Talde-kontakizun bat Egonaldia: Prozesua eta emaitzak

Talde-kontakizun bat Laura Latorre Hernandoren eta Guillermo Vera Idoateren proposamena da. Proposamenaren helburua zera da: praktika narratiboaren oinarrien bitartez, Wikitoki komunitatea laguntzea bere kultura afektiboa eta antolakuntzakoa nolakoa den deskribatzen duen ez-fikziozko literatura-kontakizun baten sorreran.

Praktika narratiboa laguntza terapeutiko, pedagogiko eta komunitarioko modu bat da, errespetuzko jarreraz abiatzen dena, eta pertsona zein komunitate guztiak euren bizitzetan adituak direla onartuz. Praktika honen bidez, testuinguruak sortu nahi dira norberaren esperientziari buruz hausnartzeko eta komunitateen norabidea zehazten laguntzeko, ezaguna eta familiarra denetik ezagutu, egin eta izan daitekeenera mugituz.

Talde-dokumentuak sortzeko praktika narratiboaren metodologian oinarrituz, kontakizun hau gure egonaldian zehar garatu ditugun banakako eta taldeko elkarrizketetan oinarrituta idatzi dugu. Prozesu honetan Wikitokiren ezagutzak eta gaitasunak dokumentatu ditugu, tartean dauden pertsona guztien ahotsen aniztasuna jasoz. Pertsonaiak Wikitokiko pertsona zehatzekin bat ez datozen arren, haren hainbat ahots nahastuz sortuak izan dira. Komunitate osoak izan du kontakizun hori zuzentzeko, zabaltzeko, aldatzeko eta baliozkotzeko aukera, sormen prozesuaren parte izanik.

Emaitzak:

Guillermo Vera Idoate soziologoa da, hiri espazioari eta hiriari buruzko gaietan interesatua.

Laura Latorre Hernando hezitzaile eta terapeuta narratiboa da, maitasuna eta harremanak birpentsatzeko tailerren bideratzailea eta Polifonia Amorosa (Bellaterra, 2017) liburuaren egilea.

Talde-kontakizun bat:

Click to access Un-relato_web_EU.pdf

One thought on “Talde-kontakizun bat Egonaldia: Prozesua eta emaitzak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *