< Jardueretara itzuli

Trantsizio digitalaren gobernantza Euskadin

“Trantsizio Digitalaren gobernantza Euskadin: Esparru hiritar eta humanista baten ebaluazioa” ikerketari buruzko aurkezpena eta mahai-ingurua.

Parte hartzen duten eragile guztiak, aditu independenteak eta emaitzak ezagutu eta komentatu nahi dituzten herritarrak gonbidatzen ditugu.

Jaseff Raziel Yauri Miranda Deustuko Unibertsitateko ikertzaile arduradunak egingo du aurkezpena, eta bertan izango ditugu:

  • Adela Mesa (@zipmedea). Politologoa, irakaslea eta Administrazioaren eta Kudeaketa Publikoaren ikertzailea UPV/EHUn.
  • Gonzalo Álvarez Hazas (@gahazas), Arartekoaren administrazio elektronikoaren, datuen proiekzioaren, gardentasunaren eta gobernu onaren arduraduna.
  • Pablo Rey Mazón (@numeroteca). Informazioa egituratzeko eta eskuragarriago egiteko, ikertzailea eta datu-behatzailea da. Montera34, Basurama eta Wikitokitik.

Ikerketa hau 2022ko Kuna-Co Proiektuaren deialdiak bultzatu du eta Deustuko Unibertsitateko Jaseff Raziel Yauri Mirandak garatu du, Wikitokiko Pablo Reyren eta lau eremutako aktoreen laguntzarekin: zibersergurtasuna, datu pertsonalen babesa, gobernu irekia eta gizarte zibila.

Ikerketa honen helburua Euskadiko Trantsizio Digitalaren gobernantzan kontuak emateko mekanismoak identifikatzea eta ebaluatzea izan da, Garapen Iraunkorreko Helburuei (GIH) begira. Udalerriek, aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak datozen urteetarako ezarritako “trantsizio handienetako” baten sakadura neurtzen eta sakontzen saiatu da, trantsizio energetiko eta ingurumenekoarekin eta trantsizio sozial eta sanitarioarekin batera.

Ikerketa prozesuaren ondoren, dimentsio anitzeko txosten bat aurkezten dugu, non Trantsizio Digitalaren eragina baloratzen den, kontuak ematean arreta jarrita, herritarren parte-hartzea sustatuz eta gobernantza-harremanetan horizontaltasun handiagoa sortuz.

Ekitaldia streaming bidez emango da. Zoom esteka

 

Txostena proiektuaren webgunean kontsulta daiteke:

https://tdigitaleuskadi.wikitoki.org/

 

Aurkezpenaren bideo osoa: