Sormen tailerra “Auzoko korrespondentziak”
Sorkuntza bat pertsona batekin has daiteke, eta beste askorekin jarraitu.
Wikitokik, Nunik eta Junek, “Auzoko korrespondentziak”egonaldiaren esparruan, honako hauetan parte hartzera gonbidatzen zaituzte:
POSTONTZI AKTIBOAK
Nola parte hartu? Parte hartu zure mezua azaroaren 6tik 18ra utziz!
- Joan kokatuta dauden espazioetara: ANTI liburudenda y Bar ALPAMAYO. Han material batzuk utzi ditugu hemen bertan sortu ahal izateko. Marraztu, idatzi, objektu bat utzi, istorio bat kontatu edo galdera bat egin dezakezu. Parte hartzeko modu bakar bat ere ez dago.
- Ireki postontzia eta begiratu barruan zer dagoen. Beste pertsona batzuek utzitako ekarpenak ikus ditzakezu. Oraindik bat ere ez badago, zu izan zaitezke lehena parte hartzen! Prestatu zure erantzuna. Inspirazioa postontzitik bertatik etor daiteke, zuretzat berezia den zerbaitetik edo barruan aurkitzen dituzun beste pertsona batzuen lanetatik. Nahi baduzu, zerbait berria ere sor dezakezu.
- Utzi zure ekarpena postontzian. Horrela, zure sorkuntza beste pertsona batzuengana iritsi eta korrespondentzia honi jarraipena eman ahal izango dio.
SORKUNTZA KOLEKTIBOKO TALLERRA
Arte komunitarioz betetako tailer sortzaile bat. Azaroaren 28an, larunbata, 11:00etatik 13:00etara Wikitokin.
👉 IZEN EMATEA
Dohanik. Leku mugatuak.
Ez da beharrezkoa aurretik esperientzia izatea, komunitatean partekatzeko eta sortzeko gogoa baizik.
Parte hartzeko zure ardurapeko pertsonak zaintzeko tailerrean laguntza behar baduzu, esan iezaguzu! 🙂
Bilboko auzotarrei zuzendutako tailer irekien bidez, esperientzia desberdinen arteko topagune bat sortu nahi da, antzekotasunak aitortzeko diferentziak ezabatu gabe, eta memoria kolektibo bat eraikitzeko, hiria espazio bizidun, humanoa eta partekatua bezala begiratzea ahalbidetuko diguna.


“Auzoko korrespondentziak” bizilekua WIKIRIKI ikerketa eta sorkuntza bizilekuen deialdian hautatu da 2026an, Wikitokik bultzatua eta Bilboko Udalaren Kultura Sailaren finantzazio-laguntzarekin.
