Erakusketa: «Xuxurlak, substratuak eta substantziak», Saioa Olmo Alonso
2021eko urtarrilaren 15etik otsailaren 12ra bitartean, Saioa Olmo Alonsok “Xuxurlak, substratuak eta substantziak” izeneko erakusketa aurkeztuko du Urazurrutia Aretoan (BilbaoArte). Eskultura eta instalazio erakusketa hau urtarrilaren 15ean inauguratuko da, 19:00etan, eta sarrera librea izango da, edukiera mugatuarekin. Nahitaezko maskara erabiltzea.
Erakusketa astelehenetik ostiralera egongo da ikusgai, 17:30etik 20:30era. Doako sarrera.
«Pentsatzen dudan artean jolastu egiten dut, jolasten dudan artean, pentsatu egiten dut»… «Entzun, pazientzia, trans inteligentziaz fidatu zaitez»… «Zein kolore daude zure albumean?»…«Kromosoma bat naiz»…«Umore-indarra»… «Gerra tristeak, tristeak, ezpada maitasuna enpresa»…«Babes zaitezte, eguerdian, eguzki izpietatik»…
Ureztatzean, hargailua konektatu nuen nik ere entzuteko laboran tzamahaiak inguratzen zituzten ahots horiek. Askotan entzunak nituen, eta ezagunak egiten zitzaizkidan. Neure buruari galdetu nion ea landare-liburuek hartuko ote zituzten eta nola eragingo zien. Dondiego bat Lightwaveren eskuliburutik ernatzen ari zen; euphorbia mammillaris James Bonden eleberri batean sustraitzen saiatzen zen; ledebouria socialisek bizitza sexualaren Entziklopedia liburukiarekin partekatzen zituen tonuak.
Kalanchoea begiratu nuen eta horitzen hasia zen. Agian bere zelulosa-substratuaren ezagutza osatuko lukeen elikagairen bat beharko luke. Substantzien bildumak desafiatzaile begiratzen zidan, «Ea ausartzen zaren» esanez bezala. Plastiko arrosaz bildutako lastozko bala handi batek «kontuz» xuxurlatzen zidan negua noiz iritsiko zain egoten nintzen zelai berdeen oroitzapenetik. Bitartean, estalagmita zutik zegoen bere gordelekuan, haziz eta murriztuz, tantaz tanta.
Saioa Olmo Alonso (Bilbo, 1976) artista, EHUko BBAA Fakultateko irakasle doktorea eta Wikitokiko bazkidea da. Bere praktika artistikoaren bidez, interakzio sozialak aztertzen ditu: horietan sortzen diren transakzioak, transferentziak eta trantsizioak.
Bere praktika artistikoak partaidetza- eta lankidetza-prozesuekin eta portaeraren, komunikazioaren eta antolamenduaren teknologiekin esperimentatzen du. Bere proiektuak, sarri, honako hauetan zehazten dira: taldeko ekintza performatiboak, egunerokotasunetik baztertzeko harreman-gailuak, eraikuntza kolektiboko prozesuak, ibilbide gidatuak, instalazio interaktiboak, portaerak esploratzeko ikus-entzunezko formatuak.