Hemen dira 2019-2020 Wikiriki Egonaldiak

Wikitokiko epai-mahaiak hurrengo hilabetetan Wikiriki Egonaldietan garatuko diren lau proposamenak hautatu ditu, elkarlanaren inguruko ikerketara eta diziplina arteko sorkuntzara bideratuta daudenak. Hauek dira proiektuak: Invitación Colectivo Qualquerrena, Un Relato Colectivo Laura Latorre eta Guillermo Vera Idoaterena, Agrohulecológico Surcos Urbanosenaeta Carta Ciana Flora Pozzobon, Miguel Virizuela eta Abi Cárdenasena.

Erabakia ez da erraza izan, proiektu desberdin eta interesgarri ugari jaso ditugu, elkarlana hainbat esparrutatik esploratzea proposatzen zutenak: artetik, soziologiatik, ekologiatik, jolastik, datu-analisitik, emozioetatik,… Aniztasun handiko deialdia izan da gaiei zein jatorriei dagokienez, Bizkaiko zein estatuko beste aldetako eta Argentinako, Kubako eta Mexikoko proposamenak jaso ditugu eta, guztira 45 proiektu izan dira.

Lau egonaldiak aukeratu ditugu kontuan hartzen oinarrien irizpideak, baina epai-mahaiak ahaleginak egin ditu proiektuak desberdinak izan daitezen. Horietako bik hausnarketa proposatzen dute Wikitoki komunitatearen inguruan, bat auzoaren inguruan eta bestea arte-komunitatearen inguruan; arte biziak, erlazionala dena, elikadura-subiranotasuna eta argazkilaritzaren bidezko kontaketa subjektiboa lantzen dituzten gaiekin. Proposamenak bi txandatan garatuko dira. Lehenengoa urriaren amaieran hasiko da eta bigarrena urtarrilean, 2 eta 6 hilabete arteko iraupena izango dute. Hala ere, kontuan hartuko ditugu jasotako gainerako proposamenak etorkizunean beste lankidetza moduak pizteko aukera badugu.

Hona hautatutako lau Wikiriki egonaldien azalpentxoa:

Invitación, Colectivo Qualquer, Bizkaia

Proiektuak proposatzen du artista gonbidatuen arteko topaketak egitea arte eszenikoetatik datozen metodologiak eta tresnak elkartrukatzeko. Ikerketa “itzulpen-kate” batean oinarrituta burutuko da: kide bakoitzak material artistiko propioa emango dio hurrengo parte-hartzaileari horrek berregin dezan eta, horrela, berrinterpretazioen katea sortuko da jatorrizko sortzailera heldu arte, sorkuntza bakoitza “barrutik bizitzeko” ideiarekin.

Proiektuaren helburua da elkarrizketa gunea sortzea eta tresnak erabiltzea sormen garaikidearen inguruan, ondoren ikaskuntza horiek modu irekian partekatzeko.

Luciana Chieregatik (Brasil) eta Ibon Salvadorrek (Euskal Herria) osatzen dute Colectivo Qualquer eta Asociación Artístico Cultural Luciérnagaren barne dago.

Un relato colectivo, Laura Latorre eta Guillermo Vera Idoate, Nafarroa

Proposamena da Wikitoki elkartea laguntzea praktika narratiboaren bidez, fikziozkoa ez den kontakizuna sortzeko asmoarekin. Kontakizunak pertsonen aniztasuna, jakintzak eta gaitasunak bilduko ditu. Praktika narratiboa akonpainamendu terapeutiko, pedagogiko eta komunitario modua da, pertsonen arteko interakzioen garrantzian oinarritzen dena, garenaren irudia sortzeko esparru gisa, identitatea lorpen kolektibotzat onartuz. Praktika honen helburua da komunitateek dauzkaten jakintzak identifikatu eta abian jarri ditzatela erraztea.

Laura Latorre Hernando hezitzailea eta narrazio terapeuta da, maitasuna eta harremanak birpentsatzeko tailerrak eskaintzen ditu eta Polifonía Amorosa (Bellaterra, 2017) liburuaren autorea da. Guillermo Vera Idoate soziologoa da, hiri-espazioaren eta hirirako eskubidearen inguruko gaietan interesduna.

Agrohulecológico, Surcos Urbanos, Madrid

Proiektuaren abiapuntua dira janaria elkartzeko eta ausnartzeko leku gisa, hulea gauza etxetiarrak irudikatzen dituen eguneroko objektu gisa, otordu baten inguruan dauden zaintzak eta estimuak. Hortik abiatuta, proposamenak elikaduraren aspektu politikoak esploratzen ditu, elikadura-subiranotasunarekin eta ingurumenean, gizartean eta osasunean duen eraginarekin harremana dutenak.

Kolektiboak esperientzia agroekologikoen (ekoizpen ekologiko, gertuko eta sasoiko kontsumoaren) mapaketa egingo du, ondoren lekuko eragileen eta esperientzien arteko elkarrekintza sustatzeko. Hainbat profiletako parte-hartzailetako saio irekien bidez, estrategia komunitarioak elkarsortu nahi dira, elikatzeko modu horiek sustatzen dituztenak.

Surcos Urbanos zenbat alderdietako adituez osatutako kolektibo profesionala da, ekohirigintzan eta partaidetzan aritzen dena.

Carta ciana, Flora Pozzobon, Miguel Virizuela eta Abi Cárdenas, Bilbao

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoen kartografia egitean datza proposamena. Proposamenaren asmoa da kale horietan bizi diren eta botere hegemonikoen diskurtsoetan agertzen ez diren kontaketa ezkutuak azalaraztea. Zianotipoaren teknikaren bidez, taldeak lehenik ikerketa bat garatuko du auzo hauekin batera doan narrazio normatibizatuari buruz, ondoren bertan bizi direnen kontaketak erkatzeko entzute sentikorraren eta ikerketa esperimental eta txeratsuaren bidez.

Carta Ciana hiru adimen geldiezinez osatuta dago, jakintzen, kulturen eta istorioen artean garena ulertu nahi dutenak. Gizarte- eta kultura-ikerkuntzaren eta ikusmen-esperimentazioaren artean, puntuak adierazi, kontaketak aintzatetsi eta material sentikorrak ezagutarazi nahi ditugu. Abi Cárdenas Mena, Flora Pozzobon eta Miguel Virizuela gara gu.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *