< Jardueretara itzuli

BABESLEKUA BILATZEN. Non dago nire etxea?

“Non dago nire etxea?” proiektuak topaketa bat sortu nahi du queer ikuspegitik etxeko iruditeriei eta etxeko fikzioei buruz hausnarketa bat egiteko.

Proiektu hau Gema Marinen ekimen bat da, Wikirikiren deialdian hautatua izan zena 2022an garatzeko. Ikerketa honek, kolektiboki elkarbanatzen ditugun esperientzietatik abiatutako gogoeta bat proposatzen du, etxea eta etxeko eremua posizio ez-hegemoniko batetik nola ulertzen dugun jakiteko, ezarritako agindu kulturaletatik haratago. Asmoa, Wikitoki disidenteentzako gune seguru bihurtzea da, eta etxearen esanahiari buruzko elkarrizketa zabaltzea.

Lehen saio honetan, apirilak 8an ospatuko dena, parte-hartzaileak aurrez aurretik jasoko dituzten testu labur batzuen inguruan gogoeta bat egingo dugu gure esperientziak partekatuz. Honako kontzeptu hauetan oinarrituko gara: leku seguruak sortzea edo topatzea, etxea potentzialitate politikoko leku gisa hartzea eta etxean sortzen ditugun loturak eta intimitateak.

Parte hartzeko izena eman dezakezu inprimaki honetan.

+info

 

Babeslekua bilatzen argazki-erregistroa.

2022ko apirilaren 8an egindako saioa.

This slideshow requires JavaScript.