Gure bi egonaldi deialdietan parte izatera anima zaitez – jada irekiak!

Hemen aurkituko dituzu deialdiaren izaerako deskribapen zehatza, kolaborazioaren natura, bilatzen ditugun kolaboratzaileetako tipoa eta baliabide-errekurtsoak.

Egonaldien datuak:

  • Zer: Wikitoki egonaldiak
  1. Egonaldia: Euskara eta Harremanak
  2. Egonaldia: Esperimentala
  • Proposamenak bidaltzeko azken eguna: 2018ko urtarrilaren 31.
  • Hautaketa 2018ko otsailaren 15etik aurrera jakinaraziko da.

AURKEZPENA

Wikitokik gune gisa duen helburu nagusietako bat egonaldiak eskaintzea da, praktika artistiko eta kulturalen eta berrikuntza sozialaren alorrean eta lankidetzaren eta ekonomia solidarioaren ikuspegitik lan egiten duten agenteentzat.

Egonaldien bitartez, kultur ekoizpena sustatuko duen inguru jasangarria sortu nahi da, berrekoizpenari arreta kendu gabe.

Honen bitartez, lau egonaldi laburretarako deialdia egiten dugu. Wikitokik jorratzen dituen hainbat alderdi eta gaien ingurukoak (beherago, bakoitzaren zehaztasunak azalduko dira).

Deialdi honen bitartez eskainitako egonaldiek 4 hilabeteko iraupena izango dute, eta 2018an garatuko dira.

Wikitokik bere azpiegiturak eta baliabideak eskainiko ditu, prozesuan laguntzaz gain. Egonaldiek ordainketa jasoko dute, eta, proiektuaren ezaugarrien eta dauden baliabideen arabera, aurrekontu bat egongo da, proiektua garatzeko beharrezkoak diren materialetarako edota azpikontratazioetarako.

 

MOTA ETA GAIA

2018ko deialdian lau egonaldi biltzen dira. Irekiagoak edo itxiagoak izango dira, bakoitzaren xedeak Wikitokiren estrategia eta unibertsoarekin duen loturaren arabera.

2018ko lehenengo seihilekorako, honako bi egonaldi hauek iragartzen dira:

 

  1. EGONALDIA. EUSKARA ETA HARREMANAK

Erronka

Jarraipena ematea euskararen normalizazioa eta erabilera bultzatzeko asmoz Wikitokik ekindako bideari, eta bereziki, euskara bultzatzea, Wikitokiko bazkideen arteko harremanak eta afektuak zaintzeko tresna gisa.

Testuingurua

Euskarak badu lekua Wikitokiren egunerokoan, naturaltasunez. Hala ere, dinamika gehienetan (lantaldeak, aktak…) gaztelaniara jotzen ohi da, bazkidetako askok ez baitakite euskaraz.

Aurrekariak
2015ean, arazo honi heltzea erabaki, eta tailer-auzolan bat garatu genuen Elhuyar Aholkularitzarekin. Horri esker, arazoaren azterketa zehatza egin eta zenbait lan ildo ezarri genituen.

2016/2017an, elkarsorkuntza egonaldi bat izan genuen gai honen inguruan, eta, bertan, euskararen gaineko zenbait klixe desegitea eta euskararekin dugun harreman afektiboa eraldatzea proposatu zen.

Hainbat jarduera garatu ziren, esaterako: elkarrizketa sakonak, normalizaziorako proposamen-mapa, euskarara hurbiltzeko tresna/jolas kolektiboa, euskara ikasteko tailer esperimentala, etab.

Emaitzak

Egonaldien bitartez, prozesu bat zabaltzea eta Wikitokiren harremanetan eta afektuzko espazioetan euskara bultzatzeko ekintzak abian jartzea.

 

  1. EGONALDIA. ESPERIMENTALA

Erronka

Hizkera, praktika artistikoak eta subjektibitate berriak baliatuz, ustekabeko proiektua garatzea, Wikitokiren unibertsoak biltzen dituen gai, eztabaida eta ideiei hausnarketa eta ikuspegi berria emango diona.

Testuingurua

Hauek dira proiektuak oinarri hartuko dituen gaiak, ideiak eta eztabaidak:

  • (Ber)ekoizpenaren jasangarritasuna
  • Bizitzaren prekarietatea (ez bakarrik ekonomikoa)
  • Homogeneotasunaren eta aniztasunaren arteko kontraesanak

Gure blogean ditugun hiru irakurketa hauek gomendatzen ditugu, bertan, gai horiek jorratzen dira eta:

Aurrekariak
Emaitzei zuzendutako eraginkortasuna bilatu baino, esploratu nahi dugun egonaldia esperimentalagoa da; gure testuinguruarekin bat egingo du bestelako hizkera, praktika, ezagutza esparru eta abarretatik.

Emaitzak

Ez ditugu emaitza zehaztuak, nabarmenak eta zehatzak bilatzen, Wikitokiren diskurtsoa eta egiteko modua aberastuko duen bizipena baizik.

 

EZAUGARRIAK

  • Iraupena: gutxienez 4 hilabete.
  • Datak: 2018 otsaila – 2018 ekaina
  • Diru kopurua: 2.000€ ordainsariak + 500€ materialak (zergak barne)
  • Bestelako baliabideak: koordinatzaile bat, Wikitokiko lantaldea –prozesuan lagunduko du eta ekarpenak egingo ditu–, lanerako eta bilerak egiteko gunea –erabilera askekoa–, eta inguruko gizarte, kultur eta arte eragile sarea.

