Ona hemen Wikitokerrak hilabete honetan izango ditugun jardunaldiak:

Ciudad Eco-FemOnCollaboration Podcasta #HiriBiotikoa

2019ko Abendua

Tokia: www.oncollaboration.net

Pezestudio.org

ON COLLABORATION 5 irratsaio dira lankidetza sortzen den moduei buruz. 03 CIUDAD ECOFEM saioaren komisario da Pezestudio.org Madrid eta bere podcastak entzungai egongo dira online abenduan www.oncollaboration.net webgunean. Atal honetan hainbat jakintza dituzten emakumeak gonbidatu ditugu, zeinek gure artean eta gure inguruarekin harremanak izateko beste eredua erreibindikatzen duten modu logiko eta feministan.

Ciudad EcoFem Pezestudio.org-ek burututako hausnarketaren eta ikerketaren zati da. Ikerketa #HiriBiotikoa, bizitzaren inguruko hiria, diseinatzeari eta eraikitzeari buruz da.

+Info

Tech-gather we can!

2019ko abenduak 10, 15:00etan. Bruselas, Philippe Le Bon

Europako Batzordeko JointResearch Center.

Elkarrizketa Europako Batzordeko Herritar-Partaidetasun 2. Jaialdian. Parte-hartze digitaleko tresnak (Decidim eta CommunityMaps) aurkeztuko ditugu eta haiekin jolastuko dugu. Tresnak hainbat lekutan erabili dira —Bartzelonatik Ugandara arte— zenbait helburuekin, hala nola, hirigintza, jasangarritasuna edo ondarea mantentzea. Elkarrekin hausnartuko dugu nola erabili daitezkeen Europako politika publikoen zikloan.

Izen-emate beharrezkoa.

Kultura Bitartekartiza Jardunaldia

2019ko abenduak 13, 09:00etatik 19:00etara. Kondestable Jauregia, Iruña.

Hiriartea Centro Huarte eta EDARTE-UPNA

Jardunaldia arte-bitartekaritza, kultur politikak bestela ulertzeko proposamenak. Irakasle, kultur kudeatzaile eta bestelako interesdunendako jardunaldia. Nori zuzendua: arte-jardunetan interesa dutenak, kultur kudeatzaileak edo arte zein kulturaren arloetako erakundeetako langileak. Artaziak kooperatiba parte hartuko du tailer bat ematen. 

Izena emateko: hiriartea@pamplona.es.

+Info

Diego Aldasororen “En mitad de las cosas” erakusketa-proiektuari buruzko saio kritikoa

Wikitokin, 2019ko abenduak 12, 18:30etatik 20:30etara

Diego Aldasoro. Dinamizatzailea: Saioa Olmo.

Saio kritikoa Diego Aldasororen “En mitad de las cosas” lanari buruz, zeinean gerturapen artistikoa egin landa-mundura, oroimen eta nostalgiatik. Horretarako, kultura eta bizimodu horien objektuen zein irudien erabilgarritasuna eta edertasuna berreskuratzen, birsortzen, beradierazten eta ordezkatzen ditu. Saioaren dinamikaren asmoa da trukatzeko espazio zintzoa eta analisi sakona erraztea, parte-hartzaileok ikuspegi kritikoak burutu ditzagun eta taldeka alderatu ditzagun. Ekintza irekia eta parte-hartzea saioaren hasieratik eskatzen da ondo joan dezan.

+Info

“Fuimos nosotras”, Bilbaoarteko ate irekien barruan

Bilbaoarte

Inaugurazioa: 5 19:00etatik 21:00etara.

Erakusketa: 5 al 17 de diciembre.

Topaketa artistekin: abenduak 9tik 13ra, 17:30etatik 19:30etara eta 20:00 ekintza bereziak.

Bilbaoarte Fundazioa. Egoiliarra: Saioa Olmo.

Zentroko estudioen ate irekietan, aukera izango dugu 2019etan egonaldietan egon diren artisten lan-prozesuak ezagutzeko: Esther Camacho, Sergio Loeda, Helena Goñi, AristideStornelli, Irati Urrestarazu, Damaris Pan, Gerónimo Manzueta, Adrián Mena… Saioa Olmok “Fuimos nosotras” erakutsiko du, esplorazio prozesua gure inguruko gauzen eta materialen ahalmenei eta agentziei buruzko esplorazio-prozesua: zer iradokitzen duten, zer xuxurlatzen diguten, zer eskatzen diguten,… zer-nolako harremanak ezartzen dituzten gurekin.

+Info

Datuekin gezurra esan: manipulazioak eta gezur zuriak

AzkunaZentroa. 2019ko abenduak 11 eta 12, 17:00etatik 19:00etara

Haritu eta Montera34.

Haritu da Kultura Digital eta Tegnologiako laborategia herriterrei irekita dagoena, toki egokia da hausnartzeko eta zalantzan jartzeko zer-nolako eragina duen teknologia garaikideak gugan. Montera 34 kolektiboa Alfonso S. Uzábalek eta Pablo Rey Mazónek osatua web garapenean, datuak bistaratzen eta arte digitalean aritzen dena, parte hartuko dute Programa 3en (Laborategi-teknologien hastapena) hartuko dute parte. Bertan, ibilbide bat egingo dute datuen bistaratzerako zenbait ereduetan zehar, zeintzuk, objektibotasun eta inpartzialtasun aura izan arren, subjektibotasunez eta intentzio onez beteta daude.

+Info

10 urte igarota, feministagoak al gara?

2019ko abenduaren 12an. Eusko Jaurlaritzak Donostiako Andia kalean 13 duen eraikineko ekitaldi-aretoan.

Euskadiko GGKEen koordinakundea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritza.

“Aldaketa prozesuak eragitea. Erakundeen barnean genero-ikuspegia txertatzeko prozesua”. Egun bateko jaurgunaldia, prozesuen eraginaren inguruko analisia egiteko eta, horrenbestez, gure erakundeak denbora-tarte honetan nola aldatu garen eta benetan erakunde parekide eta feministagoak lortzeko helburua bete dugun azterketa egiteko. GKEE-etako kideak, instituzioak eta interesa duen ororentzat zuzenduta. 

ColaBoraBora bertan egongo gara, beste lankide eta lagunekin gure esperietziak, bai kooperatiban zein trasformazio prosezuen bidelagun lanetan izan ditugun ikaskuntzak, zailtasunak, erronkak…partekatzeko.

Wikitokerren jardunaldiak – Abenduak 2019

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *