TAILERRA: Desarrollo de paquetes de R con RStudio
Nazioarteko sarea da R-Ladies, genero-aniztasuna sustatzen duena R-komunitatean, datuak kudeatzeko asko erabiltzen den kode irekiko programazio ingurua. Ekimena 2012an jaio zen, Gabriela de Queiroz ikertzailearen eta datu-zientzian adituaren eskutik eta gaur egun lekuko 180 talde inguru daude 48 herrialdetan, eta gero eta gehiago daude.
Ikertzaile talde batek R-Ladies Bilbao eta Wikitokin bueltan dira euren bigarren tailerrarekin.
Oraingoran R paketak sortzen ikasiko dugu RStudio-rekin, Natalia VilorTejedorren eskutik.
Ekarri beharrekoa:
- Ordenagailu eramangarria
- R instalatuta (https://cloud.r-project.org/)
- RStudio instalatuta (https://rstudio.com/products/rstudio/download/)
- Devtools paketea instalatuta, ahal bada.
Txostengilea: Natalia VilorTejedor
Natalia doktoratu osteko ikertzailea da Bartzelonako Centro de Regulación Genómicaneta Barcelona Beta Brain Research Center-en eta kanpo-ikertzailea da Rotterdamgo Erasmus Medical Center-eko Clinical Genetics-en. Natalia matematikaria da, datu-omikoen analisiko masterra du eta 2018an Pompeu Fabra Unibertsitatean Biomedikuntza programan doktoratu zen. Burmuinaren neurogarapenaren eta neuroendekapenaren prozesuak ikertzeko datu omikoak eta neuroirudia sartzean datza bere ikerketa. Bere aisialdian R-Ladies Barcelona (@RladiesBCN) ekitaldiak antolatzen ditu, baita askoz gehiago ere, zatoz eta ezagutu ezazu!