BALDINTZAK

  • Hautagaiek hamabostean behin egingo diren bileretan parte hartu beharko dute. Ordu eta erdi inguruko bilerak izango dira.
  • Hautagaien aurretiazko baimenarekin, prozesua Wikitokiren kanaletan jarriko da erakusgai, hau da, sare sozialetan, webgunean.
  • Hautagaiek Wikitokiren asanbladetan parte hartu beharko dute. Bitan gutxienez, bata egonaldia hasten denean, eta bestea amaieran, emaitzak aurkezteko.
  • Prozesua ixteko, hautagaiak txosten bat eta post bat egin beharko ditu, prozesuaren azalpena eta esperientziaren balorazioa jasotzeko.
  • Wikitokin egingo den egonaldi honetan sortutako lana Creative Commons CC-BY-SA lizentziapean argitaratuko da.

PARTE-HARTZAILEAK

Deialdi hau sormen artistikoa, ikerketa, komisariotza, programazioa, publizitatea, arkitektura, hirigintza, diseinua, argiztapena, gizarte zientziak, dantza edo egonaldiarekin bat datorren beste edozein esparrutatik datozenei zuzenduta dago. Hautagaiak bere motibazioa erakustea eta bere proposamena hiru egonaldi hauetako batekin bat etortzea da inportanteena.

 

IRIZPIDEAK ETA HAUTAKETA PROZESUA*

Proposamenen hautaketa Wikitokiko bazkideek egingo dute.

Hauek dira kontuan hartuko diren irizpideak:

  • Kalitatea eta proiektuak duen premia.
  • Proiektua Wikitokiren interes eremuen eta antolatzeko moduaren araberakoa izatea.
  • Wikitokiren testuinguruari egiten dion ekarpena eta testuinguru horri egokitzeko duen ahalmena.
  • Egiteko posible izatea eta tresnetara eta baliabideetara egokitzeko duen ahalmena.

* Kontuan hartuko da Wikitokin bertan egoteko aukera izatea.

 

EGUTEGIA

Deialdia urtarrilaren 10etik eta 31ra bitartean irekita egongo da.

Eskaera guztiak jaso eta aztertu ondoren, hautaketa 2018ko otsailaren 15etik aurrera jakinaraziko da.

Egonaldiak 2018ko otsailean hasi eta ekainean bukatuko dira.

 

ESKAERA ETA IZENA EMATEA

Eskaera egin ahal izateko, honako dokumentuak bidali beharko dira:

  • Ideiaren azalpena. Gehienez 300 hitz.
  • Azalpen-txostena; ideia/proiektuaren azalpena jaso behar da: helburuak, behar teknikoak, lan egutegia. Gehienez bi orrialde.
  • CV / Ibilbidea / Portafolioa.
  • Norberaren datuak (izen-abizenak, helbidea, telefono zkia., e-posta helbidea, lotura webgune eta sare sozialetara).
  • Txostenaren hizkuntza: euskara, gaztelania edo ingelesa.
  • Proposamenak bidaltzeko azken eguna: 2018ko urtarrilaren 31.
  • Proposamenak info@wikitoki.org helbidera bidaliko dira. Mezuaren gaian, “Residencias” jarriko da.
  • Fitxategiaren formatua: eduki guztiak PDF bakar batean bidali behar dira. Bideoak eta bestelako materialak testuan bertan jaso behar dira, link batean.

Zalantzak argitzeko edo beste edozein argibiderako, jar zaitez Egonaldien edo eta Wikitoki-ko Host-arekin kontaktuan: Ziortza Etxabe – info@wikitoki.org / 688684155

 

WIKITOKI-ren DESKRIBAPENA

Wikitoki lanerako gune eta topagune partekatua da batik bat, eta 25 lagun inguruk osatutako talde aldakor baten zerbitzura dago; beraiek autogestionatzen dute proiektua.

Bere proiektu profesionala garatzeaz gain, taldekide bakoitzak bere ekarpenak egiten ditu, harremanak izateko eta bizitzeko bestelako moduak pentsatu eta praktikan jartzeko.

Harreman, hibridazio edota kosorkuntza modu berriekin esperimentatzeko gunea, diziplina ugariren bitartez eta hainbat arlotan, profesionalen eta amateurren artean, gizarte zibilaren eta hainbat eragile publiko eta pribaturen artean.

Wikitoki bokazio publikoa duen ekimen pribatua da. Ez du lotura zuzenik inolako erakunde edo agente zehatzarekin; pertsonez eta kolektiboz osaturiko talde irekia eta dinamikoa da, eta autokudeaketa da bere osagai nagusietako bat.

Wikitoki kultur ekintza, gizarte berrikuntza, garapen komunitarioa eta ekonomia banatua jorratzen dituen elkarsorkuntza laborategia da. Ekonomia soziala hartzen du abiapuntutzat, helburu gisa baino, bitarteko gisa ulertuta.

Wikitoki ez da berrikuntza erradikala, baizik eta aurretik baziren ereduen, besteak beste koworking guneen, medialaben edo hacklaben, kultur etxeen eta klusterren arteko hibridazioa.

Ikusi bideoa,

sartu webgunera,

jarrai gaitzazu Twitterren @wiki_toki

edo etor zaitez Harrobi Plazara, 5 – 2. – 48003 Bilbo

ELKARSORKUNTZA EGONALDIAK WIKITOKI 2018 – 2 egonaldi deialdi ireki – Deialdiaren epea 2018 Urtarrilak 31

One thought on “ELKARSORKUNTZA EGONALDIAK WIKITOKI 2018 – 2 egonaldi deialdi ireki – Deialdiaren epea 2018 Urtarrilak 31

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *