< Jardueretara itzuli

Ekonopoloaren lehen kultur jarduera: Emakumeak ikus-entzunezkoetan

REAS Euskadik, Bilboko Udalarekin lankidetzan, Ekonopoloaren 2022ko kultur programazioa jarri du abian, laburmetraien proiekzio batekin eta ondoren emakumeen ahalduntzeari buruzko solasaldiarekin.

Martxoan, borroka feministen hilabetea amaitzeko, ostegunean, hilak 31, 18:30etatik 20:00etara, REAS Euskadiren jarduera berri bati emango diogu hasiera: emakumeak ikus-entzunezkoetan. Ekonopoloaren (Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Poloa, REAS Euskadik eta Bilbao Ekintzak koordinatua) jarduera soziokulturalen zikloaren barruan kokatzen da jardunaldia, eta, besteak beste, feminismoari, sexu-aniztasunari, elikadura-subiranotasunari edo kontsumo arduratsuari lotutako 6 jarduera desberdin izango ditugu 2022an zehar.

Lehenengo saio honetan bi film labur proiektatuko dira, Tik Tak Animation eta Al Borde Films sareko bi erakunde bazkidek zuzenduta. Ahobizarra kentzeko Tik Tak Animationen Txotxongiloarekin hasiko gara. Benetako artelana da, stop motion animazio-teknikaren bidez egina, eta egungo gizartean emakumeen askatasunari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu. Film laburraz gain, making off-a ere ikusi ahal izango dugu, hain artisaua den animazio-teknika horrekin trebatzeko. Ondoren, Al Borde Filmseko lankideek 2021eko Goya sarietarako izendatuta izan zen Solo son Peces dokumental laburra aurkeztuko digute. Izendapen horrez gain, film laburrak hainbat sari irabazi ditu hainbat jaialditan, hala nola Zinebi 61 jaialdian. Arabako SEADen Lagunen Elkartearekin elkarlanean egin da, eta Saharako hiru emakume errefuxiaturen istorioa kontatzen digu, baita basamortuan bertan arrain-haztegi bat egiteko proiektu berritzailean izandako esperientzia ere.

Bi dokumentalak amaitzean, solasaldi bat egingo dugu zuzendariekin, Tik Tak Animation-eko Sonia Estevezekin eta Alborde Filmseko Paula Iglesiasekin. REAS Euskadiko Zaloa Pérez-ek dinamizatuko du eztabaida, eta ahalduntzea edo emakumearen askatasuna bezalako gaiak jorratuko ditugu, ikuspegi feminista batetik.

Baina festa ez da hemen amaitzen. Solasaldiarekin batera, alde batetik, ekonomia solidarioaren pikateko bat egongo da, zero kilometroko produktu ekologikoekin eta, bestetik, Txotxongiloaren erakusketa, film laburrean erabilitako materialak gertutik ikusi ahal izateko.

Ekitaldira joateko, galdetegi erraz hau bete besterik ez duzu egin behar, eta martxoaren 31n, 18.00etan, Ekonopolora etorri (Harrobi plaza 4, 1. Bilbo).