Gorputzak mugimenduan / Zaintza-habitata – African Vibes Dance (2025)
Laborategi performatibo eta komunitarioa, mugimenduak zaintza eta partaidetza sareak nola sortzen dituen aztertzen duena. Wikitokin auzotarrekin egindako tailer irekien eta kolaborazio artistikoen bidez, mugimendu-partiturak eta eguneroko mikro-errutina kolektiboak sortuko dira. Prozesuaren ikus-entzunezko erregistroa egingo da, eta hori abenduaren 11n Wikitokin aurkeztuko den gida eta emanaldi batekin amaituko da.
African Vibes Dance (AVD) irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, dantzaren bidez kultura-aniztasuna eta ongizate osoa sustatzeko helburua duena. Dantzaren artea inklusiorako, ahalduntzerako eta garapen pertsonalerako tresna baliotsu gisa erabiltzen du. Gainera, kulturartekotasunarekiko, genero-berdintasunarekiko, irisgarritasunarekiko eta osasun integralarekiko konpromiso sendoa du; horrek espazioak sortzera bultzatzen gaitu, non pertsona guztiek ikasi, gozatu eta hazteko aukera izan dezaten, beste kulturen artean konektatuz eta gorputz fisikoaren eta emozionalaren ongizateaz hausnartuz.
Presidentea Mohamed Malick Jessim (Abdoul) da, Boli Kostakoa eta Bilbon bizi den dantzari eta koreografoa. Gaztetatik dantzazale amorratua, tradizio afrikarrak eta estilo garaikideak uztartzen ditu, energiaz eta lotura kulturalez betetako artea sortzeko.
Leila Talbi, AVD elkarteko kidea ere, jatorriz Rifekoa da, Marokon. Erizain, Afrodance-eko dantzari eta Reggada eta Chaabi irakaslea da. Txikitatik ikasi ditu hainbat dantza marokoar, eta ez du nahi bere jatorriak galdu daitezen; hori dela eta, Magrebeko dantza estiloei buruzko ezagutza herritarrekin partekatu nahi du.
Zeng Senegalgoa da, eta AVD elkarteko kide izateaz gain, dantzari, irakasle eta koreografoa da Afrikako dantza urbanoaren esparruan.
Ane M. Ayastuy AVD elkarteko kide ere bada. Kultura aniztasuna, dantza eta hizkuntzak maite dituen bilbotar gaztea da, eta komunikazioaren eremuan laguntzen dio elkarteari.
Era berean, proiektu honetan, African Vibes Dance-ek artista handiekin elkarlanean dihardu:
- Lorena Salcedok dantza flamenkoaren formazioan dihardu eta berea ere etengabe garatzen du. Dantza, mugimendua, gorputzen hizkuntza eta estilo desberdinetako aniztasuna maite ditu.
- Lucien Barrigah Togokoa da eta bertan hasi zuen bere ibilbidea erritmo tradizionaleko artista persukionista gisa 2005. urtean. 2022tik aurrera Novisi percusion taldea ere osatzen du.
- Olfa Sendesni Tunisiako aktorea, dantzaria, antzerki-zuzendaria eta pedagogoa da.
- Situ A. Agbemedji Togokoa da eta 1996tik dantza tradizionaletako eta afro garaikideko dantzari eta perkusionista da. 2016an, irakasle bihurtu zen eta dantza klaseak ematen ditu. Gainera, Novisi percusión taldeko kidea da.
Emaitzak:
Lan-prozesuaren argazkiak eta azken aurkezpena
4 tailerrak eta aurkezpena
TAILERRA: “Afrikako dantza tradizionala: Zaintzen dituzten sustraiak”
Aurkezpena: Wikiriki 2025 Ikerketa Egonaldien Programaren Emaitzak
Analisiak, hausnarketak eta ondorioak
ANALISIA ETA HAUSNARKETA
Indarguneak:
- Komunitatearen parte-hartze handia, bereziki emakumeena.
- Auzoaren interesa handia da African Vibes Dance elkartearekin lankidetzan jarraitzeko.
- Gorputz-hizkuntza komun eta eskuragarria sortu da.
Zailtasunak:
- Egonaldian parte hartu duten artista ezberdinen egutegien koordinazioa, bilerak eta entseguak egiteko.
- Eguraldi txarra, kanpo-espazioetan tailerrak burutzeko orduan.
Ikaskuntzak:
- Inprobisazio gidatua eta erritmoa kultura ezberdinen arteko zubi indartsuak dira.
- Prozesu labur baina intentsuek motibazioa mantentzen dute.
- Jarraikitasunez dokumentatzeak parte-hartzaileak eta publikoa integratzen laguntzen du.
ONDORIOAK
Proiektuak dantzaren balioa azpimarratu du gizarte-eraldaketarako tresna gisa, kultura-aniztasunak distantzia sortu ordez elkargunea eragiten duen komunitatea sustatuz.
Esperientziak egiaztatu du denboran zehar iraunkorrak izango diren proiektuen beharra, sare sortzaile hauek Bilbo Zaharrean, Corazón de María plazan eta Zabalan hazten jarrai dezaten.
African Vibes Dance elkarteak eskerrak eman nahi dizkio Wikitokiri proiektu hau erakusteko aukeragatik, bere laguntzagatik eta konpromisoagatik.
Reel 1: Tailerra “Flamenkoa eta gorputz adierazkorra” + Tailerra “Chaabi: arimaren eta komunitatearen erritmoak”
Ver esta publicación en Instagram
Reel 2: Taller “Afrikako dantza tradizionala: Zaintzen dituzten sustraiak” + Taller “Afrodance: gorputz librea, komunitate bizia”
Ver esta publicación en Instagram
Tailerrei buruzko informazio gehiago:

“Flamenkoa eta gorputz adierazkorra”
Artista: Lorena Salcedo
🗓️ Osteguna, 2025/10/30, 18:00 – 19: 00
📍 La Tribu Dantza Espazioa, Cortes kalea 40
Helburua: Indarra, begirada eta emozioa lantzea, txaloen eta zapateoen bidez.
Edukiera mugatua 20 pertsona (izen-ematea)

“Chaabi: arimaren eta komunitatearen erritmoak”
Artista: Leyla
🗓️ Asteazkena, 2025/11/5, 19:00 – 20: 00
📍 Wikitoki, Harrobi plaza 5, 2.
Helburua: Emakumearen ahalduntzea indartzea eta beste kultura bat ezagutzea bere historia, urratsak eta inprobisazioaren bidez.
Edukiera mugatua 20 emakume* (izen-ematea)

“Afrikako dantza tradizionala: Zaintzen dituzten sustraiak”
Artistak: Situ eta Lucien
🗓️ Larunbata, 2025/11/08, 16:00 – 17: 30
📍 Mariaren Bihotza plaza (San Frantzisko)
Helburua: Gorputzarekin berriz konektatzea bizi-energiatik eta sustraitzetik, mugimenduaren bidez kolektibitatearen, errespetuaren eta transmisio kulturalaren balioak transmitituz. (Sarrera doan)

“Afrodance: gorputz librea, komunitate bizia”
Artistak: Abdoul eta Zeng
🗓️ Larunbata, 2025/11/15, 16:00 – 17:30
📍Bilbo Zaharra plaza – Bilbi
Helburua: aniztasuna, erritmo modernoa eta taldearen batasuna ospatzea.
Gaia: Afrikako dantza urbanoa (Afrobeats, amapiano, Coupé-Décalé…)
Ikuspegia: Energia, askatasuna eta autoadierazpena kolektibitatetik. (Sarrera doan)

