Dibujatolrato sin parar
Talde ireki eta autokudeatua da, eta gure pasioa den marrazketa partekatzen dugu. Gure artean erlazionatzeaz gain, bertako komunitateekin hartu-emana duten pertsonak ere bagara. Marrazteko praktikak, inguruko kale eta txokoetan izaten dira, baita Wikitokin modeloak marraztuz.
Ekimen hau, beste hainbat lekutan bezala, taldeka marrazteko jarduerak gauzatzeko jaio da. 2014an, Wikitoki-ren (lankidetza-praktiketako eta ko-sorrerako espazio esperimentala) sostengu logistikoarekin, Bea eta Josuneren ekimenez lehenengo juntadizoak hasi ziren. Jarduera hauen xedea, ez da elkarrekin marrazketa ariketa bat egitea soilik, juntadizoek, La Vieja, San Francisco eta Zabala auzoetako balioa ere azpimarratu nahi dute.
Wikitoki (5 Harrobiko Plaza, 2. Bilbo) taldeko egoitza gisa hartu dugu eta juntadizoak bertatik irten ohi dira San Frantziskoko auzora eta inguruetara. Talde parte hartzailea gara eta era aktibo batean hartzen ditugu erabakiak: lan egiteko erak, taldearen garapenaren ingurukoak eta abar.
Noiz: astelehenero 18:30etik 20:30era (urtaroaren arabera hitzordua aldatu egin ohi da).
Non elkartzen gara: astelehenero leku desberdin batean (auzoarekin hurbiltasuna bilatuz) elkartzen gara marrazteko. Eguraldi txarra badago, bigarren aukera aterperen bat izaten da. Hilabete bakoitzaren azkeneko astelehenean, datorren hilabeteko juntadizoak erabaki eta webaren bitartez jakinarazten ditugu.
Itxiera eta lana partekatzea: saioa bukatzerakoan, marraztutako pliegoak elkarrekin ikusten ditugu. Iritziak, gogoetak edo emaitzen gaineko galderak trukatzen ditugu gure artean. Marraztutakoaren eta bizipenaren inguruko ariketa kritiko eta estimulatzailea izaten da.
Gure pliegoak, guk geuk egiten ditugu. Talde lanean, papera moztu, tolestu eta akordeoi itxura ematen diegu. Noizean behin elkartzen gara lan horiek egitera, horrela juntadizoetarako pliego faltarik ez dela egongo bermatuz. Edozein pertsonak hartu ahal du parte “pliego lanetan”.
Lotutako proiektuek ez dute lotura organikorik Wikitokirekin (ez dute parte hartzen bere lan-egituran ezta erabakiak hartzean ere), baina gai- edo harreman-lotura dute. Prozesu hauek Wikitokiren zenbait baliabideren laguntza izan dezakete (ekonomikoak, espazialak, komunikazioa,…) eta espazioa denboran zehar erabili dezakete, topagune edo erreferentzia leku gisa, Wikitokiri, trukean, aurrez aurretik adostutako itzulkina eskainiz.