< Jardueretara itzuli

Bia – urban regeneration forum

Mahai-ingurua

Lau bloketan banatuta, eguneko azken gaiarekin lotuko da: “Erabilera eta berdintasunerako espazio berriak“. Ondoren, PEZESTUDIOren lanari buruzko bideo bat proiektatuko da, MAÉ DURANT VIDAL arkitektoak aurkeztua, eta, gero, eguneko lehen gaiari helduko zaio berriro: “Berreskurapen-funtsak”. Azken blokeak bertaratutakoen galderak izango ditu ardatz.

GORKA CUBES SAN SALVADOR DEL VALLE arkitektoa izango da moderatzailea, eta IDOIA LEGARRETA arkitektoa batuko da hizlariekin. Azken blokeak bertaratutakoen galderak izango ditu ardatz.

DINAMIZAZIOA: PEZESTUDIO

Nolakoa izango litzateke bere biztanleen parte-hartzeaz diseinatutako hiria? Nolakoa izango litzateke pertsonak eta bere ingurumena zaintzen dituen hiri bat?

CIUDAD BIÓTICA da Pezestudioren lan-esparrua. Emakumezko arkitekto eta diseinatzaileen talde honek modu zabal, iraunkor eta errealean eraldatu nahi du gaur egungo hiria diseinatzeko eta eraikitzeko era, hiri-eredu JASANGARRI, BIDEZKO, INKLUSUBO ETA BERRITZAILEAGOETARANZKO bidean.

Ez da egongo eraldaketa hori egiterik jardunbide, iruditeria eta bizimodu berriekin batera gauzatu ezean, herritarrak eta haien ingurunea prozesuen erdigunean jarrita.

Bizigune-eredu horretan, zeinean bizitza –eskala guztietan– erdigunean dagoen, lankidetzazko diseinuaren sormen-prozesu irekiak bitartekaritzarako, eraldaketarako eta ikaskuntzarako lanabes indartsuak izango dira.

+info