WIKITOKI Elkasorkuntzarako Laborategia, HANS SAUER 2018 Sariaren FINALISTA “Etorkizunak Diseinatzen. Laborategi Sozialak Europan”

 

Wikitoki Elkasorkuntzarako Laborategia, Hans Sauer 2018 Sarien finalista
“Etorkizunak Diseinatzen. Laborategi Sozialak Europan”

 

Edizio honetan, Hans Sauer 2018 Sariak honako gaia jorratuko du “Etorkizunak Diseinatzen.
Laborategi Sozialak Europan”.

Europako lehiaketa hau 2017ko irailean ireki zen, eta 2017ko abenduaren erdialdean itxi.

Guztira, Europako hirurogei laborategi inguru aurkeztu gara, eta guztiok ezaugarri bera dugu, hau da,
guztiok hainbat arazo sozial ezberdin jorratzen ditugu.

Aurkeztutako 60 laborategitik gora, 7 izan gara hautatuak eta “Social Design Elevation Days 2018” azken
txandara gonbidatu gaituzte.

Azken txanda hori 2018ko martxoaren 8tik eta 11ra bitartean izango da Munichen, Alemanian.

Jardunaldietan, hainbat erronkari aurre egingo diegu, helburu hauekin:

  • Sarea sortzea
  • Pertsonak elkartzea
  • Ezagutza partekatzea

Jardunaldiak jarraitu ahal izango dituzue eta Wikitoki-ko taldekideak (Elisa, Arrosa eta Ziortza) animatu gure tuiter-kontuaren bitartez

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *