Kalera / A la calle
Auzoaren oroimen kolektiboa sortzea banakako lekukotzen bidez. Bilbo Zaharreko auzokideekin izandako elkarrizketak erretratu marraztua egiten zitzaien bitartean. Wikitoki eta kalean gertatzen dena lotzeko modua. Emaitza; auzoko zenbait lekutan aurkeztu zen horma-irudi kolektiboa.
Info gehiago: Espazio Publiko Egonaldiaren erakusketa Sarean-en
Wikitokik 2016 eta 2017 urteen artean garatzen dituen Espazio Pulbikoen egoitzen emaitza da A LA CALLE erakusketa, irudi-kontaketa formatuan egina. Norbanakoen lekukotasunen haritik tiraka memoria kolektibo bat saretzea da proiektuaren helburua. Istorioez eta erretratuez eraikitako murala izan da emaitza eta esperientziatik ateratako ondorioak ere biltzen ditu. Prozesua bere osotasunean azaltzea bilatzen du erakusketak. Alde batetik, zirriborroak eta argazkiak erakutsiz; eta, beste aldetik, proiektuko partaideak gonbidatuz. Horrez gain, ekintza ludiko bat ere proposatzen da: aurkezpenera gerturatzen direnek aukera izango dute beren buruaz hitz egiteko eta marrazteko, ausartzen badira noski.