< Jardueretara itzuli

Karraskan: Berrikuntza eta Kulturari buruzko VIII. Jardunaldia “10 urte sareak sortzen”

Aurten, 2022an, Karraskanek 10 urte bete ditu.

10 urte hausnarketarako eta elkar ezagutzeko gune komunak sortzen, elkarri laguntzeko eta elkarrekin hazteko topaketak antolatzen. Hori dela eta, aurtengo jardunaldiak sareko lanaren eta lankidetzaren gaia jorratuko du, eta aurtengo jardunaldiak formatu ezberdina izango du.

2022ko iraila eta urria bitartean garatuko diren sareko lankidetzaren eta lanaren erronkei buruzko gogoetarako hiru ekintza pentsatu ditugu.

 

1. SAIO IREKIA (22/09/15 Getxolanen, 10:00etatik 12:00etara):

Lehenengo ekintza saio irekia da, eta haren helburua da lankidetzan eta/edo sarean lan egitearen gaiari buruzko kezkak/nahiak/zailtasunak/erronkak/beste batzuk jasotzea, bai eta honako alderdi hauei buruzko gogoeta egitea ere: nola sustatu lankidetza, nola gauzatu lankidetza on bat. Saioa aurrez aurrekoa izango da, eta gehienez 30 lagunentzako tokia egongo da eta MARAKAk dinamizatuko du.

>> Saio Irekian parte hartzeko eman izena hemen <<

 

2. LAB (22/09/30):

Bigarren ekintza LAB (laborategia) da, eta saio irekian atera diren erronketan sakontzea du helburu. Lantalde txiki bat sortuko da gonbidapen bidez parte hartzeko. LAB hori MARAKAk dinamizatuko du.

 

3. JARDUNALDIA– JAIA (22/10/27 Kutur Etxea-RKE Romon 10:00etatik 16:00etara)

Beste urte batzuetan bezala, erreferentziazko ekimenak ezagutuko ditugu Jardunaldiaren gai nagusian, baina aurten, gainera, gure 10. urteurrena ospatzeko festa txiki bat egin nahi dugu.

 

Laster hemen argitaratuko dugu Jardunaldietarako jardueren EGITARAUA.