Labairu Express, ate dimentsionala diseinuaren etorkizunera

DWeekaren, Bilbao Bizkaia Design Councilek antolatutako Diseinuaren Astearen, barruan, Wikitoki, Karraskan eta Eide elkarteek tailer bat burutu zuten azaroak 20 diseinuaren inguruan esperimentatzeko.

Tailerra hastean, Labairu Expresseko parte-hartzaile guztiek etorkizuna ikusi dezaketen betaurreko berezi batzuk hartu zituzten. Une horretatik aurrera, barrura zein kanporako bidea hasi zen, diziplina anitzen arteko elkarlaneko aukera berriak esploratzera zuzendua hurrengo urteetan diseinua izan daitekeenera aurrera joateko.

Tailerra diseinuan aritzen diren pertsonei egindako gonbidapena izan zen. Diseinuko hainbat diziplinetan aritzen direnak, tradizionalenetan, grafikoan, industrialean edo produktuzkoan adibidez, baita prozesuen diseinuarekin lotuta daudenetan edota lotura komunak izan ditzaketen beste sektoretan, hala nola, gizarte-zientzietan, teknologian edo komunikazioan. Helburua zen hausnarketa- eta elkarrizketa-espazioak aurkitzea ikuspegi ludiko batetik, elkarlaneko modu berriak bilatzea. Horretarako, praktikan jarri ziren diseinuaren hainbat diziplinetan erabiltzen diren tresnak eta estrategiak, elkarren artean konbinatzean zer gertatzen den ikusteko asmoarekin.

Ibilbidean lau dinamika egin ziren, Bilboko Labairu auzoko lau leku desberdinetan kokatu zirenak. Matxin Diseinu Lantegian izan zen hasiera. Bertan, Jon Abad produktu-diseinatzaileak parte-hartzaileak gonbidatu zituen euren gaitasun pertsonalak identifikatzera eta objektu baten eraikuntzara eramatera, prototipatuaren printzipioak jarraituz. Lehen ekintza honek balio izan zuen bakoitzaren gaitasunak, jakintzak eta esperientzia partekatzeko, baita diseinua ulertzeko modu desberdinak partekatzeko ere.

Argazkia: Olga Ruiz.

Bidaiak jarraitu zuen Labairu Merkatura arte egindako paseo batekin, non bigarren tailerra hasi zen, UXen diseinatzailea Lander Balzak zuzendua. Ekintza horretan, bidaiari futuristak taldeka banatu ziren eta elkarlana ongien lagundu dezaketen trebeziak konbinatzearen erronkari aurre egin zioten, ondoren horiek ordezkatzeko gai zen pintxoa sortzeko. Bertatik sortu ziren, adibidez, Gildapolis, aniztasuna eta barneratzea batzen dituen pintxoa, partaidetza horizontal eta kolaboratzailearen Umami pintxoa, edo iTxasoa eta iMendia, arkitektura, lurraldea eta espazio birtualak nahasten dituena.

Argazkia: Olga Ruiz.

Pintxoak dastatzeko atseden baten ondoren, Labairu Express ondorengo geltokia izan zen taldeka jarduketa-plan bat egiteko, lankidetza bidaiak sortzea talde-gaitasunak praktikan jartzea ahalbidetzen zutenak. Marakako Eider Aldapek zuzendu zuen dinamika hori. Zerbitzuen diseinuan espezializatutako estudioa da Maraka. Ariketak horretaz sortu ziren proposamenak herritarren, adituen eta erakundeen arteko topaketa espazioak laguntzearekin lotura zuten erronka sozialen aurren konponbideak elkarrekin diseinatzeko.

Argazkia: Olga Ruiz.

Azkenik, bidaiaren azken geltokia partekatutako lan espazio batean egin zen Enrique Eguren kaleko eraikin industrial batean. Bertan, Alberto de la Hoz diseinuan adituak eta Saioa Olmo artista performatiboak etorkizunerako xuxurla ariketa zuzendu zuten. Pertsona bakoitzak esaldi bat grabatu zuen desira, ohar, aholku edo hausnarketa bat bezala, ondorengo hamarkaden diseinatzaileek entzun ditzaten.

Argazkia: Olga Ruiz.

Diseinuaren etorkizunerako bidaia honen emaitzak denbora kapsula batean sartuko dira, elkarlanean diseinuaren etorkizuna imajinatzen eta proiektatzen lagundu dezaten. Kapsula eragileen espazioetatik igaroko da hurrengo 10 urtetan eta berriz irekiko da 2030. urtean.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *