeaz.
Bestalde, wikitokerrek batez ere helburu “politikoa” dutela nabarmendu genuen, lurraldearen eraldaketa-eragile gisa, zeharkatzen dituzten kultura- zein gizarte-aspektuen, zeinetan aritzen diren, inguruko lan ona jarraituz. Zentzu horretan, elkarrizketan sartzen joan ziren ideiak apuntatu genituen hulean, mokadu eta trago agroekologikoen artean: aktoreen eta lurraldean abian dauden proiektuen arteko loturak sortzea eta finkatzea; beste lurraldeekin loturak ezartzea eskualdearte‑mailan eragina izateko eta jardunbide egokien erreferentziak edukitzeko; elkarren artean eta Wikitoki komunitatearekin esperientziak konektatzen dituzten sareak sortzea; mapaketa-lanean jarraitzea eta ekimenak nahastea; kontsumo-taldeetan partaidetza sustatzea, hiriaren eta landa-eremuen arteko harreman desberdinen enbaxadore izateko; politika publikoetan eragina izatea, herri-administrazioei eskatzea lekuko sektore agroekologikoaren sustapenean paper proaktiboa izan dezatela.
Saioan partekatutakoa kontuan hartuz, gure lurraldean eginda dauden gauza onak aintzat hartu eta geure buruari galdetu genion zer-nolako arazoak, ahultasunak eta mehatxuak ikusten genituen gure komunitatean. Bizi izandakoari buruzko zapore ona eraman genuen eta bat etorri ginen hausnarketa jarraitzearekin —emandako osasun krisia dela eta bat-batean luzatu dena— hurrengo topaketaz aldentzen gaituen denboran zehar. Horiguztiabaliagarria izango zaigu azpiegitura agroekologikoa hobetzeko estrategiak ko-diseinatzeko tailerra abian jartzeko, datarik ez duena. Bertan, antzemandako arazoak konpontzeko proposamenen inguruan eztabaidatuko dugu eta komunitate-ekintzako konpromisoa delineatuko dugu, zeinaren egutegia komunitatearen beharren arabera zehaztuko den.
Mahaikideak:
- Tologorri eta EHKOlektibooa: Mikel
- Baratzenea: Vane
- Kidecoop: Xabi eta Berta
- Sustraiak: Garbi
- Errotik: Leire eta Junkal
- Surcos Urbanos: Marianna eta Andrés
- Wikitoki: Violeta, Josune, Marina, Isa, Rosa (Karraskan), Idoia (ColaBoraBora), Maialen eta Karlos (Hiritik-At), Pablo (Montera34 + Basurama) eta Iker.
ESKERRIK ASKO DENOI!
Info gehiago: