Wikitokerren jardunaldiak – Martxoak 2020

Ona hemen Wikitokerrak hilabete honetan izango ditugun jardunaldiak:

Pilula sortzailea ixtea Gatz Bidearekin eta Conexiones Improbablesekin

2020ko martxoak 31, 18:00etan.

Pezestudio.org Conexiones Improbables programaren baitan.

Hurrengo martxoak 31, Conexiones Improbables-en eskutik, Pezestudio.org-ek garatutako pilula sortzailea itxiko da. Gatz Bide- Leintz Lortzen taldearekin bat landutako pilula Gatzaga inguruaren garrantzia Leintz Gatzaga eta Aretxabaleta arteko bide abandonatuaren bidez azpimarratzeari buruz hausnartzeko. Erronka horri zenbait ikuspuntuz heldu zaio bere nortasuna bultzatzeko eta bere egoera zein seinaleztapena hobetzeko.

Tamainak garrantzia duelako… bizitzeko moduko erakundeak eraiki nahi ditugunean

2020ko otsailak 19 eta martxoak 5 eta 18.

ColaBoraBora Equiopare, Colectiva XXK eta Reas Euskadirekin batera.

Reas Euskadiren genero-ekitatearen aldeko planaren (Bizigarri 2018-2022 planaren) ekintzen testuinguruan, sareko entitate txikienen artean laguntza- eta babes-eskaera nabaritu da ikuspuntu feministatik bizitzeko moduko erakundean eraikuntzan aurrera egiteko.

Horregatik guztiagatik, jarri da abian Tamainak garrantzia duelako…, talde-prozesua, REASeko txikien errealitateaz jabetua, neurri zehatzak diseinatzeko. Prozesuak neurrien eta akordioen dokumentu bat sortuko du ikuspuntu feministatik bizitzeko moduko erakundean eraikuntzan aurrera egiteko.

+Info

Bherria 2020 Egonaldia

2020ko martxoak 12 eta 13 La Terminalen (ZAWP, Bilbao).

ColaBoraBora Korapilatzen eta Komunikatiken bat.

ColaBoraBorak parte hartuko du berriz Bherriaren hirugarren edizioan. Lankidetza publiko sozial irekiak, parte-hartzaileak eta erantzunkideak jorratzeko modu berriak aztertzera eta sustatzera bideratutako ekimena da.

Edizio honen formatua egonaldia da: egun eta erdiko jardunaldia herritarrak aktibatzeko prozesuak indartzeko Euskadin. Helburua da Herri Administrazioaren eta herritarren arteko lankidetza proiektuak aberastea eta horietan sakontzea, gure ingurunea hobetzearren herri partaidetzatik eta boluntariotzatik.

Deialdia Herri Administrazioko teknikarientzat da, udalerrian proiektu bat abian dutenentzat.

+Info

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *